Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

31/01/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

A. ALDE ZAHARRA

Zazpi mendez bere eremua zabaltzen eta eraikinak berritzen joan arren, Hiribilduaren fundazio-guneak hasierako hiri-egitura mantentzen du. Ospe zein gainbehera aldiak bizi izan ditu, hiriaren goieneko une ekonomiko eta sozialekin edo XIX. mendeko hiri eta ingurugiro hondatzeekin batera.

1983ko uholdeen ostean, birgaitze prozesu miresgarriak alderdi urbanistikoak, sozialak eta komertzialak berreskuratzea ahalbidetu zuen, eta erakargarritasun berria sortu.

Bertako plazetatik eta kaleetatik ibiliz gero, posible da Erdi Aroko partzelatze primitiboak edo XX. mendeko lehen erdiko etxebizitzak aurkitzea, tenplu gotiko eta hiribilduko etxeak edo hirian eraikitako lehen bulego-etxe orratza. Horiez gain, ez daitezke ahaztu jauregi eta eliza barrokoak, jesuiten komentuak, interbentzio neoklasikoak, arkitektura eklektikoaren lehen urratsak – gero Zabalgunean sakonago garatua -, arrazionalismoaren distirak…

Lan urbanistiko eta eraikinen erakusgai zabal, anitz eta osoa da. Bertan, argi eta garbi laburbiltzen da hiriaren sortze eta hazkuntza prozesua, hasieratik gaur egun arte.

A01. SANTIAGO ELIZA-KATEDRALA

2000. urtean, Bilboko elizbarrutiaren 50. urteurrenean, katedral birmoldatua zabaltzen zaio publikoari hamarkada oso bateko lan sakonen ostean. Joseba Rementeria eta Rafael Purroy arkitektoen zuzendaritzapean, 1997 arteko lehen fase bat dago estalki altuetan, kontrahormetan eta dorreko orratzean lan egiteko. Ondoren, fatxada nagusiari, Aingeruaren ateari, sarrerei, barrualdeari eta klaustroari ekiten zaie.

Lehenago, 1925-1930 urteetan, klaustroa elizaren osotasunean barneratzea lortu zuen Manuel I. Galindezek, beranduko gotikoaren estiloko espazio horretan dekoraziorako elementu berriak sartuz, lauki itxurako oinplanoa eta iparretik elizara atxikitako patio zentrala.

XIX. mende amaieran, neomediebalismoaren (neogotikoa) irizpideei jarraiki, gaur egungo fatxada eta dorrea eraiki ziren, Severino Achucarroren proiektuarekin ados.

Presbiteriopean, aurreko eliza baten arrastoak kontserbatzen dira. XIV. mendean, itsas gizon eta merkatarien burgesia berriak tenplu berri bat eraikitzea sustatu zuen eliza horren gainean. XV. menderako hiru nabe eta sei pilareko tenplua zen, Somera, Artekale eta Dendarikale kaleen muturrean.

Proiektu gotikoa – autore ezezagunekoa, baina frantsesa seguru asko – XIII. mendean zehar exekutatzen da, eta XIV. mende hasieran osatzen da, klaustro eta sakristiarekin.

XVI. mende bukaeran, hegoaldera atxikitako eliz ataria gehitzen da. Hiri espazio berezi horrek, hiruki formako oinplanoa duena, tenplu barruko esparrua luzatzen du, eta plaza txikia eta hegaleko sarrera estaltzen ditu. Horrez gain, kontrahorma ere bada, lursail ez oso sendoen gainean, padurak eta hareatzak, eraikitako eraikinari eutsiz.

Gurutze greziar itxurako oinplanoa dauka, gurutzadura lerrokatua eta sei tarte dituzten mailakatutako hiru nabe (erdikoa da altuena), korua, gurutzadura eta presbiterioa barne.

Girola, trazatu desberdineko kapera poligonalekin, XIV-XV. mendeetako Europako gotikoari (normandoa) egindako erreferentzia da. Triforio estua erdiko nabetik, gurutzaduratik eta absidetik doa.

IGLESIA DE SAN ANTON

A02. SAN ANTON ELIZA

Tenplua berriztatzen ari ziren bitartean egindako hondeaketa arkeologikoak agerian utzi du Bilboko orube estrategiko eta sinboliko honen okupazioa Hiribildua sortu baino lehenagokoa dela. Harkaitz hark ibai-babesa eskaintzen zuen eta zubi ondoan defentsa eta salgaiak kontrolatzea ahalbidetzen zuen alkazarraren kokalekua zen.

Lehen eliza – nabe bakarrekoa eta goialde poligonalekoa – Martin Sanchez de Leguizamon jaunak eta bere emazteak, Mencia andrea, eskatuta eraiki zen. 1433 ingururako erabiltzen zen, eta eraldaketa asko jasan zituen mende haren amaiera eta XVI.eko erdialde bitartean. Hortik dator eraikin berria, Bizkaian gotikoak izan zuen arrakasta aldiarekin batera, merkataritza eta hiria garatzen ari ziren garaian.

Kokaleku txikiak oinplanoa baldintzatzen du: espazio bateratua, ia karratua, alakatua Itsasadarraren ur-lasterra ekiditeko, dorrea eta kontrahormak esparru barruan integratuak eta sarrera hegaleko eliza-atarian.

Abside zuzena dauka eta lau tarteko hiru nabe. Triforio estua erdiko nabetik doa, horren eta hegaleko nabeen arteko garaiera diferentzia handiaz baliatuz. Eraikina, bere osotasunean, gurutze-gangaz estaltzen da.

Hegaleko bultzadak arku bikoitzeko arbotante bidez doaz hegaleko hormetako kontrahormetara. Horrela, dorrearen oinarriak ere kontrahormarena egiten du.

Estilo neogotikoa asmokoa, multzo historiko originalaren pertzepzioa aldatzen duena, XX. mende hasieran gehitzen dira sakristia berria eta parrokiako bulegoak, Enrique Epalza arkitektoaren proiektuaren ildotik.

Tenplu barruko eta kanpoko berriztatzeak bere osotasunean ikustea ahalbidetzen du, arrasto historikoak eta arkeologia-hondeaketa barne.

IGLESIA Y CONVENTO DE LA ENCARNACION

A03. ENKARNAZIO ELIZA ETA KOMENTUAK

1995ean, Elizbarrutiaren Arte Sakro Museoa inauguratzen da (Eleiz Museoa). Klaustroan dago, Surbisaren berriztatzearen ondorioz, Ramon Urmeneta eta José Garitacelaya arkitektoek zuzendua eta Bilboko Tailer Eskolak egina. Sortu eta lau mende eta erdiz okupatu zuten domingotarrak Leioako monasterio berrira joan ziren 1976an.

Aurreko berriztatzeek, XX. mendeko bigarren erdialdekoak, tenpluaren barruko banaketa aldatu zuten: hasieran, komentu-eliza bezala pentsatua izan zen, baina gaur egun, parrokia da.

XVI. mendean Hiribildu inguruan zeuden hiru komentu garrantzitsuenetatik, kontserbatzen den bakarra da (San Agustin, San Frantzisko eta Enkarnazioa). Barroko dekoraturantz emandako pausuaren erakusle da, baita Bilbon eta Bizkaian nagusi zen gotikoaren garaian, berpizkundeko soluzio aurreratuak hartzearena ere.

Orrialdeak: