Bilbao International Logo

Slow Food BILBAO-BIZKAIA

Elkarte hau ondo jatearen aldeko gustua berreskuratzeko asmoarekin jaio zen. Tokian tokiko ekoizleen elikagaiak erabiltzeari ematen dio lehentasuna gehienezko kalitatea eta ekoizpen arduratsuaren jasangarritasun ekonomikoa bermatzeko.

Slow Food produktuak eta ekoizleak ezagutu, baita talde honek sortutako 0. Kilometroko jatetxe sarea ere.

Sartu

Izardun Jatetxeak

Bilbon eta Bizkaian dauden eta goi mailako sukaldaritza lantzen duten jatetxeen zerrenda aurkezten dizugu, Michelinen gida gorri ospetsuaren izarra lortu dutenak.

Kalitatea, sormena eta plater bakoitzaren gaineko lanagatik gailentzen dira jatetxe hauek; euren filosofia eta denboraldiko menuak ezagutu.

Sartu

Jatetxeen Gida

Bilbora datozen bisitari askoren oroitzapenik onena, hiriko jatetxe batzuetako mahaian eseri eta jandakoaren gozamenik ederrena gogoratzean du iturria. Bertako euskal gastronomia dastatzeko unea dugu hau, baina izen honen barruan elkartzen diren sukaldaritza era desberdinen nortasuna ezagutzeko ere.

Sartu

Pintxoak

Goi mailako sukaldaritza miniaturan. Bilboko pintxorik onenen hautaketa zabala eskaintzen dizugu, baita nola egin azaldu ere.

1997tik dagoen "Pintxo taberna – Bilbo-Bizkaia – Pintxo Txapelketan" saria lortu duten pintxoak, hiribilduko lokalik onenek parte hartzen dute bertan.

Sartu

Gure ardoak

Ardoa beti izan da protagonista hiribilduko bizimoduan.

Bilbok Bizkaiko txakolina eta Errioxako ardoa promozionatzen ditu. Horrela, mahatsondo eta ardoagatik nazioartean ezagunak diren eskualdeetako zortzi hiri handik osatzen duten munduko sarearen partaide da Bilbo.

Sartu

22/01/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Bizkaitar saltsari buruzko lan batek jaso du Euskal Elikaduraren Ikerkuntzarako XVIII. Felix Mocoroa Saria

Iturria: www.ehu.es

Bizkaitar saltsari buruzko lan bati eman diote euskal gastronomia ikertzeko XVIII. Felix Mocoroa Saria. UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren errektoreordetzan egindako ekitaldian, Campusaren errektoreorde Cristina Uriarte-k, Gastronomiaren Euskal Kofradiaren presidente Luis Mocoroak eta Martin Berasategi sukaldariak parte hartu dute, eta diploma frogagarria eman diote José Angel Iturberi, ‘La salsa vizcaína’ lanagatik. Iturbek 27 urte baino gehiago egin zituen Leioako Ostalaritza Eskolako ikasketa-buru gisa, eta gaur egun jubilatuta dago.

Saritutako lanak bizkaitar saltsaren ibilbide historikoa egiten du. “Bizkaitar saltsaren inguruan giro misteriotsu samarra zegoen -azaldu du José Angel Iturbek-, eta bibliografia eta erreferentzia idatzien laguntzaz misterio hori argitzen joan naiz. Material idatzi asko zegoen. Hori dena berreskuratu eta antolatu dut, datozen belaunaldiei testigantza bat uzteko, euskal sukaldaritzan gertatzen zena ezagutzeko baliagarri izango zaiena”. XVIII. Felix Mocoroa Sariaren irabazleak honela definitu du bizkaitar saltsa: “Bizkaiko sukaldaritzaren benetako enbaxadorea da. Paristik Lisboara bidaiatu du, Madrildik igarota, eta Habanatik New Yorkera, New Orleansetik igarota”.

Martin Berasategi sukaldari ospetsua ekitaldian izan da, eta irabazlea nabarmentzeaz gain, bizkaitar saltsaren garrantzia azpimarratu du. “Saltsa hori izan da gure sukaldaritza tradizionala beste batzuetatik bereizi duen oinarrietako bat. Sukaldaritza mota horrekin hasi nintzen ni, hain zuzen, sukaldean. Saritutako liburua baliotsua eta funtsezkoa da, gure oinarrizko saltsa baten historia ezin hobeto irudikatzen duelako, eta gure gastronomiaren dibulgatzaile ikaragarri batek idatzi duelako. Ez dago sustraiak ezagutzea baino hoberik aurrera egin ahal izateko”, adierazi du Berasategik.