Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

01/12/2010

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Eraldatzearen arrazoiak eta elementuak

Aldaketaren zergatia

Bizkaiko hiriburuaren berroneratze operazioa ez zen itxura emateko bakarrik pentsatu. Beharrizana zuelako aldatu zuen Bilbok bere aktibitate ekonomikoa, eta horrek, fisionomia aldatzera eraman zuen hiria. Orain, aldaketa hori gero eta garbiago nabarmentzen da.

Aldaketa ulertzeko, hiriaren historiari heldu behar zaio. 1300 urteko ekainaren 15ean, hiribildu titulua jaso zuen. Erdi Aroko hiria zen 1511n Bilboko Kontsulatua sortu zen arte, eta horrela, merkataritza-hiribildua izatera igaro zen itsaso irteera Gaztelako goi-lautadarekin konektatzen zuena.

300 urte baino gehiago igaro ziren Bilbo industria-hiribildu izan arte. Horrela, 1850ean, Industria Iraultza heldu zen gure lurrera, lehenengo labe garaia sortzearekin batera. Momentu hartatik aurrera, aktibitate ekonomikoa siderurgian eta ontzigintzan biltzen da. Hain zuzen ere, dibertsifikatze falta horrek ondorio larriak dakarzkio Bilbori 1975eko industria-krisian.

Bilboko kaiak

Egoera larri horren aurrean, biztanleria aktiboaren %30 langabezian, hiria kudeatzen zutenak aktibitate formula berrien bila hasi ziren. Horrela argitzen da hura ez zela aldi iragankorra, egiturazko krisia zen.

Larrialdi hartatik, kultura eta zerbitzuen Bilbo jaio zen. Industria-hiria eraldatu egin zen, eta negoziorako, turismorako, elkartrukerako… hiri bihurtu. Industria osteko hiri egin zen alegia, eta gaur egun, ohikoa da turistak nonahi ikustea: itsasadar ondoan, Guggenheim ondoan, txalupan nabigatzen Euskalduna Jauregia ikusteko, edo paseoan Coll-Barreuren Osasun Sailaren eraikinaren zein Miribillako Kirol Jauregiaren aurrean.


Bideoaren egilea: Enrique Rey

Orrialdeak: