Bilbo izango da asteburu honetan mundu osoko hainbat hiritan ospatuko den film laburraren aldeko “EGUNIK LABURRENA” ekimenaren egoitzetako bat

EGUNIK LABURRENA [ED+C] nazioarteko ekimena da, eta helburu nagusia film laburra errebindikatzea du. Kultura Sailak eta Zinebi eta FANT jaialdiek, Kimuaken katalogoarekin batera, ekimenarekin bat egin nahi izan dute, Bilbon ere film laburraren jai handia antolatuz, asteburu honetan eta 23ra arte hogeita hamar bat film proiektatuz, musika eskainiz eta film laburren zuzendariekin topaketak eginez. Gehiago irakurri

Gaur egungo pop elektronikorik onena iritsiko da Bilbora Years & Years taldearekin

Bilbao BBK Live jaialdiak goi-mailako taldeak gehitzen jarraitzen du, datorren urteko uztailaren 7, 8 eta 9an ospatuko den hamaikagarren edizioko kartelera. Ingalaterrako biran sarrera guztiak agortu eta Europa osoko salduenen artean kokatu ondoren, Years & Years banda britainiarraren parte-hartzea, aurretiaz baieztatuz joan diren Pixies, M83, Father John Misty, José González eta Courntey Barnett taldeen jardunei gehituko zaie.
Gehiago irakurri

Art After Dark: Scuba + DJV Sound

2003az geroztik, Paul Rose-k — Scuba izenez ezagunagoa— eta Hotflush disko-etxea sortu zuen; etxe hori bass-heavy eszena elektronikoa bultzatzeko funtsezkoa izan zen.
DJ eta produktore gisa, Roseren lorpen pertsonalek Erresuma Batuko musika elektronikoaren arloan gora egitera eraman dute. Gehiago irakurri

Hot Chip taldearen pop eta dance fusioa Bilbao BBK Live 2016 Jaialdira iritsiko da

Hot Chip pop eta dance fusioan talde berritzaileenetako bat da, eta Bilbao BBK Live 2016 Jaialdiaren XI edizioan joko duten taldeen zerrendara gehitu da. Jaialdia uztailaren 7an, 8an eta 9an egingo da. Musika elektronikoaren nazioarteko erreferentzia bihurtu dituen Why Make Sense? azken diskoa aurkeztuko du banda britaniarrak. Hot Chip taldeak jada baieztatutako beste artista batzuekin batera egongo da kartelean, besteak beste, Pixies, New Order eta M83.
Gehiago irakurri

Hastear da Bilbao Mendi Film Festival 2015

Bilbao Mendi Film Festival-eko zortzigarren edizioak 43 pelikula izango ditu sail ofizialean eta zinemaz gain, beste dozena bat ekitaldi. Pablo Iraburu, Lara Izagirre, Michael Pause, Wojciech Fusek eta Adam Howard izango dira epaimahaikideak Gehiago irakurri

New Order taldeak “Music Complete” izeneko azken diskoa aurkeztuko du Bilbao BBK Live 2016 Jaialdian

New Order nazioarteko pop elektronikoan eragin gehien izan duen taldeetako bat izan da, eta Bilbao BBK Live 2016 Jaialdiaren XI ediziorako baieztatutako taldeen zerrendara gehitu da. Jaialdia uztailaren 7an, 8an eta 9an egingo da. Manchesterreko bandak Music Complete azken diskoa aurkeztuko du Kobetamendiko agertokian, azken hamarkadan gai berriekin egindako lehenengoa.
Gehiago irakurri

Europa eztabaidagai

Gobernantza demokratikoko Globernance Institutuak eta The London School of Economics and Political Science entitateak Bilbao European Encounters Nazioarteko Biltzarraren II. edizioaren deialdia egin dute. Topaketa azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean egingo da, demokrazia, justizia soziala, immigrazioa, kultura edota garapen ekonomikoa bezalako gaurkotasuneko gaiak jorratuko dituzten hainbat politologo, legegile, filosofo, ekonomialari eta zientzialariren partehartzeaz.
Gehiago irakurri

Jose González ere Bilbao BBK Live 2016 Jaialdian izango da, Folk estiloko bere proposamenarekin

José González musikari suediarra ere, folk estilo garaikideko interprete pertsonaletako bat, Bilbao BBK Live jaialdiaren hamaikagarren edizioaren egitarauan egongo da; uztailaren 7an, 8an eta 9an izango da. Hala, orain arte baieztatu diren Pixies, M83, Father John Misty eta Courntey Barnett bandek osatutako egitarauari bere izena gehituko zaio. Gehiago irakurri

HELSINKI IZANGO DA CITIES&DESIGN HITZALDIEN ZIKLOKO GONBIDATUA, ETA DISEINUA IZANGO DUTE AZTERGAI, HIRIETAKO TRAKZIO-ELEMENTU GISA

Saioa azaroaren 26an izango da, Azkuna Zentroan. Hitzaldien zikloaren osagarri gisa, azaroaren 27an Cities&Design Workshops tailerrak ere egingo dira. Gehiago irakurri

M83 taldearen musika elektronikoak erritmoz beteko du Bilbao BBK Live 2016 Jaialdia

M83 bandaren musika elektronikoak erritmoz beteko ditu Kobetamendiko zelaiak Bilbao BBK Live jaialdiaren XI. edizioan, hau da, uztailaren 7an, 8an eta 9an. Hala, dagoeneko baieztatu diren Pixies, Father John Misty eta Courntey Barnett taldeei gehituko zaie banda frantsesa. Gaur bertan jakin denez, Bilbao BBK Live jaialdia European Music Awards sariketako finalista izendatu dute. Gehiago irakurri