Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

31/01/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

B. ABANDO

XIX. mende bukaeran Hiribildura anexionatu zenetik, Abandoko elizate zaharra hiriko Zabalgunea garatzeko eremua izan zen, antzinako alde historikotik Itsasadarrera jauzi egiten duena. Sortzen ari zen burgesiak orube berriak eta bertoko eraikinak okupatzeko ereduak ezartzen ditu.

Etxebizitzen tipologiari bulegoen tipologia berria gehitzen zaio, batzuetan eraikin banatuak, eta beste batzuetan, aldiz, batuak; eta horrek, arkitektura-aktibitatean eragin handia dauka. Gainera, Bilbon, harrera ona izan zuen arrazionalismoa iristean, “arrazionalismo bilbotarraz” ere hitz egin zen, orube hutsak betetzen dira edo dentsitate baxuko eraikinak ordezkatzen dira.

Interes handiko eraikin talde zabala duen hiri-sare trinkoa eta garapen urbanistiko ordenatu eta harmoniatsua. Abandoibarraren garapena Itsasadarra integratzea errazten ari da industria garaian okupatutako espazioak askatzen ari direlako, eta Itsasadarraren bitartez, hiriaren esparru historikoaren integrazioa ere erdiesten ari da.

IGLESIA DE SAN VICENTE

B1. SAN BIZENTE ELIZA

XII. mendeko eliza da, ziur asko IX. mendeko ermita edo eliz baten gainean eraikia – Hiribildua sortu baino lehenagokoa, hortaz – Ayala y Salcedo jauna eta Garci Galindez jauna eta bere emaztearen, Alberta Sánchez andrea, ekimenez. Bobeda eta dorrea dauzka.

Bilboko zabalgunearen eta setio karlisten ondorioz, XIX. mendean eliza berriztatu egiten da. Handitzeak, sakristia eta eliza-atariaz gain, apaizetxea hartzen du barne: 1866ko etxetzar bilbotarra, San Bizente eta Ibañez de Bilbao kaleen izkinan, zutabezko arkupe gainean eraikia, kontrahormak eta XIII-XIV. mendeetako portada, gotiko berantiar estilokoa, estaltzen dituena.

José María Basterrak diseinatutako dorrean Erribera kalean zegoen Udaletxe zaharreko materialak birziklatzen dira, Udala eta Parrokiaren arteko akordioari jarraiki. Albia Lorategiak. Tenplua berriztatu egin da Joseba Rementeria arkitektoaren

iglesia de la Residencia

B2. EGOITZAREN ELIZA

Jesusen Lagundia Juan Santuen tenpluarekin, Alde Zaharreko Santiago plazatxoan, zegoen lotuta XVII. mendean eta XVIII. mendeko zati handi baten. XIX.aren amaieran, Egoitza berria hartzea erabakitzen dute diseinatu berria zen Bilboko Zabalgunean, atxikitako eliza batekin.

José María Basterra arkitektoak, Urkixo zumardian eraiki beharreko Egoitzaren eta elizaren planoak marrazten ditu 1887an. Egoitza 1888an amaitzen da, eta urte batzuk beranduago, eliza bukatzen da.

XX. mende bukaeran, elizako dorreen bi pinakulu originalak desmuntatu ziren askatze arriskua zegoelako, eta bide batez, fatxada garbitu zen. Horrek hiri-perspektiba berria eman dio elizari Kale Nagusitik eta Urkixo zumarditik begiratuta.

palacio chavarri

B3. TXABARRI JAUREGIA

Bilboko klase dirudunaren joerari jarraituz, Víctor Chavarrik, Trianoko markesa, leku pribilegiatua aukeratzen du Zabalgunean bere familia-bizilekua ezartzeko. 1894an errealitate egiten da Paul Hankar arkitektoak diseinatutako eta Anastasio de Anduizak zuzendu eta handitutako jauregia Chavarri anaientzat, ingeniari aktiboak, Bizkaiko industria eta finantza garapenaren partaide.

Honakoaz osatuta dago eraikina: behe solairuko zokaloa, hiru altuera eta azken altuera txapitulan errematatua; fatxada nagusia Federico Moyua Plazara begira dago, eta Elkano kalera eta Kale Nagusira luzatzen da.

Irudi dinamikoak, oihartzun historizista eta modernistek eta Flandesko berpizkundearen zatiek nortasuna ematen diote Zegers-Regnand hotelean (Bruselan, Paul Hankarrek egina 1888an) inspiratuta dagoen eraikin honi.

Fatxaden asimetriak alde batetik, kolore desberdinetako harriak konbinatuz eta forma malkartsu ugarirekin; eta hutsuneen barietatea eta originaltasunak bestetik, leiho, balkoi, begiratoki, egutera eta txapitulekin, oharkabean geratzen ez den nortasuna ematen diote eraikinari.

Eugenio Maria Aguinaga arkitektoak, 1943 eta 1947artean, diseinatutako erreformari esker, hasierako etxebizitzak Gobernu Zibilaren egoitza bihurtu ziren.

estación de la concordia

B4. KONKORDIA GELTOKIA

1902an inauguratzen da, 1893ko Valentin Gorbeñaren eta 1898ko Severino Achucarroren proiektuei jarraituz. Azken horrek fatxadak diseinatu zituen, Bilboko alde zaharretik ikus daitekeen eszenografia bailiran.

Ingeniaritza eta arkitekturaren arteko elkar lanaren adibide berezia da. Beste alde batetik, meatze ahoetako zamatzeko tokien eta berlindar tipologiako geltokiaren sintesia da, “irla itxurakoa” deitua.

Severino Achucarroren arkitektura ekarpenari esker, forma eta adierazkortasuna eman zitzaizkion geltokiaren trenbide-edukiari, eta era berean, monumentu izaera urbanoa eman zion.

Errematxatuta dagoen metalezko egitura atondoan eta eraikin osoan dago. Eta kurbatutako estalki batek (goi-muturra errotonda batez errematatua) ordezkatzen ditu lurrunaren garaian bideetako hondartzak estaltzen zituzten markesinak.

Itxaroteko gunea (ez oso ohikoa tren-arkitekturan) begiratokia da Bilbo zahar gainean, eta harrizko oinarri gainean dauden zutabeez osatutako logia itxura dauka, bulego-eraikinean amaitzen dena. Horrekin kontraste garbian, baina oso ondo barneratuta, atondoko fatxadak hiru bao dauka, erdikoa zirkuluerdi forma duen metalezko eta beirazko tinpanoan errematatuta (garaiko eraikin vienarrak dakartza gogora) eta harrizko bi hegaleko gorputz, simetria gordez. Geltokian berrikuntza ugari egin dira.

Orrialdeak: