Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

02/10/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Arquitectos daneses visitan Bilbao, interesados en el proceso de transformación y desarrollo urbano de la villa

Bilbok azken hiru hamarkadetan bizi izan duen hiri-garapena eta eraldaketa prozesua da bisitaren arrazoia, eta, beraz, Danimarkako arkitekto eta eraikitzaileek osatutako ordezkaritza bat egongo da bertan igandera arte.

Hogei pertsonek osatzen dute Aarstiderne Arkitekter arkitektura-estudioko ordezkaritza; besteak beste, eraikitzaileak, arkitektoak eta paisaia-arkitektoak daude. Arkitekturaren arloan Bilbok bizitako prozesua ezagutzeko xedearekin, Asier Abaunza Bilboko Udaleko Hirigintza Saileko zinegotziarekin bilera bat izatea eskatu dute. Hark hiriaren eraldaketaren gertaera eta esperientziarik nabarmenenak aurkeztuko dizkie.

Hiru egun horietan egingo duten bisita pribatuan, Guggenheim museoa, Euskalduna Jauregia eta Abandoibarra ezagutzeko aukera izango dute, baita hiriko berrikuntzaren esparruan Bilbo erreferente bihurtu duten gainerako eraikin eta esku-hartzeak ere.

Aarstiderne Arkitekter Danimarkako arkitektura-enpresa garrantzitsuenetako bat da. Kopenhageko egoitza nagusian, taldekideak arkitektura iraunkorrean espezializatu dira, funtzionaltasunean, estetikan eta gizarte, ingurumen eta ekonomia-erantzukizunean oinarritutako arkitekturan, alegia. Hainbat sektoretan egiten dute lan, hots, etxebizitza pribatu eta sozialak, bulego eta administraziorako eraikinak, merkataritza-zentroak edota aisialdirako edota kirola egiteko eraikinak egiten dituzte.