Bilbao International Logo

17/09/2014

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

BIA recupera la antigua Estación de la Naja en Bilbao como anticipo de la celebración del Urban Regeneration Forum

Hamalua urtez abandonatuta egon ondoren, Naxako Geltokia jendearentzat irekita egongo da berriz ere, Bizkaiko arkitektura eta hirigintza zabaldu eta sustatzea xede duen Bilbao Bizkaia Architecture (BIA) plataformak hilabete osorako programatuak dituen jardueren erdigune gisa. Jarduera hauek, 300 arkitekto, hirigile eta ingeniari baino gehiago elkartuko dituen lehen BIA Urban Regeneration Forum-aren haritik antolatu dira.

Foro honen barruan, hilaren 26an Guggenheim Museoan egingo den ekitaldi batez, I BIA Saria emango zaio Norman Fosterri urtetako ibilbide profesional oparoagatik. Plataformak leku “ahaztu bezain zirraragarri” hau aukeratu du “behin-behineko egokitze” bat egiteko, hau da, barruko esparruaren egokitzea, hamabost egunez besterik ez, barrualdearen zati bat eta nasak bilbotar guztientzat gozagune bihurtuko dituena.

BIA SPACE: NAJA + TAO Architectural Lighting with Idar Group izeneko gunearen ‘birgaitzeak’, bi astez geltoki abandonatua birsortzea ekarriko du, eta antzoki erromatarretan gertatzen den bezala, bere arkitektura zirraragarriaren hondarrek iragana eta etorkizuna elkartzeko eta Bilboren ezaugarri diren birsorkuntza eta asmamenaren balioak helarazten dituen giroa lortzeko balioko dute. BIAk oso-osorik errespetatu du eraikinaren egitura eta nasen gainean plataforma goratu bat jarri du, gune moderno berri eta garbia sortuz, kultura-jarduerak hartzeko modukoa. Bertara Areatzako zubitik ere sartu ahal izango da, izan ere, egokitzeak itsasadarraren gaineko nasak ere barne hartu baititu. Nasak oso elementu erakargarriak dira, ikuspen handi-handikoak, Arriagara begira dagoen terraza gisa berrerabiltzeko eskaitzen duten aukeragatik.


Naja Space - BIA


Esparru hau erreferentziazko gunea izango da, BIAk irailerako programatu dituen profesionalentzako nahiz publiko orokorrarentzako jardueren berri izateko. Horrela, gaur hasi eta irailaren 28a arte, BIA SPACE: TAO Architectural Lighting with Idar Group honako jarduera hauen egoitza izango da:

-Bizkaiko Arkitekturaren Interpretazio Zentroa, bisitariei Bilbo Metropolitarraren eraldaketaren inguruko era askotako informazioak eskainiko dizkien esparrua

-BIA Workshop deritzen tailer eta topaketak, hainbat Arkitektura eskoletako ikasle eta tituludun berriei (2 urteko gehienezko antzitasunaz) maila goreneko profesionalekin batera jardun eta Bilboren beharrizanak eta erronkak ikertzeko aukera emango dietenak, tailer eta ariketa praktikoen bidez.

-plataformak Abandoko tren-geltokia Cantalojasen lurperatzeari buruz deitu duen Arkitektura Gaztearen Nazioarteko Lehiaketako proiektu finalisten erakusketa. Lehiaketa honetan, mailako goreneko profesionalek osatutako epaimahiaren ebazpenarekin batera, publikoaren iritzia ere garrantzi handi-handikoa izango da. Jendeak Interneten bidez ( http://biaforum.org/concurso2/ estekaren bitartez) nahiz BIA SPACEn bertan bozkatzeko aukera izango du. Sariak eszenatoki honetan bertan banatuko dira hilaren 24an.

BIA Space - La Naja


Gainera, geltoki zaharra, hilabete osorako programatu diren bost arkitektura ibilbideen abiapuntua izango da. Hemendik irtengo dira astelehenero, hiriak Zazpi Kaleetako esparruan emandako lehenengo pausoak islatuko dituzten bisitak. Ibilbide honetarako nahiz asteartetik ostiralera bitartean antolatuko diren gainerako ibilbideetarako izen-emateak webgune honetan egin daitezke: http://biaforum.org/rutas-de-arquitectura/ .

Hilaren 27ko bisita teknikoen abiapuntua ere izango da. Jarduera horretan, Naturgasen Bilboko egoitza berria egin duten IMBko Gloria Uriarte, Eduardo Mugica eta Agustin de la Brena arkitektoek, eta Luis Dominguez IMQren Zorrotzaurreko klinikaren egilekideak hiriaren birsorkuntzari egin dioten ekarpenari buruzko iritzia emango dute. Izaera profesionalagoa duten arren, bisita hauek jendearentzat irekita daude, eta izen-emateak esteka honetan egin behar dira: http://biaforum.org/visitas-tecnicas/