Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

20/12/2012

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bilbao Arena Kirol Jauregia

Fitxa teknikoa

Izena: Bilbao Arena

Kokalekua: Miribilla, BILBO

Edukiera: 8.500 ikusle

Eraikitako azalera: 30.800 metro karratuak

Arkitektoak: ACXT. Arkitekto arduradunak: Javier Pérez Uribarri, Nicolás Espinosa Barrientos.

Lanak hasi ziren data: 2007ko iraila.

Lanak amaitu ziren data: 2010eko iraila.

Aurrekontua: 42 milioi euro.

Kantxa

“Bilbao Arena” Kirol Jauregia, Miribillan, hiru urteko lanaren ostean ireki da Bizkaiko gizartearentzat. Eraiki ostean udal jabegokoa den ekipamenduak funtzionaltasuna du ezaugarri nagusi, eraikitako 30.800metro karratuetan Miribillako auzokideentzako kiroldegi bat (igerileku eta gimnasioarekin), eta ondoan, hiru ekintza batera har ditzakeen kantxa dauzkalako.

Erdiko kantxa, Bizkaia Bilbao Basketek jokatzeko erabiliko duena, 8.500 pertsonentzako lekua dauka, eta edozein ikuskizunetarako erabilgarri egongo da talde bizkaitarrak behar ez duenean.

Bilbao Arena

Instalazioek aldagelak dauzkate eliteko lehiaketetarako, dimentsio handietako ikuskizunetarako, edo ohikoak diren beste ekintza batzuetarako, medikuntza lokala eta dopinaren kontrako kontrol zona, biltegiak, etab. Eraikitako azalerak, zonalde honetan, 25.985metro karratu dauzka.

Igerilekua

Kiroldegiak, bere aldetik, 26metroko igerilekua dauka, sei kalerekin, eta beste bat txikiagoa, ume txikientzat, aldagela indibidualak edo taldeentzat, ezinduentzat, teknikoak, etab. Beste espazio batzuek 520metro karratuko diziplina anitzeko gimnasioa dute, hiru lokaletan bana daitekeena, administraziorako, monitoreentzat… Azalera osoa 4.823metro karratukoa da.

Miribillako Bilbao Arena ingurugiroan integratzen da, eta horretarako, bertan dagoen natura aintzat hartu da eraikinaren materialetan. Horrela, instalazioen harrizko elementuek 1995ean azken galeria itxi zuen meatzeen ustiaketa zaharreko arroka irudikatzen dute. Eraikin osoa eta kanpoko apaingarriak eusten dituzten oinarriek, aldiz, auzo bilbotar horretan dagoeneko existitzen diren zuhaitz eremuak imitatzen dituzte.

Ingurunea

Ikusi eBook formatuan:

Deskargatu Bilbao Arena Kirol Jauregia pdf formatuan