BILBAO SE DISFRAZA, NADA SIN CARNAVAL, MOZORRO SALVE, KOLOREZ BLAI!, SARDINA IN THE BOX, TXO! Y UN CARNAVAL CON MAYUSCULAS DIRA 2016KO ARATUSTEETAKO SEI LAN FINALISTAK

Bilboko Udalaren web orrialdearen bidez (www.bilbao.eus), komunikabide laguntzaileen bidez eta Terminus eraikinean, hiritarrek 2016ko Bilboko Aratusteetako kartel irabazlearen hautaketan parte hartzeko aukera izango dute finalerako sailkatutako sei lanen artean. Gehiago irakurri

Aurten beka lortu duten 39 artistek Bilbao Arten erakutsiko dituzte euren proiektuak abenduaren 4tik 18ra

Zentroa erakusketa gune handi bilakatuko da, sortzaileekin topaketak ere jasotzen dituzten Ate Irekiko Jardunaldietan

Bilboko arte-zentroko txokoak, patioa eta aretoak, urtarrilaz geroztik egoitza artistikoko beka batez jardun duten 39 sortzaileen 37 proiektu artistikoez beteko dira. Horiei, Bregenzeko (Austria), Leedseko (Ingalaterra) edo Pariseko zentro artistikoekin trukaketa programetan parte hartu duten 11 artistak eta Viana Fundazioaren bekadunak gehituko zaizkie. Ate Irekien Jardunaldiak gaur inauguratuko dira, arratsaldeko 7etan. Gehiago irakurri

Diseinuaren arloko Europa osoko profesionalek esperientziak partekatuko dituzte Bilbon

Asteburu honetan, diseinu grafikoaren sektoreko profesionalek ezinbesteko hitzordu bat dute Bilbon. Azaroaren 27an eta 28an, Azkuna Zentroak Selected From Bilbao-2015 ekitaldia hartuko du, diseinu grafikoaren eta inspirazio bisualaren munduan lan egiten duten Europa osoko adituak bilduko dituena. Topaketa honen VI. edizioaren ikusmina dela-eta, Bilbon jarraian ospatzen den laugarrena, salgai jarritako sarrerak duela zenbait aste agortu ziren, 400 baino gehiago, hain zuzen ere.
Gehiago irakurri

Bilbo Arkitektura Arte eta Interiorismoa (BAAI) I. Foroa

Azaroaren 20an, BAAI Foroa ofizialki hasi zen, Grabaketa eta Paperezko Artearen Nazioarteko Azkokaren barruan. Foro honetan, Artearen, Arkitekturaren eta Interiorismoaren profesional nabarmenak osatutako mahai inguruen bidez, industria hauen sormen eta lankidetzari buruzko gaiei buruz hitz egin zen.
Gehiago irakurri

Bilbao-Bizkaia diseinuaren aldeko apustua egin dute

Abenduaren 1ean urtebete beteko da Bilbo Diseinuaren UNESCO Hiri izendatu zutenetik. Aukera paregabea izango da sormen-industrien erreferente gisa Bilbok eta Bizkaiak dauzkaten indarguneen balioa agerrarazteko; izan ere, sektoreak hazkunde potentzial handia dauka, eta Bilbon eta Bizkaian sektore horretako 5.600 enpresa baino gehiago eta 16.000 langile dauzka.
Gehiago irakurri

BILBOKO UDALAK ETA ANGELICA DASS ARTISTAK BOLUNTARIOAK BEHAR DITUZTE GIZAKIEN TONALITATE GUZTIAK ISLATU NAHI DITUEN “HUMANAE” PROIEKTUAN PARTE HARTZEKO

Argazkilari brasildarrak 2.500 pertsona baino gehiagori egin dizkie argazkiak munduko han-hemengo lekuetan (Madril, Bartzelona, Río de Janeiro, Bergen, Addis Ababa, Guatemala, Delhi eta Pittsbrugh). Sorbaldak agerian dituztela, etorkizun handiko Angélica Dass artistak argazkiak egingo dizkie boluntarioei Bilbao Arten, gizakiaren azalaren tonuen inbentarioa osatzeko. Egindako argazkiekin erakusketa handi ibiltaria eratuko du; Bilbon 2016ko martxoaren 21ean, arraza-bereizkeria mota guztiak desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, jarriko ditu argazkiok erakusgai. Gehiago irakurri

ALESSANDRA TORRES ARTISTA AMERIKARRA BILBOREKIN ETA BERE GORPUTZAREKIN ELKARREKINTZAN ARITUKO DA “PROPRIOZEPZIOA” ERAKUSKETAN

Bilbao Artek “Proprioception” (“Propriozepzioa”), ekoizpen propioko zazpigarren erakusketa aurkezten du, aurtengo azkena. Bilbao Arteko 2014ko artista egoiliarra izan den Alessandra Torres sortzaile amerikarra da erakusketa bitxi horren protagonista. Bertan, Bilboren eta bere gorputzaren arteko erlazioa nagusi diren argazkiak, eskulturak eta instalazio bat erakutsiko ditu. Gehiago irakurri

DISKOBOLOA IZANGO DA PIEZA GONBIDATUA OSTEGUNEAN, BILBOKO ARTELAN BERREGINEN MUSEOKO “ARTELAN BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOAN

Diskoboloa, antzinaroko eskulturarik famatuenetakoa, protagonista izango da ostegun arratsaldean, Bilboko Berreginen Museoan. Grand Tour. Italia, Museoko aldi baterako erakusketa berriko eskulturetako bat izango da aipatutako erakusketaren inaugurazioaren atarikoa, datorren azaroaren 5ean. Gehiago irakurri

Alex Katz. Hemen eta Orain

Museo Guggenheim Bilbao • October 23, 2015–February 7, 2016

Erakusketan Katzen 35 paisaia daude; bertan “abstrakzioaren gramatika” jakin bat erabiltzen du eta mihisea oso-osorik lantzen du, artistaren hitzetan “orainaldia” jasotzeko, hots, ikustearen eta hautematearen aldiberekotasuna. Katzek une hori irudi bat fokuratu baino lehen gertatzen den “flash” bat dela dio. Gehiago irakurri

Beranaren itzala luzea da. Lucas Van Leyden Mariano Moret bilduman

BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA 15|10|20 • 16|01|04 • 13, 14. ETA 15. ARETOAK

Erakusketarako aukeratu diren estanpetan argi ikus daitezke Van Leydenen dotorezia, beranarekin egiten zituen lanen fintasun harrigarria, xehetasunarekiko zuen maitasuna, objektu eta ehunen kalitatea, eta ehundurak erakusteko abilezia; Iparraldeko eskoletako artisten ezaugarriak, alegia. Gehiago irakurri