Bilbao International Logo

20/07/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Una delegación de la ciudad búlgara de Gabrovo conoce la estrategia municipal de Bilbao en promoción cultural

Bulgariako Gabrovo hiriko udaleko Kultura eta Turismoko zuzendariak Bilbo bisitatuko du uztailaren 20an, 21ean eta 22an, Gabrovoko Kluster Sortzaileko ordezkariekin batera, kultura arloko udal estrategiaren eta hiribilduko kultura ekipamendu nagusien berri izateko. Gabrovo hiriak Bilboren gaineko interesa agertu du arte garaikidearen eta diseinuaren erdigune bihurtzea aztertzen ari delako; hortaz, Bizkaiko hiriburuko sormen ekintzailetzako produktuak eta jardunbide onak ezagutu nahi ditu. Bulgariako ordezkaritzak zenbait lan bilera izango ditu Bilboko Udaleko eta Bilbao Ekintzako arduradunekin, eta erreferentziazko kultura zentroak bisitatuko ditu, tartean Azkuna Zentroa, Museo Guggenheim Bilbao, Bilbao Arte Fundazioa eta Harrobia Eskena.

Bilboko eta Gabrovoko udalek lankidetza estrategiak bilatuko dituzte artisten elkartruke eta kultura proiektuak garatzeko, Yonka Agalova Gabrovoko Kultura zuzendariak eta Bilboko Udaleko homologo Joseba Iñaki López de Aguiletak egingo duten bileraren markoan. Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen (HTGB) elkarteak sustatuta joan den martxoan Bilbon ospatutako Kultura Gailurrean gertatu zen bi hirien arteko gerturatzea.

Bilbao Ekintzarekin izango duen topaketan, kultura produktu eta proiektuei dagokienez Bilboko kudeaketaren jardunbide onen berri izango du Bulgariako ordezkaritzak. Gabrovoko ordezkariek teknologia, diseinua, moda eta artea sustatzeko udal estrategien gaineko informazioa jasoko dute, baita nazioarte mailako ekitaldi handiak Bilbora ekartzeko ekintzen gaineko informazioa ere. Horrez gain, lan agendan BEAZ Bizkaiko berrikuntza eta enpresen zentroarekin elkartzeko bilera bat ere izango dute.

Bilboko kultura zentroen lan egiteko modua

Gabrovoko Kultura eta Turismo zuzendariak eta Kluster Sortzaileak hainbat kultura zentro bisitatzeko aukera izango dute, eta, hala, horien lan egiteko moduaren berri jasoko dute; besteak beste, Azkuna Zentroa, Bilbao Arte Fundazioa (Bilboko Udaleko Kultura Sailaren mendekoa), Harrobia Eskena Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroa, arte garaikideko Espacio Marzana eta SC Gallery erakusketa aretoak, Bilbao Art District eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea bisitatuko dituzte.

Kultura, turismoa eta moda sustatzeko Gabrovo hiriak agertu duen interesa dela-eta, Europar Batasuneko Agenda 21eko Kultura Programaren hiri pilotuetako bat bihurtu da. Gabrovok lotura estua izan du, tradizionalki, ehunen industriarekin, eta orain, berriz, sektore hori moda eta diseinuaren sektorearekin lotu nahi dute. Tryavna eta Sevlievo hiriekin batera, Gabrovo da Bulgariako leku turistiko nagusietako bat.

Arte, sormen eta kulturari lotutako enpresa talde batek osatzen dute Gabrovoko Kluster Sortzailea. Gabrovo eskualdean kulturari lotutako industria iraunkorrak ezartzeko beharrezko baliabide eta baldintzak sortzea da Klusterraren misioa.