Bilbao International Logo

11/12/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Art After Dark: Scuba + DJV Sound

Hilabetean behin, ostiraletan, eta joan den 2008ko urriaren 31tik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoan musika eta artea elkartzen dituen gaueko programa eskaintzen dizugu, Fever klubaren laguntzarekin taxutua.

22:00etatik 01:00etara bisitatu itzazu erakusketak Atrioan izango diren DJ nazional eta nazioarteko onenen musika entzuten duzun bitartean.

Art After Dark Guggenheim Bilbao Museoan. Etortzeak merezi du!

Abenduak 11, ostirala:

00:00 h: Scuba (Hotflush, London)
Estiloa: Elektronikoa
www.scubaofficial.com/scuba/about/

2003az geroztik, Paul Rose-k — Scuba izenez ezagunagoa— eta Hotflush disko-etxea sortu zuen; etxe hori bass-heavy eszena elektronikoa bultzatzeko funtsezkoa izan zen.
DJ eta produktore gisa, Roseren lorpen pertsonalek Erresuma Batuko musika elektronikoaren arloan gora egitera eraman dute. Hiru album argitaratu ditu, DJ Kicks serierako nahasketa bat egin du, Berghain-en emanaldi bat eskaini du eta DJ Mag 2013 Best Live Act saria irabazi zuen. Scubak, haize kontra jardun du dantza-musikan eta beharrezkoa zenean norabidea aldatu du. A MutuAl Apathy (2008) malenkoniaz betetako lehen diskoaren ondoren, 2010ean Triangulation aurkeztu zuen, zeharkako elektronikako itzalez betetako oso lana. “SCB” ezizenaz 4/4-ko erritmotan hainbat lan egin ondoren, 2011n Adrenalin EP argitaratu zuen. Lan honek 1990eko hamarkadako housearen oinordekoa izan zen Personality bere album arrakastatsurako bidea prestatu zuen. Hotflush diskoetxearen salgaiak etengabe aldatzen dira, SCUBAren soinua bezain beste; etxeak argitaratutako lanen artean aipatzekoak dira Claustrophobia (2015)  eta Locked Groove-n eta Recondite-n diskoak.

22:00 h: DJV Sound (Fever, Bilbao)
Estiloa: Elektronikoa
www.fever.es
https://soundcloud.com/djv-sound

DJV Sound Bilboko underground eszena elektronikoaren aitzindari eta bi hamarkadetan hiribilduaren enbaxadore izan zen Europako klub ospetsuenetan. 1990eko hamarkadan NoData kolektiboa sortu zuen eta 2005etik Fever klubaren zuzendaetako bat da. Bere saioetan, paisaia trinkoak eta dinamikoak marrazten ditu, eta baita eszena aztoragarriak, hipnotikoak eta karga emozional handikoak ere.

INFO GEHIAGO: http://aad.guggenheim-bilbao.es/eu/