Bilbao International Logo

Ibaiertzetik begira

2013-05-16 - 2013-09-30. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa.

Taldekako erakusketa honetan biltzen diren artistak, J. Alberdi, M.Ballesteros, E. Cortina, J.Ortún, A.Renteria, Richard P., J.San Felices, I.Sarria eta R. Zalbidea , gizartekide legez, Bilbo industriala eta burdin garaiaren eraldakataren lekuko izan dira, hiritarren bizimodu eta ogibideen bilakaeraren testigu. Aldaketa hauek eragin dute gaur egungo Bilbo, bere sustraiak ahantz beharko ez lituzkeen hiri berria. Gehiago irakurri

Bilbao Turismok eta Txakoli Munetaberrik bat egin dute Bizkaiko hiriburuaren alderdi turistiko erakargarriak sustatzeko

Bilbon landatzen den txakolin bakarraren botilak hiriaren enbaxadore bihurtu dira. Edariaren etiketek Bilboren logotipoa eta hiriaren bideo turistiko batekin lotutako QR kode bat izango dituzte.
Gehiago irakurri

Txekiar Errepublikako Ostrava hiriaren ordezkaritza bat Bilbo bisitatzera etorri da, hiriburuaren eredu kulturala ezagutzeko

Ordezkariak bihar iritsiko dira Bilbora, eta, bertan, hiriko eremu kulturalik adierazgarrienak ezagutzeko aukera izango dute, munduko beste hiri batzuetan antzeko esperientziak garatzeko erreferentzia gisa balio izan dutenak, alegia. Gehiago irakurri

BEC-en jokatuko den NBA-ko partiduaren sarrerak ostiralean jarriko dira salgai, maiatzaren 17an

Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBVAren arteko akordioari esker antolatu den NBAko partidurako 15.271 sarrerak datorren ostiralean jarriko dira salgai, maiatzaren 17an, Ticketmaster-en, Carrefour-en, FNACen eta Viajes Halcón-en, 12:00etatik aurrera. Gehiago irakurri

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, 4.938 ikus-entzulerekin, 2012an baino %18 gehiago, itxi du bere 19. edizioa

Hogei proiekzio programatu dira, hau da, 60 zine ordu baino gehiago. Proiekzio horien artean, inaugurazio ekitaldian, Park Chan – Wook korearraren “Stoker” filmarekin, euskal laburmetraien proiekzioan –biak ere Alondegiko auditorioan– eta nazioarteko film laburren saioan leku guztiak bete ziren. Gehiago irakurri

El Sol Jaialdiak, Publizitate Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarra, 28. Edizioa aurkeztu du Bilbon, hirian ospatzen den bigarrena

Gaur Bilboko Iberdrola Dorrean aurkeztu da El Sol jaialdiaren hurrengo edizioa. Publizitate Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarraren 28. edizioa bi hilabete barru egingo da Bizkaiko hiriburuan. Aurten ere Euskalduna Jauregian gauzatuko da jaialdia, non iaz eremu bakarrean erakusketa guztiak biltzea lortu zen. Gehiago irakurri

L’art en guerre. Frantzia, 1938–1947: Picassotik Dubuffetera

2013(e)ko martxoak 16 – 2013(e)ko irailak 8. Guggenheim Bilbao Museoa.

Erakusketa honek agerian jartzen du nola Bigarren Mundu Gerran eta nazien okupazioan Frantzian bizi izandako zapalketa-giro mehatxagarriaren aurrean, garaiko artistak kontsigna ofizialen aurka altxatu ziren, artearen edukia aldatuko zuten erantzun estetiko berritzaileen bidez. Gehiago irakurri

Maiatzaren 23an Bilbon izango da Sherpa Summit topaketaren lehenengo edizioa

Eremu honetako nazioarteko liderrek parte hartuko dute, esate baterako Intel eta PayPaleko Berrikuntzako Zuzendariek, edo ‘Time’ aldizkariaren esanetan munduko ehun pertsona eraginkorrenetakoa den Mitchell Baker Mozillaren Presidenteak. Gehiago irakurri

Aldundiak musika munduko profesionalen nazioarteko topaketa bat sustatuko du

Diskoen aurkezpenak, jardunaldiak, konbentzioak, eztabaidak eta maila handiko musika ekitaldiak izango dira “Bizkaia International Music Experience (BIME)” izeneko ekitaldi honetan; bertan 18.000 lagun bilduko dira eta horietarik 2.000 inguru musikaren munduari lotutako profesionalak izango dira. Horrek guztiak 4 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izango du gutxi gorabehera. Gehiago irakurri

Maker Faire, sortzaileen eta asmatzaileen munduko azokarik handiena, lehen aldiz Euskadin ospatuko da

Asmatzaileen eta sortzaileen munduko azoka handienak, 100 edizio baino gehiago planeta guztian zehar ospatu eta hamarnaka mila pertsona erakarri ondoren, Euskadin lur hartuko du lehen aldiz. Gehiago irakurri

Bilbo prestatzen ari da World Cities Summit Mayors Forum- Alkateen Munduko Foroa egiteko

Topaketa horretan mundu osoko hiri eta gune metropolitarretako ordezkariak bilduko dira “Bizitzeko moduko hiriak, hiri jasangarriak: baterako erronkak eta konponbide partekatuak” lemapean.
Gehiago irakurri

En Vivo 2013 rock jaialdia Bilbon egingo da abuztuan

Bilbo ‘En Vivo’ rock musikaren jaialdiaren egoitza berrietako bat izango da. Aurreko urteetan Madrilen bakarrik egin ondoren, hitzordu rockero hau Kobetamendira eta Bartzelonara iritsiko da uda honetan. ‘En Vivo’ 2013 abuztuaren 29an, 30ean eta 31n egingo da, eta hiri bakoitzean bi jardunaldi egingo dira. Gehiago irakurri

Art After Dark: Kasper Bjørke + El Txef A + Adrian

Maiatzak 17, 22:00–01:00. Guggenheim Bilbao Museoa.

Hilabetean behin, ostiral batean, Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun. Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.
Gehiago irakurri

Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa

Maiatzaren 18tik 31ra arte. AlhóndigaBilbao.

Maiatzaren 18tik 31ra bitartean, AlhóndigaBilbao proposamen artistiko horien eragileen topagunea izango da. Begirada desberdinak dituzten eta jatorri desberdinekoak diren sortzaile horiek, gune berean kokatuta, hainbat ikuspegi eta berrazterketa azalduko dituzte eguneroko kontzeptuei buruz, begirada artean jarrita, zuzeneko artean, soilik unean bertan ikus daitekeen eta ikusleentzat esperientzia bilakatzen den zerbaitetan. Gehiago irakurri

Europan aurrendaria den mugikortasunerako sistema frogatuko dute Bilbon

Asier Abaunza, Bilboko Udalaren Zirkulazio eta Garraioko zinegotziak eta Jose Viteri, Mugikortasun eta Logistikako Euskadiko Clusterraren gerenteak gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu dute Bilborako zerbitzu berria: aplikazio berri baten bitartez, telefono mugikorrean, trafikoaren egoera, aparkaleku erabilgarria eta autobus-sarea kontsultatzeko aukera ematen duen tresna. Gainera, erabiltzaileek emandako datuak ere erabiltzen ditu. Gehiago irakurri

Berreginen Museoak modu interaktiboan erakutsiko ditu bere lanak, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta

Bilboko Berreginen Museoak zenbait jarduera berezi programatu ditu, bere bisitariekin batera Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Museoen Nazioarteko Eguna datorren larunbatean, maiatzaren 18an, ospatuko da “Memoria+Sormena= Gizarte Aldaketa” lelopean. Gehiago irakurri

Bilboko Udalak eta Uren Partzuergoak Cochabambako saneamendu sistema hobetzeko NBE erakundearen ekimenean hartuko dute parte

2013ko maiatzaren 20tik 24ra bitartean Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Saileko eta Bilbao-Bizkaia Uren Partzuergoko teknikari adituak Cochabambara, Boliviako hirugarren hiririk handienera alegia, joango dira NBE-Habitat erakundeak bultzatutako “Hiria-Hiria” aliantzan parte hartzera. Gehiago irakurri

UPV/EHuko Bizkaia Aretoa, Arkitekturako Secil Sariko finalista

Secil Saria, Portugalen arkitekturako saririk garrantzitsuena, bi urtero ematen da, eta, bere helburua, arte honetarako mesedegarriak diren lanen onarpen publikoa sustatzea da. Gehiago irakurri

Tom Harrell Campos Elíseos Antzokian izango da maiatzaren 22an, 365 Jazz Bilbao zikoaren barruan

Tom Harrel Estatu Batuetako tronpeta-jotzaileak Bilboko Campos Eliseos antzokian joko du maiatzaren 22an (eguaztena), 20:00etan, Bilbao 700 Fundazioak antolatutako “365 Jazz Bilbao” zikloaren barruan. Illinoisko tronpeta-jotzaile eta musikagileak bere trebezia musikala eta sormenerako ahalmena agertuko ditu Bilboko ikusleen aurrean. Gehiago irakurri

(Español) Exposición de ALMUDENA LOBERA “Lectura superficial”

(Español) A partir del 17 de mayo y tras un abril repleto de citas internacionales, Feria de Sao Paulo en Brasil y MACO en Mexico DF, la jovencísima artista Almudena Lobera (Madrid, 1984) mostrará, por primera vez en Bilbao, su obra en La Taller, Galería y Taller de grabado. Gehiago irakurri

data recovery after a crashData Recovery