Frank Gehry

Frank Owen Gehry, (Toronto, Kanada, 1929ko otsailaren 28a -) arkitektoa da, eskultura itxurako arkitektura proiektatzeagatik ezaguna. Haren egitura kurbo eta bihurrituak, askotan metal islatzailez estaliak, oso ezagunak egin dira gure artean Bilboko Guggenheim Museoa eraiki zuenetik. Gehiago irakurri

Sir Norman Foster

Sir Norman Foster (Stockport, Manchester Handia, 1935eko ekainaren 1a – ) arkitekto britainiarra da. Euskal Herrian ezaguna egin da bere agentziak Bilboko Metroa deseinatu zuelako. Beronen beirazko sarrerak, lurrean sartzen diren hodi eliptiko itxurakoak, fosterito izenez ezagunak dira herritarren artean, Foster beraren abizenaren txikigarri gisa. Gehiago irakurri

Rafael Moneo

José Rafael Moneo Vallés (Tutera, 1937ko maiatzaren 9a) arkitekto nafarra da, mundu mailan arrakasta handiena lortu duena, Pritzker Saria alegia. Bere lana Bilbo hirian Deustoko Liburutegia da. Gehiago irakurri

Álvaro Siza

Álvaro Joaquim de Melo Siza Vieira (Matosinhos, 1933ko ekainaren 25a) arkitekto portugaldarra da. Pritzker Saria eta Bilbon lan bat duen beste arkitektoa da Álvaro Siza, Euskal Herriko Unibertsitateko Paraninfo berria, alegia. Gehiago irakurri

Zaha Hadid

Zaha Hadid (Bagdad, 1950eko urriaren 31a) irakiar jatorriko arkitekto britainiar dekonstruktibista da. Euskal Herrian ezaguna egin da Durangoko EuskoTrenen egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa irabazi eta Bilboko Zorrotzaurre auzoaren hirigintza plana egingo duelako. Gehiago irakurri