Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

26/10/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Alex Katz. Hemen eta Orain

Museo Guggenheim Bilbao • October 23, 2015–February 7, 2016

• Komisarioak: Michael Rooks, Wieland Family Curator of Modern and Contemporary Art, eta Petra Joos, Guggenheim Bilbao Museoa
• Datak: 2015eko urriak 23–2016ko otsailak 7

Atlantako High Museum of Art-ek antolatutako erakusketa, Guggenehim Bilbao Museoarekin lankidetzan.

Guggenheim Bilbao Museoak Alex Katz. Hemen eta orain erakusketa aurkezten du. Artistaren ibilbideko azken 25 urteetan paisaiak izandako lekua aztertzen du 35 lanen bidez; horietan Katzek irudikatutako motiboak unean bertan zelan antzematen eta sentitzen diren jaso nahi izan du, alegia, oranaldia jaso nahi izan du. Atlantako High Museum of Art-ek antoatu du, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.

Alex Katz (Brooklyn, 1927) pintorearen lana Bigarren Mundu Gerra ondorengo AEBko artearen kanonaren parte da, baita gaur egungo abangoardiaren zati ere. 1950eko hamarkadan hasi zen lanean, eta orduko lanak figuratiboak dira, abstrakzioa nagusi bazen ere; kritikari aurka egin zion, garai hartan ez baitziren onargarriak irudi ezaguterraza, figurazioa, zuten lanak. Espresionismo abstraktuak bultzatzen zuen irudirik ezaren kontra bazegoen ere, mugimendu horretako energia eta formen logika bereganatu zituen. Jackson Pollocken ekintza-pinturan oinarritutako margotzeko modu arin eta fisikoa landu zuen; Katzentzat Pollock all over lanak aurkikuntza bat izan ziren.

Artistak esan zuenez lan egiteko modu horrek ―arin gertatzen den guztia jasotzeko aukera‖ ematen zion. Katzen margolanetan gune piktorikoa ez da sakona, eta lerroak garbi-garbiak, murritzaileak eta oso deskriptiboak dira. Horrela honakoen inguruko eztabaida sorrarazten saiatzen da: hautematearen eta kontzientziaren elkargunea; artearen eta naturaren arteko lotura; eta unean bertako sublimearen zerizana. Erretratuak egiteagatik ezaguna den arren, Katzek ibilbidearen hasieratik margotu ditu paisaiak, estudioan zein bizitik.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN >