Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

31/01/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

D. DEUSTU

Deustuko elizate zaharra ontzigintzara lotuta egon zen zuzenean, baina landatar ingurua izaten jarraitu zuen, nekazaritza eta abeltzaintzarakoa. Horren arrastoak geratzen dira oraindik Erriberako jauregi-eraikinetan eta mendi hegaletako baserrietan. XX. mendeko 20. hamarkadan hirira anexionatzen da, eta zubi mugikor famatuaren bitartez komunikatutako auzo izatera pasatzen da.

XIX. mendetik XX.erako igarotzeak unibertsitate esparru handiak eta familiabakarreko maila altuko etxebizitzak eraikitzea ekarri zuen, Campo Volantin luzatzeko, Zabalgunea aurrean, Itsasadarraren bestaldean.

iglesia de san pedro

D1. SAN PEDRO ELIZA

Gaur egun elizak duen egitura XVI. mende erdialdean eginiko berriztatze sakonaren ondorio da. Hala ere, XV. mendean sortu zen.

Dorrea, kupula batekin amaitzen dena, 1745 eta 1750 artean altxatu zen. 1847an eraitsi egin zen urte batzuk lehenago eroritako tximista baten efektuen ondorioz. Apaizetxea eta eliz atari berria XX. mende hasieran eraiki ziren.

1960an, hormigoizko harmaila jartzen da koru gainean, Pedro Ispizuaren lana. Eta 70. hamarkadan, lokal pastoralak atxikitzen zaizkio fatxadari, geroago berriztatu egin zirenak.

universidad de deusto

D2. DEUSTUKO LITERATURA UNIBERTSITATEA

Deustuko Unibertsitatea proiektu eklektikoa da. Klaustro edo patioen bidez artikulatuta dagoen oinplanoa dauka eraikinak, hiruhortz bikoitzeko eskemari jarraiki.
XIX. bigarren mende erdian Bilbon altxatzen den eraikinik handiena da, Miserikordia Etxearekin batera.

Francisco de Cubas (Cubasko markesa) arkitekto madrildarrak egindako proiektua da, Jose Maria Basterra arkitekto bilbotarraren laguntzarekin espazio osagarriak sortzeko: aisia eta kirolerako guneak, korridoreak, e.a.

Eraikin originala eraldatzen joan da eta espazio horiek beste erabilera batzuetarako hartu dira. Ekialdeko alboa ere handitu egin zen XX. mendeko azken hamarkadan.

Rafael Moneok diseinatutako Liburutegi berriari esker, Abandoibarrarekin lotzen da Aita Arrupe pasabidearen bitartez. Itsasadarrera ematen du jauzia eta eraikin berezien Bilbo berrian integratzen da.

universidad comercial de deusto

D3. DEUSTUKO MERKATARITZA UNIBERTSITATEA

1916an hasi ziren eraikitzen eta 1921ean amaitu. Multzoetariko bat L itxurarekin egin zen Amannen proiektu originalari jarraituz, Literatura Unibertsitatearen alboko hegalaren paralelo.

Oinplanoak multzo nagusia dauka (fatxada) eta atzeko hiru, fatxadako lerroaren aurretik dagoen bolumenaz gain, sarrera dena. Beheko solairuan dauden estalitako galeria batzuek Unibertsitateko gainerako eraikinekin komunikatzen dute. José María Basterrak laguntzen du, Literatura Unibertsitatean ere laguntzaile dena.

Erabilera eta beharrizan berriek aldaketak sortarazi dituzte, batez ere barne distribuzioan. Garrantzitsuenen artean, bi hauek: eraikin atxikiarekin komunikatzen zuten galeria batzuk desagerraraztea eta oinplano berriko eraikina egitea ekialdeko hegalean.

facultad de ciencias economicas y empresariales

D4. SARRIKOKO FAKULTATEA (1) C. EKONOMIA ETA ENPRESA ZIENTZIAK.

Ondo ezarria eta inguratzen duen parkearen berdearekin harreman ezin hobean, eraikina lursailaren topografiara egokitzen da ikasgelak mailakatuz. Multzo ezberdinen barruko artikulazioak eta kanpoko formalizazioak konposizio-gakoen irakurketa azkar eta garbia ahalbidetzen dute.

Sarbideak eta atondoa, liburutegia, ikasgelak, bulegoak, ekitaldi aretoa… desberdin tratatzen dira, baina naturaltasunez aldi berean. Oinplano eta altxaerek eraginkortasunez uztartzen dituzte funtzionaltasuna eta konposizio borondatea.

Heldutasun profesionalean bete-betean sartuta, eraikin konpaktuaren eredutik (“block house”) urruntzen da Basterrechea, ordura arte ohikoa hezkuntza-arkitekturan. Ingeniari Eskolan berak esperimentatutako modelorik organikoena erabiltzen du berriro ere. Antolamendu bolumetrikoaren eta ageriko adreilua oinarrizko material bezala erabiltzearen ondorioz, konposizio eta eraikitze argitasun bikaina erdiesten du obra honetan.

viviendas municipales deusto

D5. UDAL ETXEBIZITZAK

Hizkuntza arrazionalista originala, egiturari nortasun ia basatia ematen diona. Eskailera kutxa indartsua, gainera, Le Corbusier arkitekto suitzarrak Marseillan sartutako kontzeptu batzuei gehitzen zaie, hala nola, antolamendu bolumetrikoa, duplex erako etxebizitzak, azaleko tratamenduak, e.a.

Proiektuak ez du ahazten multzo osoaren soluzio urbanistiko eta espaziala hiru blokeak ezartzerako orduan, eta aldaerak proposatzen ditu pasillo edo distribuzio galeriaren disposizioan.

Lana, izaera esperimental horren barruan, parentesia da hiriaren arkitektura-etorkizunean. Tamalez, proposamen aberasgarri honek ez du jarraikortasunik izan, baina Rufino Basañez arkitektoa nabarmentzen hasi da Bilboko belaunaldi berriaren buru bezala.
“Amerikanoen etxeak” izenez ezagutzen dituzte herritarrek.