Bilbao International Logo

November 2015

New Order taldeak “Music Complete” izeneko azken diskoa aurkeztuko du Bilbao BBK Live 2016 Jaialdian

New Order nazioarteko pop elektronikoan eragin gehien izan duen taldeetako bat izan da, eta Bilbao BBK Live 2016 Jaialdiaren XI ediziorako baieztatutako taldeen zerrendara gehitu da. Jaialdia uztailaren 7an, 8an eta 9an egingo da. Manchesterreko bandak Music Complete azken diskoa aurkeztuko du Kobetamendiko agertokian, azken hamarkadan gai berriekin egindako lehenengoa.
Gehiago irakurri

Europa eztabaidagai

Gobernantza demokratikoko Globernance Institutuak eta The London School of Economics and Political Science entitateak Bilbao European Encounters Nazioarteko Biltzarraren II. edizioaren deialdia egin dute. Topaketa azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean egingo da, demokrazia, justizia soziala, immigrazioa, kultura edota garapen ekonomikoa bezalako gaurkotasuneko gaiak jorratuko dituzten hainbat politologo, legegile, filosofo, ekonomialari eta zientzialariren partehartzeaz.
Gehiago irakurri

Jose González ere Bilbao BBK Live 2016 Jaialdian izango da, Folk estiloko bere proposamenarekin

José González musikari suediarra ere, folk estilo garaikideko interprete pertsonaletako bat, Bilbao BBK Live jaialdiaren hamaikagarren edizioaren egitarauan egongo da; uztailaren 7an, 8an eta 9an izango da. Hala, orain arte baieztatu diren Pixies, M83, Father John Misty eta Courntey Barnett bandek osatutako egitarauari bere izena gehituko zaio. Gehiago irakurri

Bilboko Alkatea Hego Afrikako Enbaxadorearekin batzartu da

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak aurrera jarraitzen du nazioarteko harremanekin, eta topaketa-agenda estu horren barruan, Lulama Smuts Ngonyama Hego Afrikako Enbaxadoa izan du gaur bisitari Alkatetzako bulegoan, Carlos Lerchundi Hegoafrikaren Bilboko Kontsulak lagunduta. Gehiago irakurri

Diseinuaren arloko Europa osoko profesionalek esperientziak partekatuko dituzte Bilbon

Asteburu honetan, diseinu grafikoaren sektoreko profesionalek ezinbesteko hitzordu bat dute Bilbon. Azaroaren 27an eta 28an, Azkuna Zentroak Selected From Bilbao-2015 ekitaldia hartuko du, diseinu grafikoaren eta inspirazio bisualaren munduan lan egiten duten Europa osoko adituak bilduko dituena. Topaketa honen VI. edizioaren ikusmina dela-eta, Bilbon jarraian ospatzen den laugarrena, salgai jarritako sarrerak duela zenbait aste agortu ziren, 400 baino gehiago, hain zuzen ere.
Gehiago irakurri