Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

08/12/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Aurten beka lortu duten 39 artistek Bilbao Arten erakutsiko dituzte euren proiektuak abenduaren 4tik 18ra

Zentroa erakusketa gune handi bilakatuko da, sortzaileekin topaketak ere jasotzen dituzten Ate Irekiko Jardunaldietan

Bilbao Arte tamaina handiko erakusketa-eremu bihurtuko da, gaur hasi, abenduak 4, eta hilaren 18ra arte, Ate Irekien Jardunaldien bitartez. Bilboko arte-zentroko txokoak, patioa eta aretoak, urtarrilaz geroztik egoitza artistikoko beka batez jardun duten 39 sortzaileen 37 proiektu artistikoez beteko dira. Horiei, Bregenzeko (Austria), Leedseko (Ingalaterra) edo Pariseko zentro artistikoekin trukaketa programetan parte hartu duten 11 artistak eta Viana Fundazioaren bekadunak gehituko zaizkie. Ate Irekien Jardunaldiak gaur inauguratuko dira, arratsaldeko 7etan.

Horiek dira Bilbao Artek 2015ean aurrera eramandako jardueraren zifretako batzuk, oso urte berezia, arte sorkuntzaz eta jarduerez betea. Urte honetan, arte digitaleko punta-puntako teknologia artisten eta Bilbao Arteko erabiltzaileen esku jartzen duen fabrikazio digitaleko Medialab tailerra inauguratu da.

Erakutsitako lanen aniztasuna arterik garaikideenaren isla da. Erakusketa handi honek eskultura, pintura, bideo-sorkuntza, argazkilaritza, instalazioak, dokumentala, arte grafikoak eta ehungintza-diseinua uztartzen ditu, birziklapena, memoria historikoa Euskal Herrian, komunikazioa, Karrantzako aurpegi beltzeko ardiak, bideojokoak, biolentzia sinbolikoa edo Txileko Atacama basamortua bezalako gaien ingurukoak. Artisten jatorria ere oso anitza da, Bilbo, Iruñea, Bartzelona eta Marbellatik Kanadaraino, Austria, Israel, Kolonbia eta Australia barne hartuta. Lanak erakusteaz gain, abenduaren 9tik 18ra bitartean, artistek jendeari irekitako topaketetan parte hartuko dute.

Ikus-entzuleek zenbait proiektu zuzenean ezagutu ahal izango dituzte: bere “Mamu/Fantasma” proiektua gauzatzeko euskal mitologia aztertu eta hilerrietan bilatu duen Verónica Bapé mexikarrarena; Kordobako José Jurado  artistak Euskadin dauden Extremadurako pertsonei buruz egin duen dokumentala; edo emakumearen gorputz normatiboaren eraikuntza gaur egungo gizartean ikertzen duen Tamara Jacquin txiletarrarena. Horrez gain, Belgikan jaiotako Jonathan García (Tunipanea) artistak sortu duen automata musikala, Robert Waters kanadarraren gizakiek industria ondorengo gizartean bizi duten eraldaketari buruzko proiektua, Ramón Churrucaren Super-autopistas de la (des)informaciónizenekoak edo, nagusitasuna duen talde bateko kide ez zarenean jasaten den bazterketan eta bakardadean sakontzeko bere planetaz kanpoko estetikarekin kaleak eta dendak korritu dituen Alicia Prieto artista bilbotarrak sortu eta interpretatzen duen Kabibi La ezagutzeko aukera ere egongo da.

2015. urte honetan euren proiektu artistikoak Bilbao Arten gauzatu dituzten 39 sortzaileen sormen eta talentu handiaren adibide batzuk baino ez dira, eta datorren abenduaren 18ra arte erakutsiko dira.

Bilbao Arte ekoizpen artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jartzen ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko: lagapen-guneak, grabatu eta serigrafia tailerrak, irudi digitala, eskultura, argazkigintza, filmaziorako platoa, fabrikazio digitaleko Medialab tailerra, dokumentazio zentroa eta proiektu-gelak. 1998an sortu zenetik, Bilbao Arteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazioa erraztea da.

Ia 3.500 metro koadroko azalera erabilgarria duela, aurten artisten lantegi honetan landutako azken proposamenak jendaurrean aurkezteko tamaina handiko erakusketa-eremu bilakatuko da. Urtez urte, Urazurrutian kokatutako zentro honek BBK Fundazioaren lankidetzarekin arte-ekoizpenerako bekak deitzen ditu, hainbat modalitatetan: esparru-lagapena dutenak nahiz lagapenik gabekoak, lankidetza-bekak edota artistei ostatu emateko bekak.

Azken 15 urteotan, nazionalitate desberdinetako 300 artista baino gehiagok  eta 10 kolektibok egonaldi artistikoa egin dute Bilbao Arten. Aurten, 39 izan dira Ate Irekien jardunaldiko protagonistak. Horien artean, epaimahai batek 2015ean Bilbao Arten ekoizpen propioko erakusketa egingo duten 7 artista aukeratuko ditu. Epaimahai bera izango da 2016an Europako, Ameriketako eta Asiako sortzaileek aurkeztu dituzten 260 proiektuen artean beka bat jasoko duten artistak aukeratuko dituena.

2015EKO ATE IREKIEN ARTISTAK ETA PROEIKTUAK

PRODUKZIO BEKA ESTUDIOAREKIN:

PRODUKZIO-TAILERRA BEKAK:

LANKIDETZA-BEKAK:

TRUKAKETAKO BEKAK:

  • JOSH GIBBS (Londres)
  • MawatreS JUAN PABLO ORDÚÑEZ (Madrid)
  • ROSA PARMA (Barakaldo)
  • MANUEL CASELLAS (Sevilla) “SHELTER FROM THE STORM”
  • AINARA ELGOIBAR (Mungia) “MARTE CUT”
    BERNHARD GARNICNIG (Austria)
  • EVA KEES (Bregenz)
  • PATRICK GRIJALVO (Bilbao) “THE PHYSICAL NATURE OF THE IMAGE”
  • ANNIE NELSON & CHRIS WOODWARD (Reino Unido)

VIANA FUNDAZIOAREN BEKAK:

ARTISTEKIN TOPAKETAK

BilbaoArteko 2015eko artista egoiliarrak: Abenduaren 9tik 17ra .
Trukaketako beka jaso duten artistak: Abenduaren 18.
Ordutegia: 19:00etatik 20:30etara.

- Abenduak 9, asteazkena: TAMARA JACQUIN, ANDREW GANGOITI, FLORENCIA ROJAS, MIRIAM MARTÍNEZ eta VERÓNICA BAPÉ
- Abenduak 10, osteguna: JONATHAN GARCÍA, LAURITA SILES, NORA AURREKOETXEA & LAURA RUIZ, HIBERNANDO (PABLO ESCAURIAZA & SOL BENAVENTE) eta RAMÓN CHURRUCA
- Abenduak 11, ostirala: IVÁN GÓMEZ, PATXI ALDA, ROBERT WATERS, RODRIGO MARTÍN eta VÍCTOR SOLANAS-DÍAZ
- Abenduak 14, astelehena: ANA BERENGUER, CAROLINA BÁCARES, CLAUDIA MÜLLER, LAIA SALA eta PABLO REY
- Abenduak 15, asteartea: AMAIA MOLINET, FRANCISCO ESTEBAN NAVARRETE, MILI PECHERER eta ROBERTO AGUIRREZABALA
- Abenduak 16, asteazkena: ALBERTO ALBOR, KATHARINA FITZ, KARLOS MARTÍNEZ BORDOY, JAVIER ARBIZU eta DANIEL JORDÁN
- Abenduak 17, osteguna: ALICIA PRIETO, AMAIA VICENTE, JOSÉ JURADO, XABIER DOBARAN eta XANDRA VILLAR
- Abenduak 18, ostirala: AINARA ELGOIBAR, MANUEL CASELLAS, MAWA, PATRIK GRIJALVO eta ROSA PARMA

BILBAO ARTE 2015EAN

2015ean, epaimahai batek aukeratutako 5 artistak eta bi kolektibo artistikoak izan ditugu Bilbao Arteko ekoizpen propioko erakusketen protagonista:

- “LÍMBICA” OPN STUDIO (SUSANA BALLESTEROS & JANO MONTAÑÉS) Martxoaren 20tik apirilaren 24ra

- “THIS IS THE END OF THE WORLD AS YOU KNOW IT” KEPA GARRAZA Maiatzaren 8tik 29ra

- “SURFACES” MARIE SOMMER Ekainaren 5etik 26ra

-“WORK SPACES” IÑIGO GARATU Uztailaren 3tik 24ra

- “FOODLÂNDIA” RUT BRIONES & RAQUEL DURÁN Irailaren 4tik 25era

“MATRIZ” IAGO REY DE LA FUENTE Urriaren 2tik 23ra
- “PROPRIOCEPTION” ALESSANDRA TORRES
Urriaren 30etik azaroaren 20ra

BESTE ERAKUSKETA BATZUK:

Aretoan

- “HORIZON, RAINBOW AND HORIZON” MAKI NA KAMURA Otsailaren 6tik martxoaren 6ra

- “DONDE ESTAMOS (WO WIR SIND)” Talde erakusketa uztailaren 30etik abuztuaren 26ra

Kristalezko Patioan

- DAVID HORNBACK “IN THE STREET” Hitzaldia eta erakusketa apirilaren 15etik 24ra

- LOURDES DE LA VILLA “SUEÑO DEL OBSERVADOR” Ekainaren 10etik 26ra

- LEANDRO FEAL “LUGAR COMÚN, LUGAR EXTRAÑO” Uztailaren 7tik 30era

- “HERLIEBE” Politiko Poetiko kolektiboaren erakusketa irailaren 16tik urriaren 2ra

- VALÉRIE MRÉJEN-en bideo instalazioa Azaroaren 16tik 20ra eta sortzailearekiin topaketa azaroaren 19an.

Beste leku batzuk

- “WO WIR SIND (DONDE ESTAMOS)” Talde erakusketa Leipzig-en martxoaren 26ra maiatzaren 3ra

- “ZAMAN/TIME.FRAGMENTS, RESTITUTIONS, PERSPECTIVES” Erakusketa Paris-en uztailaren 8tik 20ra

- “THEY MAKE ME FEEL SO HAPPY, THEY MAKE ME FEEL SO BLUE”. Bilboko  Michel Mejuto Galerian urriaren 16tik 31ra

Beste jarduera batzuk:

2015ean egindako proiekzioei dagokienez, ia 100 film luze eta ehun film labur inguru eskaini dira. Bilbao Artek, besteak beste Kenji Mizoguchi, Joao César Monteiro, Aleksandr Sokurov eta  Raoul Peck zuzendariei buruzko zine zikloak jaso ditu. Art House Zinemak eta kristalezko patioak ere “Ciutat Morta” dokumentalaren emanaldia jaso zuten otsailean, eta Xabier Artigas eta Xapo Ortega zuzendariak bertan egon ziren.

Maiatzaren 25etik ekainaren 7ra, Bilbobuseko autobusek Bilbao Arteko artisten diseinuak eraman zituzten “Athletic Gara” proiektuan.

Esther Ferrer, Gabriel Pacheco, Slawomir Milewski, Ellen Weinstein, Kveta Pachovska eta Paulino Viota dira, hainbat ikastaro, tailer eta mintegiren bitartez, Bilbao Arten beren jakituria zabaldu duten adituetako batzuk. Horrez gain, Bilbao Artek fabrikazio digitaleko zenbait tailer antolatu ditu bere Medialabean.

ATE IREKIAK BILBAO ARTE FUNDAZIOAN

2015eko Abenduaren 4tik 18ra

Erakusketa: Astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 20:30etara.

Artistekin topaketak: Abenduaren 9tik 18ra, 19:00tik 20:30etara.

Bilbao Arte Fundazioa

Urazurrutia kalea, 32. 48003 Bilbo

http://www.bilbaoarte.org

http://bilbaoarte.org/?p=6583912