Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

18/07/2012

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

El Ayuntamiento de Bilbao completa el traslado de entidades y sociedades municipales a la Plaza Circular

Udal entitate eta sozietate batzuk Plaza Biribilera, BBKren eraikina izan zenera, aldatzeko prozesua burutu du Bilboko Udalak. Zerbitzuak batuta, antolaketa-eredu homogeneoagoak eta eragingarriagoak jarri ahalko dira abian. Gainera, mantentze-lanen, segurtasunaren, energia-kontsumoaren eta barruko ekipamenduen arloetako gastua arrazionalagoa izango da eta, estimazioen arabera, 250.000 euro inguru aurreztuko dira.

Horrela, Bilbao Ekintza, Bilbao Kirolak eta Udal Etxebizitzak erakundeak eraikin berean daude, uriko finantzen eta merkataritzaren erdigunean, abiadura handiko trenaren geltokia egongo den lekuaren ondo-ondoan eta metro, tren, tranbia eta autobus-geraleku askotatik ere hurbil.

Plaza Biribileko BBKren eraikin zaharra Severino Achúcarro bilbotar arkitektoaren obra da. Bilboko Udalak 2011ko urrian erosi zuen eta 19 milioi euro ordaindu zuen. Finantziazioaari ekiteko udalak zenbait eraikin eta lursail saldu zituen eta 21 milioi eurotik gorako diru-kopurua eskuratu zuen.

Distribucion por plantas del Edificio Terminus

Eraginkortasuna eta austeritatea

Eragiketa hau, Bilboko Udalak 2010ean onartutako Eraginkortasun eta Austeritate Planaren barruan gauzatu da. Agiri horren haritik zehaztutako Egoitzen Planari esker, San Agustin udal eraikina abiarazi zen 2011ko uztailean. Eraikin berri horretan herritarrei informazioa eta arreta emateko zerbitzua dago, baita udaleko sail teknikoak ere; hau da, Hirigintza, Ingurumena, Zirkulazio eta Garraioak eta Obra eta Zerbitzuak. Urtean ia milioi bat euro aurrezten da gastuan.

Bilbao Ekintza, Bilbao Kirolak eta Udal Etxebizitzak erakundeak daudeneko eraikina orain 120 urte inauguratu zen eta Terminus hotela egon zen. Aurrerako, 1949an, eraberrituta beratan kokatu zen Bizkaiko Aurrezki Kutxaren egoitza nagusia. Guztizko azalera 4.470 metro karratukoa da eta zazpi solairu ditu.

Edificio Terminus Exterior

Eraldaketa eta esparruen egokipena

Behin Bilboko Udalak erosita, barruko esparruen eraldaketa eta egokipen sakona egin da. Lehendik egondako igeltserotza, saneamendu eta komunikazio bertikaleko elementuak desmuntatu eta haien ordez elementu berriak jarri dira. Sarbideetan ere kontuan hartu dira egun dauden irisgarritasun-estandarrak. Instalazio elektrikoa, aire girotzekoa eta suteen aurkako babeserako instalazioa erabat berritu dira. Ormak eta barruko arotzeriako elementuak pintatu eta esmaltatu egin dira. Sotoa guztiz eraberri dute, biltegi eta artxibo moduan erabiltzeko.

Obren zenbatekoa 1.545.621 eurokoa izan da. Obrak urrian hasi ziren eta Achúcarroren eraikin historikoa 184 pertsonarentzako lantoki atsegin bihurtu dute.

Sala de Reuniones de Bilbao Etxebizitzak

Jarduketa horri esker, Bilbao Ekintzak 1.600 metro karratutik gorako espazioa du, lehen, bigarren eta hirugarren solairuetan. Merkataritza, turismo eta uriaren nazioarteko proiekzio, enpleguaren sustapen eta ikasteko zerbitzuak optimizatuko ditu horrela. Bilbao Ekintzan 99 lanpostu daude.

Bestalde, Bilbao Kirolak erakundean 29 pertsona daude plantillan eta laugarren solairuan daude. Azalera 557 metro karratukoa da. Udal Etxebizitzak erakundean 47 pertsona ari dira lanean eta bosgarren eta seigarren solairuetan ditu bulegoak. Azalera 1.000 metro karratutik gorakoa da.