Bilbao International Logo

23/11/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

AzPlay 2015. Bideo-joko Independenteen Nazioarteko VI. Lehiaketa

Azkuna Zentroa. 2015(e)ko azaroaren 26(e)tik 2015(e)ko abenduaren 1(e)ra

Azkuna Zentroak Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren VI. edizioa jarri du abian, izen berri batekin: AzPlay.

Gaur egun AzPlay (lehen hóPLAY) eredu sendoa da nazioartean, lan berriak sustatzeaz gain, bideo-jokorik berezi, sortzaile eta berritzaileenei ematen baitie saria urtero. Sei urte hauetan 500 proiektutik gora jaso ditu, bost kontinenteetatik etorriak, eta 175.000 euro baino gehiago banatu ditu sarietan.

Aurten, AzPlay azaroaren amaieran izango den Bilbao Bizkaia Desing Week barruan dago sartuta, eta Fun&Serious Game Festival-eko alde ‘indiea’ izango da, nazioarteko sona duen hitzordu hori osatzeko. Jaialdi honetan parte hartuz, euskal enpresek jauzi egin ahal izango dute gero, izaera independentea izatea baita haien ezaugarri nagusia.

PARTE – HARTZAILEAK:

158 proiektuk eman dute izena Azkuna Zentroak antolatutako AzPlay Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren seigarren ediziorako irailaren 30a baino lehen esteka honetan: http://goo.gl/forms/dZozhElZup.

Oinarriak kontsultatu >

Bost kontinenteetako 30 herrialdetako bideo-jokoak dira: Australia, Austria, Belgika, Brasil, Kanada, Txina, Danimarka, AEB, Espainia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, India, Irlanda, Mexiko, Zeelanda Berria, Errumania, Errusia, Senegal, Singapur, Hego Korea, Erresuma Batua, Suedia, Suitza, Taiwan, Herbehereak, Ukraina, Polonia eta Argentina. Lan horien erdia Estatukoak dira. Horietatik, 14 Euskal Herriko garatzaileek aurkeztu dituzte.

Bideo-joko ‘indiearen’ munduko, hedabide espezializatuetako, eta industria eta mundu akademikoko pertsona ospetsuek eta nabarmenek eratutako epaimahaiak aurkeztutako bideo-jokoak ebaluatu ditu, eta urriaren 31n finalistak zein diren jakinarazi du. Azaroaren 27an jakingo da zein diren irabazleak sariak banatzeko egingo den ekitaldian. Egun horretan, Lehiaketak finkatu dituen 5.000 euroko bost sariak banatuko dira: ideiarik bereziena, sorkuntzako diseinurik onena, soinu-musikarik onena, jokatzeko lanik egokiena eta euskal bideo-jokorik onena.

INFO GEHIAGO HEMEN >