Bilbao International Logo

17/12/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bilbo izango da asteburu honetan mundu osoko hainbat hiritan ospatuko den film laburraren aldeko “EGUNIK LABURRENA” ekimenaren egoitzetako bat

EGUNIK LABURRENA [ED+C] nazioarteko ekimena da, eta helburu nagusia film laburra errebindikatzea du. Kultura Sailak eta Zinebi eta FANT jaialdiek, Kimuaken katalogoarekin batera, ekimenarekin bat egin nahi izan dute, Bilbon ere film laburraren jai handia antolatuz, asteburu honetan eta 23ra arte hogeita hamar bat film proiektatuz, musika eskainiz eta film laburren zuzendariekin topaketak eginez.

Jarduerak eta zine emanaldiak Castañoseko, Otxarkoagako eta Zorrotzako udaltegietan, Hika Ateneoan, Bilbao Berrikuntza Faktoria – Dock Bilbaon eta Bilborocken izango dira. Bilborock aretoak, hain zuzen ere, LARUNBAT honetan, arratsaldeko 19:30etik aurrera –gauerdia igaro ondoren amaituko da–, programazioren ekitaldi nagusia jasoko du, zine emanaldiak eta mahai-inguruak. Bertan zinegileetako batzuek hartuko dute parte: Borja Crespo, Aitor Arregi, Clara Bilbao, Arantxa Echevarría, David P. Sañudo, Tucker Dávila, Alice Waddington eta Jon Mikel Caballero.

Programazioa ostiralean (abenduaren 18an) hasiko da Castañoseko udaltegia , umeei –18:00etan– eta helduei –19:30ean– zuzendutako film labur saio bikoitzarekin. Otxarkoagako (abenduaren 22an) eta Zorrotzako (abenduaren 23an) udaltegietan ere eskainiko diren aukeratutako film laburren artean, orain arte gure Hirian inoiz ikusi gabeak daude: “Naara” eta “Cartas de guerra”.

Larunbat honetan (abenduaren 19an), Bilborockek programaren lehenengo ekitaldia jasoko du, “GAURIK LABURRENA”. Euskadiko film laburraren panoramika da, eta bertan, zinemaldietan ibilbide luzea egin duten filmak eta duela denbora gutxi estreinatutako lan laburrak jasoko dira, horietako lau orain arte Bilbon ikusi gabeak. Ikus-entzuleek, kultukoa den “SNUFF 2000” (Borja Crespo) film laburra, Aitor Mazoren azken lana “Artificial” (David Sañudo), Alice Waddington zinegile bilbotarraren “Disco Inferno” mahai-inguru lehenengo lana, Sitgeseko Zinemaldian saritua edo “Prohibido arrojar cadáveres a la basura”, Clara Bilbaok egindako lehenengo lana ikusi ahal izango dituzte.

Programazioa osatzeko, “Duellum”, Tuker Dávila Wooden lan berria, azken garaietan sari eta aintzatespen gehien jaso duen euskaraz egindako film laburretako bat; Aitor Arregiren “Zarautzen erosi zuen”; Chus Lampreave eta Eduard Punset agertzen diren Arantxa Echevarríaren “Yo, Presidenta” komedia eskainiko dira eta, amaiera emateko, Jon Mikel Caballeroren “Cenizo” lan bitxiaren aurre-estreinaldia eskainiko da, esklusiban.

Proiekzioak osatzeko, zinegileek mahai-inguruetan hartuko dute parte. Mahai-inguruen moderatzaileak Leire Ucha eta Galder Pérez antzezleak izango dira. Mahai-inguru horietan film laburraren egoerari buruz eztabaidatuko da eta zinegileek euren lanei buruz hitz egingo dute, egindakoei, egiten ari direnei eta egingo dituztenei, buruz.

Horrez gain, programazioak beste bi saio jasotzen ditu, bat igande honetan (abenduaren 20an, arratsaldeko 18:00etan) Bilbao Berrikuntza Faktoria – Dock Bilbaon eta bestea datorren asteazkenean (abenduaren 23an, arratsaldeko 19:30ean) Castañoseko udaltegian, dagoeneko film luzera pausoa eman duten zinegileen esperientziak ezagutzeko, horien artean Roberto San Sebastián, Haritz Zubillaga, Guillermo Julián eta Román Santiago. Saio horietan euren film laburretako batzuk eta egin dituzten lehenengo film luzeen argitaratu gabeko irudiak ikusi ahal izango dira: “La noche del virgen”, “El ataúd de cristal” eta “Rendezvous”.

Horrez gain, [ED+C]-k lekua erreserbatu du zinea eta musika uztartzeko, astelehenean, (abenduaren 21ean), arratsaldeko 19:30etik aurrera Hika Ateneoan eskainiko den jolas-jai jarduerarekin. Bertan, duela denbora gutxi egin diren film laburrak emango dira eta Chicks & Kicks DJ-ek musika eskainiko dute.

AURREKARIAK

[ED+C] neguko solstizioarekin bat etorriz (abenduaren 21ean) mundu osoan ospatzen den nazioarteko ekimena da, film laburrak jende guztiari hurbiltzeko helburu nagusiarekin, kaleetan eta mota guztietako gune publikoetan, plazetan, ikastetxeetan, museoetan, ospitaletan, saltokietan edo tabernetan eskaintzen diren doako zine emanaldiekin.

[ED+C] kalitatezko edukiak eskaintzean oinarritzen da, baina ekitaldi irekia da, eta, ondorioz, kultur kudeaketan ari diren eragileek zein edozein erakunde publikok edo pribatuk bat egin dezakete berarekin, eta baita herritarrek eurek ere, euren adiskideentzat edo auzokideentzat emanaldiak antolatuz.

Aurten gure Hirian Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta PLATANOBOLÍGRAFO ekoizpen etxeak antolatu duten ekimenaren laguntzaileen artean Kimuak, eta Bilboko Udalak antolatzen dituen Zinebi eta FANT zine jaialdiak daude.

AGENDA

ABENDUAK 18

18:00 Castañoseko udaltegia

Umeentzako film laburren emanaldia.

19:30 Film laburren emanaldia: “Foxes”, “The devil on your back”. “Brokem basket”, “Lost village”, “Viaje a pies”, “Peter Pan” eta “El buen mal”.

ABENDUAK 19 – GAURIK LABURRENA

19:30 Bilborock. Emanaldia eta mahai-ingurua zuzendarien partaidetzarekin.

“Snuff 2000” (Borja Crespo)

“Zarautzen erosi zuen” (Aitor Arregi)

“Prohibido arrojar cadáveres a la basura” (Clara Bilbao)

“Yo, presidenta” (Arantxa Echevarría)

22:30 Bilborock. Emanaldia eta mahai-ingurua zuzendarien partaidetzarekin.

“Artificial” (David P. Sañudo)

“Duellum” (Tucker Dávila)

“Disco inferno” (Alice Waddington)

“Cenizo” (Jon Mikel Caballero)

Aurkezleak: Leire Ucha eta Galder Pérez.

ABENDUAK 20

18:00 Bilbao Berrikuntza Faktoria – Dock Bilbao. “Laburretik luzera”.

Film luze hauen aurkezpena eta argitaratu gabeko irudien emanaldia: “La noche del virgen” eta “El ataúd de cristal”

Parte hartzaileak: Roberto San Sebastián eta Haritz Zubillaga.

ABENDUAK 21

19:30 Hika Ateneoa. Jaia eta film laburren emanaldia.

Cortopote + Chick & Kicks Djs

ABENDUAK 22

18:00 Otxarkoagako udaltegia

Umeentzako film laburren emanaldia.

19:30 Film laburren emanaldia: “Foxes”, “5 segundos”, “Brokem basket”, “Lost village”, “Naara”, “Cartas de guerra” eta “El buen mal”.

ABENDUAK 23

18:00 Zorrotzako udaltegia

Umeentzako film laburren emanaldia.

19:30 Film laburren emanaldia: “5 segundos”, “Viaje a pies”, “Cartas de guerra”, “Naara”, “Broken basket”, “El buen mal”, “Peter Pan” eta “The devil on your back”.

ABENDUAK 23

19:30 Castañoseko udaltegia. “Laburretik luzera”

“Rendezvous” film luzearen aurkezpena eta argitaratu gabeko irudien emanaldia

Parte hartzaileak: Guillermo Julián eta Román Santiago.

Jarduera guztietarako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

+ info: www.kulturabarrutik.net