Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

07/02/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

“BILBAO ARQUITECTURA”. ERAIKINAK IRAKURTZEKO LIBURUA

Francisco Javier eta Bernardo I. García de la Torre arkitektoek liburu honekin ematen diote hasiera euren Bilbo, bere arkitektura eta bere sustatzaileei buruzko ikerketa-ikasketen edizioari. Bi hamarkada baino gehiago daramate gai horietan lanean.

Itsasadar inguruko bidaia egitera gonbidatzen gaituzte denboran eta espazioan; XIV. mendetik XXI.era, Alde Zaharretik Abandoibarrara, hiriko distritu guztietan zehar. Horrela, eraikinik garrantzitsuenak ezagutuko ditugu, nortzuk izan ziren egileak, nork zuzendu zituen lanak, zeintzuk dira herriak ematen dizkien izenak… “Bertendonako bonbonera” (Campos Eliseos Antzokia), “Gaudiren Etxea” (Montero Etxea), “Larreko Etxea” (Merkataritza Ganbera), “Amerikanoen Etxeak” (San Inazioko udal etxebizitzak), “Tigrearen eraikina”…

Intereseko “eraikin ezkutu” batzuk ere erakusten dizkigute: Sarrikoko campusean dagoen Arte Ederren Fakultate zaharra, Manuel Manzano Monís arkitektoarena; EHUren Unibertsitate Eskola, Perituen Eskola ondoan, Jesús Rafael Basterrechearena; Basurutuko Ospitaleko anatomia patologikoko eraikina, Imanol Abandorena…

Liburua salgai dago Bilboko liburu-denda eta museoetan.
Informazioa eska daiteke ere gt.archts@sarenet.es helbidean.