Bilboko Alkatea Frantziako Lourdes hiriko Alkatesarekin batzartu da

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak Udaletxean izan du bisitari gaur goizean Josette Bourdeu Lourdesko Alkatesa, auzoetako irisgarritasuna, oinezkotzea eta hiri-hobekuntza sustatzearen alde garatutako jarduketak ezagutu nahi zituzten 25 kidez osatutako udal ordezkaritzaren buru gisa.
Gehiago irakurri

Bilboko Alkatea Danimarkako Enbaxadorea buru duen erakunde eta enpresen ordezkaritza batekin batzartu da

Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea John Nielsen Danimarkako Enbaxadore berriarekin batzartu da gaur goizean Udaletxean. Nielsen, Euskadin nahiz Estatuan interes ekonomikoak dituzten hainbat enpresa daniarren zuzendari eta arduradunen ordezkaritza batekin batera bertaratu da, egunotan Bilboren eraldaketa-prozesua eta ekonomia, garraio nahiz bizi-kalitatearen aldeko estrategiak ezagutzeko egiten ari diren bisitaldiaren barruan. Gehiago irakurri

Bilboko Alkatea Hego Afrikako Enbaxadorearekin batzartu da

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak aurrera jarraitzen du nazioarteko harremanekin, eta topaketa-agenda estu horren barruan, Lulama Smuts Ngonyama Hego Afrikako Enbaxadoa izan du gaur bisitari Alkatetzako bulegoan, Carlos Lerchundi Hegoafrikaren Bilboko Kontsulak lagunduta. Gehiago irakurri

Hainbat enpresaburu, unibertsitateko irakasle eta arkitekto japoniarrek Bilboko eraldaketa-prozesua ezagutu dute

Hasekura 2.0 elkarteak eta JEUPISTE sareak Bilbo aukeratu dute hiri sortzaileen adibide gisa, ezagutza trukatzeko ekimenen barruan. Ekimen horien xedea hainbat enpresaburuk, unibertsitateko irakaslek eta erakundeetako arduradunek munduan zehar burutzen ari diren bilakaeren adibide nagusiak ezagutzea da. Gehiago irakurri

Bilboko Alkatea Mauritanako hiriburuko Alkatesarekin batzartu da

Bilera hau, Nouakchott-eko Alkatesa egunotan Euskadin betetzen ari den lan-agenda trikoari atxikita antolatu da. Nouakchott-eko Alkatesa, Mauritanian hedapen zabala duen IDOM ingeniaritza-enpresak gonbidatuta etorri da Euskadira. Gogoan izan behar da, Bilbao Bizkaiak 4 milioi euro inguruko esportazioak egin dituela aurten Mauritaniara, eta Afrikako herrialde hau dela gaure artean koloniarik zabalena dutenetako bat.
Gehiago irakurri