Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

02/06/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

EUSKAL AKUARELARIEN ELKARTEAREN 70. URTEURRENA: “Etorkizuneko ikuspegia” Nazioarteko Erakusketaren Inaugurazioa

  • Lekua: Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Aretoa. (Maria Díaz de Haro, 11. Bilbo)
  • Eguna: Ekainak 5
  • Ordua: 19:00etan

Euskal Akuarelarien Elkartearen 70. urteurrena dela eta, Ondare aretoak “Etorkizuneko ikuspegia” Nazioarteko Erakusketa jasoko du ekainaren 5etik uztailaren 24ra. Bertan, ospe handia duten nazioarteko 70 artisten lanak erakutsiko dira, Japoniakoak, Erresuma Batukoak, Malasiakoak, Islandiakoak, Alemaniakoak edo Italiakoak, besteak beste.

Inaugurazio ekitaldian zenbait artista gonbidatu egongo dira, eta horien artean hauek azpimarratu behar dira: Belgikako Eliane Joosten; Peruko Jose Miguel Collantes Depaz; Erresuma Batuetako Aimeé Birnbaum; Malasiako Suz Chiang Tan; Alemaniako Victoria Pridschedko; Japoniako Keiko Tanabe eta Frantziako Veronique Legros-Sosa.

Halaber, ekitaldia osatzeko, “Itxurak” musika taldeak emanaldia eskainiko du.

Antolakuntzak itzulpen zerbitzua du, inaugurazio ekitaldian dauden atzerriko artistekin egin daitezkeen elkarrizketetarako.

+ INFO: www.acuarelistasvascos.blogspot.com.es