Bilbao International Logo

December 2015

Bilboko Alkateak Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua babestu du

Egun gutxi falta dira Donostiaren Europako Kultur Hiriburutzaren urteari hasiera emateko. Horren harira, DSS2016EUko zuzendari nagusi Pablo Berásteguik eta Donostia 2016ko kultur programaren zuzendari Xabier Payak programa ofiziala aurkeztu dute Azkuna Zentroko Kulturen Atrioan. Han izan dira, baita ere, Donostiako alkate Eneko Goia eta Bilbokoa, Juan Mari Aburto.
Gehiago irakurri

Bilbo izango da asteburu honetan mundu osoko hainbat hiritan ospatuko den film laburraren aldeko “EGUNIK LABURRENA” ekimenaren egoitzetako bat

EGUNIK LABURRENA [ED+C] nazioarteko ekimena da, eta helburu nagusia film laburra errebindikatzea du. Kultura Sailak eta Zinebi eta FANT jaialdiek, Kimuaken katalogoarekin batera, ekimenarekin bat egin nahi izan dute, Bilbon ere film laburraren jai handia antolatuz, asteburu honetan eta 23ra arte hogeita hamar bat film proiektatuz, musika eskainiz eta film laburren zuzendariekin topaketak eginez. Gehiago irakurri

Bilbo, Pandion Partners Nazioarteko Sarearen egoitza

Bilboko Udalak eta enpresa-elkarte horrek sinatutako hitzarmenari esker, finantza korporatiboen gaineko aholkularitzaren arloko mundu mailako erreferentea ezar daiteke Bizkaiko hiriburuan. Europako, Asiako eta Ameriketako enpresek osatzen dute Pandion Partners nazioarteko sarea, eta herrialde hauetan dago kokatuta: Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Belgika, Txekiar Errepublika, Holanda, Polonia, Turkia, AEB, India, Txina, Brasil eta Kanada.
Gehiago irakurri

Gaur egungo pop elektronikorik onena iritsiko da Bilbora Years & Years taldearekin

Bilbao BBK Live jaialdiak goi-mailako taldeak gehitzen jarraitzen du, datorren urteko uztailaren 7, 8 eta 9an ospatuko den hamaikagarren edizioko kartelera. Ingalaterrako biran sarrera guztiak agortu eta Europa osoko salduenen artean kokatu ondoren, Years & Years banda britainiarraren parte-hartzea, aurretiaz baieztatuz joan diren Pixies, M83, Father John Misty, José González eta Courntey Barnett taldeen jardunei gehituko zaie.
Gehiago irakurri

Zorrotzaurreko Birpartzelazio Proiektuaren behin-betiko onarpena

(Español) El Ayuntamiento de Bilbao avanza un paso más en la rehabilitación urbana de Zorrotzaurre y cumple un nuevo hito con la aprobación definitiva, por parte de la Junta de Gobierno Local, del Proyecto de Reparcelación de la Unidad de Ejecución 1, de la Actuación Integrada 1, del Área Mixta de Zorrotzaurre. Gehiago irakurri