Bilbao International Logo

Slow Food BILBAO-BIZKAIA

Elkarte hau ondo jatearen aldeko gustua berreskuratzeko asmoarekin jaio zen. Tokian tokiko ekoizleen elikagaiak erabiltzeari ematen dio lehentasuna gehienezko kalitatea eta ekoizpen arduratsuaren jasangarritasun ekonomikoa bermatzeko.

Slow Food produktuak eta ekoizleak ezagutu, baita talde honek sortutako 0. Kilometroko jatetxe sarea ere.

Sartu

Izardun Jatetxeak

Bilbon eta Bizkaian dauden eta goi mailako sukaldaritza lantzen duten jatetxeen zerrenda aurkezten dizugu, Michelinen gida gorri ospetsuaren izarra lortu dutenak.

Kalitatea, sormena eta plater bakoitzaren gaineko lanagatik gailentzen dira jatetxe hauek; euren filosofia eta denboraldiko menuak ezagutu.

Sartu

Jatetxeen Gida

Bilbora datozen bisitari askoren oroitzapenik onena, hiriko jatetxe batzuetako mahaian eseri eta jandakoaren gozamenik ederrena gogoratzean du iturria. Bertako euskal gastronomia dastatzeko unea dugu hau, baina izen honen barruan elkartzen diren sukaldaritza era desberdinen nortasuna ezagutzeko ere.

Sartu

Pintxoak

Goi mailako sukaldaritza miniaturan. Bilboko pintxorik onenen hautaketa zabala eskaintzen dizugu, baita nola egin azaldu ere.

1997tik dagoen "Pintxo taberna – Bilbo-Bizkaia – Pintxo Txapelketan" saria lortu duten pintxoak, hiribilduko lokalik onenek parte hartzen dute bertan.

Sartu

Gure ardoak

Ardoa beti izan da protagonista hiribilduko bizimoduan.

Bilbok Bizkaiko txakolina eta Errioxako ardoa promozionatzen ditu. Horrela, mahatsondo eta ardoagatik nazioartean ezagunak diren eskualdeetako zortzi hiri handik osatzen duten munduko sarearen partaide da Bilbo.

Sartu

08/03/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bilboko Udalak eta Slow Food Bilbao-Bizkaia mugimenduak KM0 bereizgarria eman die 15 sukaldari

Bilboko Udalak eta Slow Food Bilbao-Bizkaia mugimenduak eman die KMO bereizgarria 2010ean sari horrekin Bizkaian aintzatetsiak izan diren 15 sukaldari eta jatetxeri.

Km0 bereizgarria lortzeko, sukaldariek zuzenean erosi behar dizkie produktuak gutxienez hiru produktoreri, eta horiek jatetxearen 100 km-ko erradiokoak izan behar dute; halaber, kartan Km0tzat hartutako bost plater gutxienez sartu behar dira. Ezaugarri horiek dituen plater bat osatzeko, inguruko produktoreei erositako osagaien %40a behar da, eta gainerako %60a produktu ekologikoek eta Show Food-en Gustuko Kutxakoek osatuko dute. Gainera, aintzatetsitako profesionalek haurren eta gazteen hezkuntza-jardueretan parte hartu beharko dute.

Hauek dira identifikazio hori jaso duten profesionalak: Aitor Basabe Etxezarraga (Arbolagaña jatetxea), Aitor Elizegi Alberdi (Gaminiz jatetxea), Álvaro Garrido Ramírez (Mina jatetxea), Beñat Ormaetxea Zenikazelaia (Jauregibarria Jatetxea), David García (Támesis jatetxea), Eneko Atxa (Azurmendi jatetxea), Guillermo Fernández Suarez (Baita Gaminiz jatetxea), Iñigo Ordorika (Zallo Barri jatetxea), Jabier Gartzia Ruiz (Boroa Jatetxea), Jose Miguel Olazabalaga (Aizian jatetxea), Lara Martín Sierra (Mina jatetxea), Mikel Población Unda (Etxanobe jatetxea), Pablo Urzay (Pablo Urzay jatetxea), Ricardo Pérez (Etxeko Jana jatetxea) eta Saray Rueda Romillo (Yandiola jatetxea). Era horretan, Bizkaia sari gehien jasotako Estatuko convivium-a izatera iritsi da.

Proiektu horren helburu nagusiak hauek dira: tokiko nekazaritzako elikagaien ehun ekonomikoari eusten laguntzea, biodibertsitatearekin konprometitutako produktoreak indartzea eta garaian garaiko sukaldaritza defendatzea. Gainera, KM 0n sartutako jatetxeak erakusleiho aproposak dira inguruneko produktuentzat, kasu askotan, desagertzeko arriskuan aurkitzen baitira. Slow Food ekimenak horietako asko sartu ditu Baluarteen katalogoetan edo Gustuaren Kutxan.

Bizitzeko filosofia

Slow Food mugimendua 1989. urtean sortu zen, fast food eta fast life-n aurka, tokiko elikadura tradizioak berreskuratzeko, elikagaien, haien zaporeen eta jatorrienganako interesa ez galtzeko eta elikaduraren gaineko erabakiek munduan eragina dutela erakusteko asmoarekin. Mugimendua 150 herrialdetara iritsi da, eta Conviviak bildutako ehun mila bazkideko sarea du; Convivia tokiko elikadura-kultura defendatzearen alde lan egiten duten gertutasun-taldeek osatzen dute.