Bilbao International Logo

02/12/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bilboko Alkatea Frantziako Lourdes hiriko Alkatesarekin batzartu da

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak Udaletxean izan du bisitari gaur goizean Josette Bourdeu Lourdesko Alkatesa, auzoetako irisgarritasuna, oinezkotzea eta hiri-hobekuntza sustatzearen alde garatutako jarduketak ezagutu nahi zituzten 25 kidez osatutako udal ordezkaritzaren buru gisa.

Frantziako Lourdes herriak bertatik bertara ezagutu nahi zituen, Bilboko Udalak orografia latzaren ondoriozko eragozpen arkitektonikoak eta irisgarritasun-arazoak gainditzeko abiarazi dituen jardunbide egokiak, udal titulartasuneko arrapala, igogailu eta eskailera mekanikoen sare zabalari arreta berezia eginez. Horren helburua, turismo erlijiosoari lotutako jarduera nagusi duen Pirinio Garaietako herri hartan tankera bertsuko azpiegiturak ezartzeko aukera aztertzea da.

Horretarako, Josette Bourdeu Lourdesko Alkatesa buru duen udal ordezkaritzak Bilbo bisitatu du, plangintza, eraberritze eta hiri-hobekuntza arloetan gauzatutako zenbait jarduketa gertu-gertutik ezagutzeko asmoz.

Ordezkaritza 25 pertsonak osatu dute, Lourdesko Udaleko Obra eta Zerbitzuak, Hirigintza eta Garraio sailetako kideak eta hi hartako hotelen nahiz merkataritza sektorearen ordezkariak tarteko direla.

Bilboko Udalera egindako bisitaldian, Lourdesko herriaren eta inguruko eragin-eremuaren ordezkariek iraganeko nahiz etorkizuneko eraldaketarako hiri-estrategia eta irisgarritasuna hobetzeko indarrean diren irtenbide mekanikoak ezagutu ahal izan dituzte Xabier Ochandiano Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzi Ordezkariaren eskutik eta Obra, Zerbitzu, Hiri-Eraberritze eta Espazio Publikoa Saileko zenbait arduradunen laguntzaz.

Era berean, Lourdesko Udalaren ordezkariek Uribarri eta Santutxu bisitatu dituzte, inguru horietako irisgarritasuna hobetu eta kaleak oinezko esparru bihurtzeko ezarri diren irtenbideak ezagutzeko asmoz. Jarraian, Abando barrutiko Ledesma eta Villarias kaleetan barna ibili dira, bi kale hauen oinezkotzeaz ere interesatuta.