Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

13/11/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bilbao-Bizkaia diseinuaren aldeko apustua egin dute

Abenduaren 1ean urtebete beteko da Bilbo Diseinuaren UNESCO Hiri izendatu zutenetik. Aukera paregabea izango da sormen-industrien erreferente gisa Bilbok eta Bizkaiak dauzkaten indarguneen balioa agerrarazteko; izan ere, sektoreak hazkunde potentzial handia dauka, eta Bilbon eta Bizkaian sektore horretako 5.600 enpresa baino gehiago eta 16.000 langile dauzka.

Sormen-industriek eskaintzen duten nazioarteko proiekzioaren jakitun, eta UNESCO markaren prestigioak ematen duen babesa kontuan izanik, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diseinua landuko duen DWeek 2015 ekimena antolatu dute, azaroaren 16tik abenduaren 1era garatuko dena; guztira 24 leku desberdinetan egingo diren 45 jarduera programatu dira.

Lankidetza publiko-pribatua

Bilbok eta Bizkaiak partekatzen duten apustu estrategikoa da hau, hain zuzen ere etorkizunari eta sormen-industrien negozio-aukerei lotutakoa; apustuaren erronka nagusia sektore honen enpresa-sare indartsu eta lehiakorraren garapena bultzatzea da, hala, hiriaren eta probintzia osoaren aurrerapen ekonomikoa sustatzeko, jarduera eta enplegu kualifikatua sorraraziz. DWeek 2015 egitasmoak konpromiso hori irudikatzen du; ekimenean, gainera, hainbat erakunde eta enpresa pribatu, unibertsitate, kluster, elkargo profesional, elkarte eta komunikabidek ere parte hartzen dute, proposamen propioak plazaratuz edo jarduera bateratuak babestuz. Horrelako ezaugarriak dituen proiektu bat arrakastaz bultzatu ahal izateko abiapuntua Bilbo eta Bizkaiko diseinuaren ekosistema guztia (BIDC elkartean bildutakoa) inplikatzea izango da; izan ere, urtero munduko hirurogei hiritan baino gehiagotan ospatzen da.

Agenda globala

DWeek 2015 ekimenaren agendako jarduerek diseinua, arkitektura, interiorismoa, moda, ikus-entzunezko industria, ekonomia digitala, bideo-jokoak, komunikazioa, artisautza eta sormen-teknologiak izango dituzte ardatz, tartean jaialdiak, foroak, jardunaldiak, hitzaldiak, lehiaketak, erakusketak eta eztabaidak eginez. Enpresa eta profesionalentzat antolatutako egitarau osatua izango da, baina kasu zehatzetan jarduerak oro har publikoari ere zabalik izango dira. Proposamen honen ekitaldi nagusiak Azkuna Zentroan egingo dira, baina beste espazio batzuk ere izango dira ekintzen agertoki, esaterako Campos Antzokia, Iberdrola Dorrea, Bizkaia Aretoa, Zabalgune eraikina, BEC, Deustuko Unibertsitatea, Bilbao Berrikuntza Faktoria, Artiach fabrika, Bizkaia Aretoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederren Museoa, Euskalduna Jauregia, Arte Ederretako Fakultatea, EITBren Multibox aretoa, edo Landako Elkartegia, Durangon. Diseinuaren esparruko ideia berritzaileek, halaber, Getxo eta Bilboko zenbait saltoki ere hartuko dituzte.

Diseinua, bideo-jokoak eta zinema

Diseinuaren esparruko hiru hitzordu nagusiak Industries & Design 2015, Cities & Design 2015 eta BIDCeko enpresen foroa dira, den-denak Bilbao & Creativity Council erakundeak antolatutakoak; Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako erakundea da, sektoreko 200 enpresa eta erakunde baino gehiagoren laguntzarekin. Bideo-jokoen munduak leku nabarmena izango du DWeek 2015 egitasmoan, nazioarteko proiekzioa daukaten jarduerekin, esaterako Fun & Serious Game Festival, AzPlay 2015, Sariketa Independente, eta Gamegune (eSportseko lehiaketa). DWeek 2015eko agendako beste protagonistetako bat zinema izango da, hainbat proposamen erakargarrirekin, besteak beste, Zinebi 57, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, D WEB Series Fake Trailer Contest lehiaketa, Bilbao Bizkaia Exterior Día film luzearen aurkezpena edota Zinemateka: Theo Angelopoulos zinema zikloa.

Arkitektura, interiorismoa, moda eta artisautza

Hazten ari diren diseinatzaileak agerrarazi eta ezagutarazteko Bilbao International Art & Fashion plataformaren bosgarren edizioa, creaMODA 2015 lehiaketa, Bizkaia Brands azoka eta Bizkaiko Moda eta Osagarrien Sektorearen Topaketa dira modaren esparruko deialdi garrantzitsuenak. Arkitektura eta interiorismoa Interiorismoaren Sektorean Nazioartekotze Aukerak jardunaldian, Urban Profesional Design foroan, Basque Living proiektuan eta Basque Architecture Talents erakusketan landuko dira. Artisautzak, bestalde, tresna digital berriak ezagutu eta horiek erabiliz esperimentatzeko aukera izango du, BASQUECRAFTS 2.0 ekimenari esker. Zalantza izpirik gabe, aukera paregabea izango da diseinu, moda, arkitektura, interiorismo eta artisautzako profesionalentzat, betiere ikasteko bokazioa, ideiak trukatu, hausnarketa egin, eta bezeroak irabazi eta fidel bihurrarazteko gogoa badute.

Negozio digitalak eta sormen-teknologiak

Negozio digitalen esparruan, European Ecommerce Conference da Europa hegoaldeko erreferentziazko hitzordua. Aurten IX. edizioa egingo da, hiri honetan egiten den bigarrena, eta ehun hizlaritik gora bilduko dira Euskalduna Jauregian; tartean Clara Shih nabarmendu behar da, The Facebook Era lanaren egilea. DWeeek 2015 ekimenak, halaber, Bilbao Maker Faire sormen-teknologien jaialdia hartuko du, Zorrozaurreko Artiach gaileten fabrika zaharrean. Deustuko Unibertsitateko Cities Design Fab Lab ondasun, produktu, zerbitzu, prozesu eta esperientzia inteligenteak diseinatzeko espazio gisa aurkeztu da, publiko urbanoari zuzendutakoa. Ildo beretik dator Design Faktoria ere, zerbitzu- eta industria-enpresek proposatutako erronkei erantzun sortzaileak emateko 24 orduko tartea ematen duen ekimena, Mondragón Unibertsitatearen eskutik.

Jaialdiak , jardunaldiak, hitzaldiak, erakusketak eta formakuntza

Grabatuaren Nazioarteko Jaialdiak (FIG Bilbao) eta Selected Design from Bilbao jaialdiak ere toki garrantzitsua dute DWeek 2015eko agendan . Markan berrikuntza, berrikuntzarako marka, EIDE Design Day edo Sentitu zaitez modelo egun batez moduko jardunaldiek egitarau erakargarri bat osatzen lagundu dute. Horien artean Nola sortzen dira ideiak hitzaldia nabarmendu behar dugu, diseinu grafikoaren ereduetako bat den Manuel Estradak eskainiko duena. Hiriko espazio eta museoekin batera honako hauek ere DWeek 2015 ekitaldiaren egitarauaren atal garrantzitsuak dira: 20 irudi, 20 segundo formatua erabiliz enpresa-proiektuak aurkezteko Pechakucha Night plataforma; Tulwok Camp Endemol, bloggerrentzat eta youtuberrentzat pentsatutako ekitaldia; Komunika, Komunikazioaren Astea; Cola! Poster Week, kartelaren formatuaren inguruan egingo den jarduera-zikloa; Getxo Graphic Windows, erakusleihoak diseinuzko leiho grafiko bilakatzeko deialdi irekia, eta Technoshop, ideia interaktiboak Bilboko saltokietan.

Helsinki, Cities & Design 2015 foroko hiri gonbidatua

Helsinki da Cities & Design 2015 forora gonbidatutako hiria. Profesionalentzako elkargune honetan diseinuari lotutako proiektuei buruzko esperientziak zuzenean ezagutzeko eta partekatzeko aukera izango dute, espazio publikoen eraldaketaren zein zerbitzuen diseinuaren ikuspuntutik. Diseinua trakzio-elementu gisa darabilen arloaren munduko erreferentzia da Finlandiako hiriburua. Hiri honen ordezkariak ondorengo hauek izango dira: Kari Korman Helsinki Design Weekeko zuzendaria; Anu Manttari Helsinki Diseinuaren UNESCO hiriaren koordinatzailea; Pirjo Lipasti Helsinkiko udal-liburutegiko plangintzaren arduraduna; Phila Meskanen Arkkiko zuzendaria (haur eta gazteei zuzendutako arkitektura eskola aitzindaria), eta Sami Tallberg sukaldaria, Finlandiako Kultura Sari Nazionalaren irabazlea eta Finnish Wild Food Movement egitasmoaren sortzailea. Tallbergek master class saio bat eskainiko du Yandiola jatetxeko sukaldari Ricardo Pérezekin batera, Bizkaiko ostalaritza-ikasleentzat.

Italia, marka prestigiotsua diseinu industrialean

Aplikazio industrial berriak garatzera orientatutako diseinua izango da Industries & Design 2015 ekimenaren ardatz nagusia. Oraingo honetan Italia izango da protagonista nagusia; izan ere, sormen ekonomiaren esparruan bide luzea egin du Italiak, enpresa sare finkatua du eta nazioarteko testuinguruan marka prestigiotsua da. Kasu arrakastatsuen berri izateko aukeratutako agertokia Azkuna Zentroa izango da, eta, besteak beste, Material ConneXion eta Culture+Commerceko presidente Michele Canniato izango da entzungai, The New York Timesek “aholkularia” izenez bataiatutakoa. Izan ere, egin duen ibilbide profesionalari esker eredu bihurtu da Michele Canniato, kalitatezko diseinua negozio arrakastatsu bihurtzeko izan duen gaitasunagatik. Azaroaren 24an Bilbora egingo duen bisitan Rodrigo Rodríquez ere lagun izango du, eta azken horrek Cassina kasua azalduko du, artea eta berrikuntza uztartzen dituen altzari garaikideen diseinuaren arloko mundu mailako liderra. Halaber, Roberto Lugaresik Oikos enpresaren arkitektura arloaren esperientziaren berri emango du; Oikos barrualde zein kanpoaldeen dekoraziorako produktuen esparruko enpresa aitzindaria da.

Diseinuaren UNESCO hirien sarea

DWeek 2015 ekitaldiak lau hiri eredugarri bilduko ditu Bizkaiko hiriburuan, Bilborekin batera Diseinuaren UNESCO Hirien sarea osatzen dutenak. Hain zuzen ere Helsinki, Turin, Dundee (Britainia Handia) eta Saint-Étienne (Frantzia). Josyane Franc Saint-Étienne diseinuaren UNESCO hiri sortzailearen koordinatzailea Bilbon izango da Nathalie Arnould Diseinu Metropolitarraren zuzendariarekin batera, Frantziako hiri honek dituen proiektu berriak partekatzeko. Turinen ordezkari gisa Marco Ciari y Francesco de Biase izango ditugu DWeek 2015en, Italiako hiri honen udaleko Kultura, Hezkuntza eta Gazteria Saileko arduradunak. Anna Day Dundee diseinuaren UNESCO hiri sortzailearen zuzendariak bere jarduera-esparruan sustatuko proposamen aurreratuenak azalduko ditu, Anu Manttari Helsinki Diseinuaren UNESCO Hiriaren koordinatzaileak bezalaxe.

Informazio gehiago:

http://dweek.bidc.eus/