Bilbao International Logo

01/12/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bilboko Alkatea Danimarkako Enbaxadorea buru duen erakunde eta enpresen ordezkaritza batekin batzartu da

Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea John Nielsen Danimarkako Enbaxadore berriarekin batzartu da gaur goizean Udaletxean. Nielsen, Euskadin nahiz Estatuan interes ekonomikoak dituzten hainbat enpresa daniarren zuzendari eta arduradunen ordezkaritza batekin batera bertaratu da, egunotan Bilboren eraldaketa-prozesua eta ekonomia, garraio nahiz bizi-kalitatearen aldeko estrategiak ezagutzeko egiten ari diren bisitaldiaren barruan.

John Nielsen Danimarkako Enbaxadorea abuztuan jabetu zen oraingo karguaz, urteetan Latinoamerika eta Asia aldean lanean jardun ondoren, eta Bilbo aukeratu du bere etapa diplomatiko berri honetan bisitatu beharreko lehen hirietakotzat.

Bisita instituzional honetan, enbaxadako zenbait aholkularirekin eta Euskadin nahiz Estatuan interes ekonomikoak dituzten AVK Válvulas, Kamstrup, Rockwool Penínsular, Danfoss eta ponpak lantzen dituen Grundfos enpresetako ordezkariekin batera etorri da.

Ordezkaritza Asier Abaunza Hirigintza Saileko zinegotziarekin ere elkartu da, eta Abaunzak berak azaldu die Bilbok azken urteotan izan duen eraldaketa-prozesua, baita hiriak hirigintza arloan dituen hurrengo mugarriak ere, Zorrotzaurreko penintsula uharte bihurtzeko prozesuari arreta berezia eginez.