Bilbao International Logo

12/11/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bilboko Alkatea Mauritanako hiriburuko Alkatesarekin batzartu da

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak bulegoan izan du bisitari gaur goizean Maty Mint Hamady, Mauritaniako hiriburu den Nouakchott hiriko Alkatesa. Kortesiazko ikustaldi hau, Bilbo inbertsioen eta turismoaren trakzio-eragile bihurtzeko Udal Gobernuak abian duen nazioarteko harremanen egungo indartze-fasearen barruan gauzatu da.

Bilera hau, Nouakchott-eko Alkatesa egunotan Euskadin betetzen ari den lan-agenda trikoari atxikita antolatu da. Nouakchott-eko Alkatesa, Mauritanian hedapen zabala duen IDOM ingeniaritza-enpresak gonbidatuta etorri da Euskadira. Gogoan izan behar da, Bilbao Bizkaiak 4 milioi euro inguruko esportazioak egin dituela aurten Mauritaniara, eta Afrikako herrialde hau dela gaure artean koloniarik zabalena dutenetako bat.

Horrela, Nouakchott-eko Alkatesak argi utzi du Afrikako herrialde horrek arrantza-sektorea eta arraina prozesatzeko industria garatzeko duen interesa, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburuordearekin izandako aldebiko bilera baten bitartez.

Gaur Bilboko Alkatearekin izandako topaketan, Mauritaniako hiriburuko Alkatesak bertatik bertara ezagutu ahal izan du Bilboko hiri-eraldaketa prozesua, nazioarteko erreferentzia bilakatu baita lurralde-antolaketa, etxebizitza-politika, oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuetarako sarbidea, ekintzailetza eta enpresari-espirituaren bultzada, eta gobernantza eta herritarren partaidetza bezalako gaiei dagokienez. Horiexek dira, halaber, Nouakchott hiriak gaur egun esku artean darabiltzan erronka nagusietako batzuk.