Bilbao International Logo

25/06/2014

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bizkaiko arkitektoek biaforum.org webgunea abiarazi dute Bilbao Bizkaia Architecture – BIA ekimena ezagutarazteko

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzak arkitektura eta hirigintza dinamizatzeko aurkeztu berri duen BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) ekimenaren barruan, biaforum.org izeneko webgunea abiarazi da, horren inguruko jarduera guztiak ezagutarazteko asmoz. Website honetan, Urban Regeneration Forum Manifestua, albisteei eskainitako atal bat eta irailean Bizkaiko hiriburuan antolatuko den nazioarteko biltzar zientifikoari buruzko informazio guztia bildu da.

Webean, biltzarrerako txostenak jasotzeko epearen irekiera nabarmendu da, hiri bizi, habitagarri, erakargarri eta oparoa lortzeko moduei buruzko eztabaiden nondik norakoak finkatzeko asmoz, higintza, arkitektura eta iraunkortasuna zeharkako diziplinatzat hartuz. Foroan nazioarteko 300 aditu inguruk parte hartuko dute. Biltzarrerako izen-emateak webgunean bertan egin daitezke.

Lehen edizio honetan, hiri adimendunak, oinezko esparru bihurtzeko modukoak, energetikoki irankorrak eta, azken batean, gizatiarrak direnak aztertuko dira Biltzarrean. Hauexek dira jorratu beharreko aztergai zehatzak:

-       Esparru publikoa, hiri-birsorkuntzaren eragile.
-       Birsorkuntza austeritatearen aroan.
-       Hiri-birsorkuntzako lidergoa.
-       Hiri-birsorkuntzaren osagai soziologikoak.
-       Hezkuntza, garapenaren oinarrizko eragile gisa.
-      Top down versus Bottom up.
-       Naturalizazioa / hiri-birsorkuntzaren osagai paisajistikoa.
-       Teknologia berriak.
-       Berrerabiliz birsortzea.

Jasotzaileei dagokienez, arkitektura eta hirigintzako profesionalak ez ezik, ingeniariak, ingeniari teknikoak, soziologoak, ingurumen teknikariak, gizarte hezitzaileak, eta horiei lotutako tokiko, estatuko eta naziorteko elkargo profesionalak erakarri nahi dira.

Honako pertsona hauek osatzen dute Biltzarreko Batzorde Zientifikoa:
·      Juan José Arrizabalaga. Arkitekturako Dk., Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Zuzendaria.
·     Tatiana Bilbao. Unibertsitate Iberoamerikarreko arkitekto mexikarra.
·      Igor Calzada. Soziologiako Dk., Erresuma Batuko Oxford-eko Unibertsitateko Programme for Future Cities deritzoneko ikertzailea.
·     Carmen Espegel. Arkitekturako Dk., Madrilgo AGETeko Proiektuetako Irakasle Titularra.
·     Lauren Etxepare. Arkitekturako Dk., EHU/UPVko Donostiako AGETeko Proiektuen Saileko Zuzendaria.
·     Luis Fernández-Galiano. Arkitekturako Dk., Madrilgo AGETeko Proiektuetako Katedraduna.
·     Carlos Ferrater. Arkitekturako Dk., Bartzelonako AGETeko Proiektuetako Katedraduna.
·     Adriaan Geuze. Prof., IR., RLA, OALA, Principal in Charge. Project Director, Landscape Architect.
·      Rufino Hernández. Arkitekturako Dk., EHU/UPVko Donostiako AGETeko Eraikuntzako Irakasle Titularra.
·      Joseba Juaristi. Geografiako Dk., EHU/UPVko Giza Geografiako Katedraduna.
·      Jon Joseba Leonardo. Soziologiako Dk., Deustuko Unibertsitateko Hiri-Soziologiako Katedraduna.
·      Koldo Lus. Arkitekturako Dk., Zaragozako Arkitektura Eskolako Konposizioko Irakaslea.
·     Javier Martínez. Arkitekturako Dk., Euskal Herriko Arkitekto Hirigileen Elkarteko Presidentea.
·     José Ángel Medina. Arkitekturako Dk., Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Zuzendaria.
·      Javier Muniozguren. Industria-Ingeniaritzako Dk., Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuen Saileko Zuzendaria.
·      José María Ordeig. Arkitekturako Dk., Iruñeko AGETeko Hirigintza Saileko Zuzendaria.
·      Ana Sánchez-Ostiz. Arkitekturako Dk., Eraikuntza, Instalazio eta Egituren Saileko Zuzendaria.

Era berean, Biltzarrak Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Nafarroako Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatearen laguntza izan du.

BIAri buruz

Joan den udazkenean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzak bere profesionalei erakuslehio-lana egingo dien plataforma baten sorrera sustatu zuen. Proiektuaren filosofia, Bilboko eta Bizkaiko eraldaketa eta espiritu ekintzailea eta hauen nazioarteko dimentsioa eraikuntza sektore estrategikoarekin lotu eta horren inguruko zerbitzu profesionaletan diharduen bertako enpresa-ehunaren kalitatea erakustea da.

Ideia lanbidearen erronkei erantzuteko asmoz abiarazi da, nazioartekotzea, trukea eta hiritarren partaidetza bezalako kontzeptuetan oinarrituta. Horren haritik, ekimena BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) siglekin bataiatu da, eta aurrerantzean sustatuko dituen ekintzen artean, lehendabizikoa, irailean Bizkaiko hiriburuan antolatuko den “Urban Regeneration Forum” delakoaren lehen edizioa izango da. Jardueraz betetako astea izango da, eta horren buruan, nazioarteko 300 aditu inguru erakarriko dituen Biltzar Zientifikoa egingo da.