Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

03/12/2010

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Metro Bilbao

1. eta 2. lineak

Ideia duela 25 urte jaio zen, eta ideia propioa ez zen arren, Metro Bilbao hiri inguruko tren berritzaile eta esklusibo bezala egin zen proiektua. Lanak 1988an hasi ziren, eta 1995eko azaroan hasi zen Metroa martxan. Norman Fosterrek obra finaren ideia izan zuen, sinbologia eta funtzionaltasuna uztartzen zituelako. Beraz, Bilboko Metroa proiektu arras originala da, erraza eta eraginkorra. Baina aipagarriena zera da, bilbotarrek hoberen baloratzen duten obra dela.

Metroaren behin betiko ibilbideak Y hizkiaren itxura hartzen du. Hasierako tarte komunak 10,5km egiten du, Basauritik San Inaziora, ekialdetik mendebaldera. Hortik aurrera linea banatu egiten da: eskuineko tartea aurretik zegoen trenaren ibilbidetik doa, Itsasadarraren Eskuinaldean dauden udalerriak komunikatzen zituena, eta Plentzian amaitzen da.

Beste tarteak Ezkerraldeko biztanleria-gunerik nagusienak lotzen ditu, Santurtziraino, zerbitzua Portugaletetik marinel-herriraino zabaldu eta gero. Eraikitze bidean dago  3. linea izango dena, 2 eta 3 Distrituak Hiribilduaren gunearekin eta 1. eta 2. Lineekin lotuko dituena. Alde Zaharreko geltokia ontzi-aldaketarakoa eta intermodala izango da, eta eraikin berezia dago proiektuan, Metro Bilbaoko sortzaile den Norman Fosterren eskutik.

fosteritoa eta geltoki bat

Geltoki guztien artean, San Inazioko lurpekoa nabarmentzen da, lur azpian dagon hiri txikia, bi lineak elkartzen diren lekua. Tamainak eta argitasunak askatasun sentsazioa igortzen dute, lurpean bada ere.

Komunikazio ardatz garrantzitsu horrekiko harrotasun sentimendua handiagoa da bagoiak CAF euskal enpresak egin zituela aintzat hartzen badugu, teknologia-sistema modernoenak erabiliaz. Kotxe eragileak dira guztiak, oso ezaugarri tekniko eraginkorrekoak hortaz, bereziki potentzia, azelerazio eta balaztatzeari erreparatuz. Trakzio unitate bakoitza autonomoa da eta gehienez 80km orduko abiadura hartzen du. Tren bakoitza elkarri lotutako lau kotxez osatuta dago, ate edo banaketarik gabe, espazio bikaina lortuz bidaiarien mugikortasuna errazte aldera. Trenaren edukiera erosotasun egoeran metro karratuko lau pertsonakoa da: 523 bagoi bakoitzeko, 379 zutik eta 144 eserita.

Metroa da Bilbo berriaren lehen obra, lurpean estalita dagoena, baina fosteritoen bidez azaleratzen dena gainerako hiriarekin nahasteko. Fosterito izenarekin ezagutzen dituzte bilbotarrek Metro sarrerak, Norman Foster egilearen omenez, altzairuz eta beiraz eraikitakoak. Brunel Saria lortu zuen Metroak 1998an, tren arkitekturaren arloan nazioartean banatzen den saririk inportanteena, Sarrikoko geltokiari esker. Gainera, hiriburuko garraioa iraultzatu duen obra honek Europako Metrorik Garbienari emandako saria dauka ere bai.

Ikusi erreportajea eBook formatuan: