Bilbao International Logo

04/11/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bilboko Alkatea Peruko Enbaxadorearekin batzartu da

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak bulegoan izan du bisitari gaur goizean Rafael Roncagliolo Orbegoso Peruko Enbaxadorea, Bilboko Udalaren eta Hego Amerikako herrialde horren arteko harremanak indartzen lagunduko duen kortesiazko ikustaldi batez.

Bilboko Alkatearen eta Peruko Enbaxadorearen arteko bilera hau, Bilbo inbertsioen eta turismoaren trakzio-eragile bihurtzeko Udal Gobernuak abian duen nazioarteko harremanen egungo indartze-fasearen barruan gauzatu da.

Peruko Enbaxadoreak Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek) antolatutako “Peru helburu: aukeraz betetako herrialdea” deritzon jardunaldian parte hartu du gaur goizean, eta ekitaldi horren ostean egindako bileraren bitartez, gaurkotasunezko nahiz bi aldeen intereseko gaiak jorratzeaz gain, beste aurrerapauso eman da Bilboren nazioarteko proiekzioari dagokionez, bereziki gogoan izanik, hemengo hiri eraldaketa eta kudeaketa eredua ezinbesteko erreferentzia bilakatu dela Latinoamerikako eta mundu osoko hiri eta herrialde askorentzat.

Rafael Roncagliolo Orbegoso, soziologoa, kazetaria eta unibertsitate-irakaslea, Peruko Kanpo Arazoetako Ministroa izan zen 2011tik 2013ra bitartean, eta aurtengo apirilaz geroztik, Andeetako herrialde horren ordezkaritza diplomatiko gorena du Estatu espainiarrean.