A. ALDE ZAHARRA

Zazpi mendez bere eremua zabaltzen eta eraikinak berritzen joan arren, Hiribilduaren fundazio-guneak hasierako hiri-egitura mantentzen du. Ospe zein gainbehera aldiak bizi izan ditu, hiriaren goieneko une ekonomiko eta sozialekin edo XIX. mendeko hiri eta ingurugiro hondatzeekin batera. 1983ko uholdeen ostean, birgaitze prozesu miresgarriak alderdi urbanistikoak, sozialak eta komertzialak berreskuratzea ahalbidetu zuen, eta erakargarritasun berria sortu. Gehiago irakurri

B. ABANDO

XIX. mende bukaeran Hiribildura anexionatu zenetik, Abandoko elizate zaharra hiriko Zabalgunea garatzeko eremua izan zen, antzinako alde historikotik Itsasadarrera jauzi egiten duena. Sortzen ari zen burgesiak orube berriak eta bertoko eraikinak okupatzeko ereduak ezartzen ditu. Etxebizitzen tipologiari bulegoen tipologia berria gehitzen zaio, batzuetan eraikin banatuak, eta beste batzuetan, aldiz, batuak; eta horrek, arkitektura-aktibitatean eragin handia dauka. Gehiago irakurri

C. URIBARRI

XIX. mende amaieran, Bilboko burgesia leku berriak bilatzen ari zen bere etxebizitzak Alde Zaharretik kanpo kokatzeko. Garaiko familia boteretsuek Campo Volantin aukeratzen dute euren jauregitxoak eta luxuzko etxeak eraikitzeko, “status” ekonomiko eta sozialaren ikur. Leku pribilegiatu honetan, Itsasadarraren eskuinaldean, eraikin txiki batzuk instalatuta zeuden ordurako. Gehiago irakurri

D. DEUSTU

Deustuko elizate zaharra ontzigintzara lotuta egon zen zuzenean, baina landatar ingurua izaten jarraitu zuen, nekazaritza eta abeltzaintzarakoa. Horren arrastoak geratzen dira oraindik Erriberako jauregi-eraikinetan eta mendi hegaletako baserrietan. XX. mendeko 20. hamarkadan hirira anexionatzen da, eta zubi mugikor famatuaren bitartez komunikatutako auzo izatera pasatzen da. Gehiago irakurri

E. BEGOÑA

Begoña elizatea izan zen Bilborekin anexionatu zen arte, XX. mendea hasita, Hiribilduaren asmo espantsionistaren garaian. Zelatari agertzen da auzo hau hiriaren gainean, eta bertako tenplua gatazka sozial eta gerren lekuko mutu izan da. Hori dela-eta, berreraiki eta berritu behar izan da askotan… Gehiago irakurri