Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

31/01/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

C. URIBARRI

XIX. mende amaieran, Bilboko burgesia leku berriak bilatzen ari zen bere etxebizitzak Alde Zaharretik kanpo kokatzeko. Garaiko familia boteretsuek Campo Volantin aukeratzen dute euren jauregitxoak eta luxuzko etxeak eraikitzeko, “status” ekonomiko eta sozialaren ikur. Leku pribilegiatu honetan, Itsasadarraren eskuinaldean, eraikin txiki batzuk instalatuta zeuden ordurako. Hiriaren luzapen horren erakusgarri gutxi heldu zaigu gaur egunera, eta berriztatze, berroneratze eta erabilera aldaketa prozesuan dago, horrela, eraikin horiek desagertzea ekiditeko eta erabilgarritasuna emateko.

Arkitektura eklektiko eta modernistaren adibide isolatuek eta oraindik berriak diren etxebizitzek eta hezkuntzarako eraikinek betetzen dute distritu honen panorama. Duela mende bete baino gehiago, gainera, udaletxea dago berton, handitze prozesuan.

AYUNTAMIENTO

C1. BILBOKO UDALETXEA

Bai konposizioari dagokionean (oinplanoa, sarbideak, espazio nagusien disposizioa), bai formala denari dagokionean, arkitektura erreferentzia garaikide argiak ikusten dira Beaux Arts hizkuntzaren barrukoak, eklektizismo zertzeladekin eta barrokoaren xehetasunekin.
Arriaga Antzokiarekin batera Joaquin Rucoba arkitektoaren obra interesgarrienetarikoa da Bilbon.

Fatxada nagusia Itsasadarrera begira, laukizuzen itxurako oinplano gainean, lau solairuko eraikin dotorea altxatzen da. Fatxaden osaketa gogorrak eta neurrizkoak – simetria ardatza zehazten duen dorre batek errematatua – kontrastea egiten du barruko espazio batzuen dekorazio-tratamendu zorrotzarekin.

Pedro Ispizuak, 1931n, diseinatutako eraikin berri batek, hegaleko pasabide baten bidez honi lotua, udal erabilerarako espazio berriak hartu zituen.

1985ean, fatxadak, estalkiak eta barrualdeak berriztatu ondoren, balioa hartu du eraikin berezi eta adierazgarri honek, Bilboko erreferentzia behartua. Beharrizan berriek beste eraikin bat eskatu dute, kasu honetan, atzetik.

PALACIO OLABARRI

C2. OLABARRI JAUREGIA

Eskailera nagusi batek, eta zerbitzukoak diren beste zenbaitek, barrutik komunikatzen dituzte espazioak, eremu desberdinetan banatuak (jaun-andreak, umeak, gonbidatuak, zerbitzuko langileak, kapera pribatua…). Zonalde nagusia eta zerbitzukoa kanpotik desberdintzen dira, nolabaiteko askatasunez erabilitako hizkuntza klasikoari esker, baita xehetasun eta jatorri desberdinetako apaingarriei esker ere, ertzeko angelua errematatzen duen dorrea barne.

Bilboko Portu Autonomoaren egoitza da 1953an erosi eta berriztatu zutenetik Manuel I. Galindez eta Jose Maria Chaparen proiektu begirunetsuari jarraiki: dekorazio nahiko kendu zen eraikinetik eta material originalak erabili.

MERCADO ANTIGUO LAVADERO

C3. IKUZTEGI ZAHARRA

Domenech i Montaner arkitektoak Ricardo Bastidarengan izan zuen influentzia (maisu eta ikasle Bartzelonan, hurrenez hurren) nabarmena da hemen. Modernismoaren kataluniar joera aplikatzen du, hau da, eraikuntzaren artisau-teknikei balioa ematea (harri landua, zeramika, estukoak, burdina forjatua…). Eraikuntzaren xehetasunetan kontu handia jartzeagatik nabarmentzen da, batez ere, adreilua eta lauza abileziaz konbinatzearen kasuan.

Fatxadak mantendu ditu erabileraz aldatu denean.