Bilbao International Logo

26/11/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bilboko Alkatea Hego Afrikako Enbaxadorearekin batzartu da

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak aurrera jarraitzen du nazioarteko harremanekin, eta topaketa-agenda estu horren barruan, Lulama Smuts Ngonyama Hego Afrikako Enbaxadoa izan du gaur bisitari Alkatetzako bulegoan, Carlos Lerchundi Hegoafrikaren Bilboko Kontsulak lagunduta.

Atzo, ostegunez, Bilboko Alkatea Polonia, Hungaria, Txekiar Errepublika eta Eslovakiako enbaxadoreekin batzartu zen, Videgrad-eko Taldea osatzen duten herrialde horiei buruzko jardunaldi ekonomiko batean izan zuten parte-hartzearen ondoren.

Bilboko Alkatearen eta Hego Afrikako Enbaxadorearen arteko bileraren bitartez, gaurkotasunezko nahiz bi aldeen intereseko gaiak jorratzeaz gain, beste aurrerapauso eman da Bilboren nazioarteko proiekzioari dagokionez, bereziki gogoan izanik, hemengo hiri eraldaketa eta kudeaketa eredua ezinbesteko erreferentzia bilakatu dela mundu osoko hiri eta herrialde askorentzat.

Sei hilabete inguruan, Juan Mari Aburtok, Bilbo marka indartu eta hiria inbertsioen eta turismoaren trakzio-eragile bihurtzea xede duen nazioarteko topaketa-agenda trinkoa izan du Estatu Batuak, India, Venezuela, Alemania, Peru, Suedia, Norvegia, Bolivia, Frantzia, Polonia, Hungaria, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hego Afrika eta beste herrialde batzuetako enbaxadore eta ordezkari diplomatikoekin, baita German Marshall Fund eta Eisenhower Fundazioaren arduradunekin, BUILD Bilbao Urban Innovation and Leadership Dialogues (BUILD) nazioarteko foroan parte hartu duten lider eta profesional amerikar eta europarrekin eta Txinako Etorkizuneko Liderrak Programako hirigile eta arkitektoekin, besteak beste.

Gainera, joan den urrian, Juan Mari Aburtok Ipar Irlandara bidaiatu eta Bilboren eraldaketa-prozesua azaldu zuen, “Belfast Homecoming” topaketan parte hartu zuten Irlanda, Eskozia, Londres eta AEBetako hainbat ordezkari instituzional, enpresari eta adituren aurrean.