Bilbao International Logo

Slow Food BILBAO-BIZKAIA

Elkarte hau ondo jatearen aldeko gustua berreskuratzeko asmoarekin jaio zen. Tokian tokiko ekoizleen elikagaiak erabiltzeari ematen dio lehentasuna gehienezko kalitatea eta ekoizpen arduratsuaren jasangarritasun ekonomikoa bermatzeko.

Slow Food produktuak eta ekoizleak ezagutu, baita talde honek sortutako 0. Kilometroko jatetxe sarea ere.

Sartu

Izardun Jatetxeak

Bilbon eta Bizkaian dauden eta goi mailako sukaldaritza lantzen duten jatetxeen zerrenda aurkezten dizugu, Michelinen gida gorri ospetsuaren izarra lortu dutenak.

Kalitatea, sormena eta plater bakoitzaren gaineko lanagatik gailentzen dira jatetxe hauek; euren filosofia eta denboraldiko menuak ezagutu.

Sartu

Jatetxeen Gida

Bilbora datozen bisitari askoren oroitzapenik onena, hiriko jatetxe batzuetako mahaian eseri eta jandakoaren gozamenik ederrena gogoratzean du iturria. Bertako euskal gastronomia dastatzeko unea dugu hau, baina izen honen barruan elkartzen diren sukaldaritza era desberdinen nortasuna ezagutzeko ere.

Sartu

Pintxoak

Goi mailako sukaldaritza miniaturan. Bilboko pintxorik onenen hautaketa zabala eskaintzen dizugu, baita nola egin azaldu ere.

1997tik dagoen "Pintxo taberna – Bilbo-Bizkaia – Pintxo Txapelketan" saria lortu duten pintxoak, hiribilduko lokalik onenek parte hartzen dute bertan.

Sartu

Gure ardoak

Ardoa beti izan da protagonista hiribilduko bizimoduan.

Bilbok Bizkaiko txakolina eta Errioxako ardoa promozionatzen ditu. Horrela, mahatsondo eta ardoagatik nazioartean ezagunak diren eskualdeetako zortzi hiri handik osatzen duten munduko sarearen partaide da Bilbo.

Sartu

February 2015

2º EDICIÓN DE “The Art of Beer” La Feria de cerveza artesana de Bilbao

Honetan, hurbildutako guztiek 11 etxe ezberdinen garagardoaz gozatu ahalko dute. 15 mota garagado ezberdin egoteaz gain ekintza ezberdinak garatuko dira bi egun hauen artean: musika zuzenean, live painting eta garagardoaren artea hurbiletik ezagutu. Gehiago irakurri

Niki de Saint Phalle

2015(e)ko otsailak 27 – 2015(e)ko ekainak 11. Guggenheim Bilbao Museoa.

Niki de Saint Phalle (1930−2000) XX. mendearen bigarren erdian eragin handia izan zuen sortzaileetako bat da. Arte publikoari lotutako proiektu anitzek osatzen dute bere ibilbidea, besteak beste, Toscanako Tarotaren lorategia eta Parisko Stravinskiren iturria. Zinema esperimentala eta ballet eszenografiak ere egin zituen, baina publikoarengana Nanak artelanen bidez heldu zen. Artean emakumea irudikatzeko moduan iraultza eragin zuten eskultura erraldoi horiek. Gehiago irakurri

PARABERE Forum reunirá a líderes líderes de opinión, activistas, científicos internacionales, agricultores y mujeres chefs y sumilleres de los 5 continentes

PARABERE Forumak enpresen munduko eta sozietate zibileko liderrak bilduko ditu Bilbon, 2015eko martxoaren 1ean eta 2an. Iritzi-gidariek, aktibistek, nazioarteko zientzialariek, nekazariek, bost kontinenteetako emakumezko chefek eta sommelierrek parte hartuko dute eztabaida eta konferentzietan. Gehiago irakurri

Equipo Crónica

Bilboko Arte Ederren Museoa.

Equipo Crónica taldea 1964an sortu zuten hiru artista valentziarrek: hain zuzen ere, Rafael Solbes (1940-1981), Manuel Valdés (1942) eta Joan Antoni Toledok (1940-1995), azken horrek taldea handik hilabete gutxira utzi bazuen ere. Martxan egondako urteetan, 1981era arte (urte hartan hil zen Solbes), proiekzio publiko zabala izan zuen Espainiako artean, eta presentzia esanguratsua izan zuen Frantzia, Italia eta Alemaniako giro artistikoetan. Taldearen sorreratik berrogeita hamar urte pasatxo bete direnean, Bilboko Arte Ederren Museoak orain arte egindako atzera begirako erakusketarik zabalena eskainiko du BBK Fundazioaren babesari esker. Gehiago irakurri

FANTen XXI. edizioak, M. Nigth Shyamalan zinegilearen “Wayward pines” telesailaren estreinaldia jasoko du

Maiatzaren 8tik 15era bitarteko astean Bilbo zine fantastikoaren hiriburu bilakatuko da berriro, FANT-en XXI. edizioa ospatuko baita. MAIATZAREN 14an, “Wayward pines” telesailaren estreinaldia jasoko du, FOX Españarekin lankidetzan. Protagonista Matt Dillon da, eta zuzendaria, “Señales” edo “Sexto sentido” bezalako film luzeak direla eta oso ezaguna den M. Night Shyamalan. Gehiago irakurri