Bilbao International Logo

18/11/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

2016ko Badmintoneko Munduko Junior Txapelketarako atzerako kontaketa

2016ko Badmintoneko Munduko Junior Txapelketa Bilbon ospatzeko atzerako kontaketa hasi da dagoeneko. Espainiako Badmintoneko Federazioaren eta udalaren arteko lankidetza markoa Gobernu Batzordean onartu du gaur hiriko udalak; ezinbesteko urratsa izan da 2016ko urrian eta azaroan Bizkaiko hiriburuan izango den nazioarteko proiekzio handiko kirol hitzordua antolatze aldera prestakuntza-lana martxan jartzeko.

Dongguan hirian (Txina) jakinarazi zen Bilbo izango zela lehiaketa honetako egoitza ofiziala, eta Nazioarteo Badminton Federazioak (BWF) berretsi zuen maiatzean; hautaketa prozesu hartan Indonesiako Jakarta hiriburua ere lehiatu zen, diziplina honetako mundu mailako lehen potentzia, hain zuzen ere. Kirol hitzordu honetan 40 herrialdetatik iritsitako 300 parte hartzaile baino gehiago elkartuko dira bi astez, eta aukera ezin hobea izango da Bilbo hiriarentzat, jarduera eta eragin ekonomikoa sorraraztea ahalbidetu eta kirol hitzordu handiak antolatzeko hiriak gaitasuna baduela frogatzeko balioko baitu. Badmintonak 24 milioi federazio lizentzia eta 200 milioi jokalari baino gehiago ditu mundu osoan; Txina, Indonesia, Japonia edota Frantzia moduko herrialdeetan zale gehien duen kirola da.

Bilbao Arena, lehiaketaren egoitza

Gaur onartutako lankidetza akordioaren bitartez, Bilboko Udalak 206.000 euroko aurrekontu partida bideratuko du lehiaketa behar bezala garatzea bermatzeko; halaber, konpromisoa hartzen du, lehiaketaren egoitza ofiziala izango denez, Bilbao Arenaren instalazioak erreserbatzeko, baita Rekaldeko kiroldegia ere, entrenamenduetarako espazio gisa. Horrez gain, udalak beharrezko kudeaketa lanak egingo ditu Fan Zone eremua instalatzeko txokoak lortzea errazteko, eta nazioarteko kirol hitzordu handi honekin batera kultura jardueren egitaraua garatzeko.