Bilbao International Logo

05/12/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bilbao arduratuko da kultura batzordeko lehendakariordetzetako batez Munduko Hiri eta Tokiko Gobernu Batuetan (CGLU) erakundean

Bilborentzat izango da Kultura Batzordeko Lehendakariordetzetako bat Munduko Hiri eta Gobernu Batuak (CGLU) Erakundean. Ebazpena Parisen burutzen dabiltzan Kontseiluaren bileran jakinarazi dute eta Juan Mari Aburto Alkatea izan da hautagaitza aurkezteko arduraduna.

Bilboko Alkateak hainbat bileretan parte hartuko du asteburu honetan, esate baterako: Tokiko Liderrentzako Klimari buruzko Gailurraren inaugurazioan eta CGLUren Munduko Kontseiluan; Bureau Exekutiboan eta Kultura Batzordean, honetan Bilbon 2015ean egindako Kulturaren Gailurreko emaitzak jakinarazteko parte hartuko du; eta Emakumeei eta Garapenari buruzko batzordean.

Munduko Kontseilua tokiko eta eskualdeko gobernuen nazioarteko erakunde handiena da. Mundu osoko 500 ordezkari baino gehiago bildu ditu oraingo honetan, tokiko gobernuen nazioarteko agenda politikorako garrantzia handieneko gai orokorrei buruz eztabaidatzeko asmoz.

Bilbao, CGLUren kide aktiboa da

Bilbao Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen (CGLU) kide aktiboa da 2004an sortu zenetik. 2013tik Munduko Kontseiluaren kide zuzena izateaz gain, Bilbao CGLUren Ezagutzaren Hiri Digitalen Batzordeburua da.

Bestetik, 2015eko martxoan, Bilbon egin zuten CGLUren Kulturari buruzko Lehenengo Gailurra. Bertan, Kulturari lotutako 100 aditu baino gehiago bildu ziren, esperientziak aurkeztu eta eztabaidak egin zituzten eta, azkenik, kulturaren aldeko politikak sendotzeko konpromisoa berretsi zuten. Gainera, garapen iraunkorra lortzeko, honakoen beharra dugula bat etorri ziren: tokiko gobernantza demokratikoa, herritarren parte-hartzea sustatzea, eta, iraunkortasunean eragina duten osagai sozial, ekonomiko, ingurumeneko eta kulturalen arteko harremanak sendotzea.