Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

30/10/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

ALESSANDRA TORRES ARTISTA AMERIKARRA BILBOREKIN ETA BERE GORPUTZAREKIN ELKARREKINTZAN ARITUKO DA “PROPRIOZEPZIOA” ERAKUSKETAN

Bilbao Artek “Proprioception” (“Propriozepzioa”), ekoizpen propioko zazpigarren erakusketa aurkezten du, aurtengo azkena. Bilbao Arteko 2014ko artista egoiliarra izan den Alessandra Torres sortzaile amerikarra da erakusketa bitxi horren protagonista. Bertan, Bilboren eta bere gorputzaren arteko erlazioa nagusi diren argazkiak, eskulturak eta instalazio bat erakutsiko ditu. “Proprioception” gaur arratsaldeko 7:30etan inauguratuko da. Publikoarentzat irekita egongo da azaroaren 20ra arte, 17:30etatik 20:30etara bitartean astelehenik ostiralera.

“Bilbon bizitako esperientzia kontatzen du nire lanak, irudiekin. Gorputzean oinarritzen den lan honek toki berri honek sorrarazitako sentsazioak islatzen ditu. Jendez jositako kale haizetsuetatik mugitzeak eragiten zidan sentsazio fisikoa; hain mugatua den nire gaztelanian adierazteko pentsamendu konplexuegiak izateak eskatzen zidan esfortzu mentala eta eragiten zidan frustrazioa; eta inguratzen ninduten kolore, forma eta testura anitzen ikusizko esperientzia”. Horrela azaltzen du artistak Bilbao Arten erakutsiko duen lana.

Erakusketaren izenburuak berak edukia azaltzen du. “Propriozepzioa” latineko proprius eta capio, capere hitzetatik dator. “Norberarena” esan nahi du lehenak, eta “hartu” edo “heldu” bigarrenak. Gure gorputza zeharkatzen duten estimuluak sentitzeko gaitasunari egiten dio erreferentzia, jarrerari, mugimenduari eta orekari dagokionez. Sortzaileari interesatzen zaizkion eta bere lanetan agertzen diren kontzeptuak.

“Proprioception”, erreferentzia gisa bere gorputza duten zenbait irudi serie biltzen ditu: “Bilboko itsasadarra”, “Alde Zaharra Bilbo”, “Language barrier”, “Bilbo, ziba”… “Gorputzarekin pentsatzea da”, adierazi du erakusketa honetan bere bizitzako zenbait parte ere erakusten dituen Torresek. Adibidez, “Erronka fisikoa” seriean, koreografia diruditen zenbait irudik bere mutil laguna erakusten dute, artistaren gorputzari hainbat jarreratan eutsiz.

Erakusketa, artistaren zenbait argazkirekin hasten da, berak modelatu dituen zenbait buztin zati irentsi nahian. Jantzita agertzen den irudi bakarrak dira. Gainerakoetan, bere biluztasunak indarra ematen die Bilboko mapa eta bertako itsasadarra bere gorputzarekin nahastu eta osotasun bat osatzen duten auto-erretratuei. Argazki horietan Bilbo Zaharreko kale estuen artean sartuta agertzen edo ziba baten gainean zintzilik altxatzen da, hiriari buruzko alegoria batean. Zenbait buztin zatiz egindako etxea edo ziba handi-handi bat dira bere eskulturetako batzuk. “Propriozepzioa”, “Toreándote” instalazio interaktiboarekin amaitzen da. Bertan, pertsona batek, zezen batek zezenketa batean sentitzen duena senti dezake, eta animaliak zezen plazan dituen aukera berberak izan ditzake. Gehiago jakin nahi duena Bilbao Artera hurbildu beharko da, artelanarekin elkarrekintzan aritzeko.

Alessandra Torres 1980an Puerto Ricon jaio zen, baina EEBB-etan bizi da aspalditik. 2002an Arte Ederretan lizentziatu zen Maryland Institute College of Art-en (MICA) eta 2006an Arte Ederren Master bat egin zuen Virginia Commonwealth Universityn, eta eskulturan espezializatu zen. Torresen errepresentazioak, instalazioak eta argazkiak Estatu Batuetan zehar eta nazioartean erakutsi dira. Garrantzi handiko hainbat sari jaso ditu Alessandrak, besteak beste: Jacob K. Javits Memorial Fellowship izenekoa edo Enschede-ko Akademie Kunst Industre-k (Holanda) antolatutako Eskulturaren Nazioarteko Erresidentzian parte hartzeko beka bat. Gaur egun Alessandra Baltimoren (Maryland) bizi da eta bertan eskultura irakasle modura egiten du lan eta unibertsitateko ikasle berriak hautatzen ditu MICA-rako.

Erakusketa honen ondoren, Bilbao Artek Valérie Mréjen artista frantsesaren zenbait filmeren emanaldiak jasoko ditu kristalezko patioan azaroaren 16tik 20ra. Artistak berak tailerra emango du azaroaren 19an. Eta abenduaren 4tik 18ra arte, aurten erresidentzia Bilbao Arten egiten ari diren 39 artistek euren lanak erakutsiko dituzten Ate Irekiko Jardunaldiak.

ALESSANDRA TORRES
“PROPRIOCEPTION” (“PROPRIOZEPZIOA”)

Urriaren 30etik azaroaren 20ra arte
Bilbao Arteko Erakusketa Aretoa
Inaugurazioa: Urriak 30, ostirala, 19:30etan
Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:30etara. Dohainik
Bilbao Arte Fundazioa
Urazurrutia, 32. 48003 Bilbo

www.bilbaoarte.org