Bilbao International Logo

25/08/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

El Ayuntamiento de Bilbao recibe al alcalde de la ciudad mexicana de León

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak harrera egin dio gaur Arabiar Aretoan Héctor López Santillana Mexikoko Leon hiriko alkateari. Bilera ofizial hori Bizkaiko hiriburuak azken urteotan izan duen hiri-antolaketa ezagutzera emateko izan da; izan ere, antolaketa horri esker, Bilbo adibide eta erreferente nabaria bilakatu da nazioarte mailan.

Mexikoko Leon hiriko ordezkaritzak bertatik bertara ikusi nahi izan du uriaren transformazioa. BBVArekin bat eginda dagoen eta Latinoamerikako bankurik garrantzitsuena den Bancomer-eko zuzendariekin etorri da.

Egunotan, Juan Mari Aburto Alkatearekin bildu ez eze, beste erakunde eta enpresa batzuekin ere izango dira, Bilbao Metropolis 30rekin berbarako.

2015eko Aste Nagusiko ospakizunetan erabat murgilduta gauden arren, Alkatearen agenda instituzionalak bere bidea darama aurrera; berak azaldu duenez, helburua harremanak estutzea da beste herrialde batzuekin, eta sinergiak eta kontaktuak irekitzea enpresen eta erakundeen arloan. “Udalaren jarduerak aurrera egin behar du eta, aldi berean, aparteko aukera da gure Aste Nagusiaren berezitasuna erakusteko”.