Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

26/11/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Diseinuaren arloko Europa osoko profesionalek esperientziak partekatuko dituzte Bilbon

Asteburu honetan, diseinu grafikoaren sektoreko profesionalek ezinbesteko hitzordu bat dute Bilbon. Azaroaren 27an eta 28an, Azkuna Zentroak Selected From Bilbao-2015 ekitaldia hartuko du, diseinu grafikoaren eta inspirazio bisualaren munduan lan egiten duten Europa osoko adituak bilduko dituena. Topaketa honen VI. edizioaren ikusmina dela-eta, Bilbon jarraian ospatzen den laugarrena, salgai jarritako sarrerak duela zenbait aste agortu ziren, 400 baino gehiago, hain zuzen ere.

Selected From Bilbao-2015 aukera aparta da sektorearen gaur egungo egoeraren berri izateko, eztabaidetan parte hartzeko, enpresen eta diseinuaren arteko harremana aztertzeko eta profesionalek sormen-irtenbideak partekatzeko eta ideiak trukatzeko. Topaketaren egitarauaren barruan hitzaldiak, tailerrak, erakusketak eta jarduera paraleloak egongo dira. Xede bakarra izango duten hamaika jarduera: sormen-giroan ideiak trukatzea.

Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Azkuna Zentroaren lankidetzarekin Index Book diseinuan espezializatutako argitaletxeak antolatutako ekitaldiaren kartela osatzeko munduan prestigio handia duten profesionalak bertaratuko dira, hauexek besteak beste: Mikel Feijoo, Skunkfunk markaren sortzailea; Iñigo Segurola, Lur Paisajistak taldeko sustatzailea; Ana Mesas, Adobe Systems Iberica-ko aholkularia; edo Erik Kessels, KesselsKramer nazioarteko agentziaren sortzaileetako bat.

Hitzaldiak eta Academic LAB

Programatutako jardueren artean, Selected From Bilbao-2015 ekimenean diseinu grafikoaren munduan nazioarteko aintzatespena duten hainbat pertsona ospetsuren hamabi hitzaldi egongo dira, hala nola Waterhouse+Cifuentes (aurreko Vignelli Associates), Erik Kessels, Pep Carrió edo Toni Sellés. Gainera, diseinuaren beste adar batzuetako artistak ere izango dira parte-hartzaile gisa, Lur Paisajistak edo Mugaritz, esaterako.

Esparru oso desberdinetan egiten dute lan biek, baina beti daude sormenari eta inspirazio bisualari lotuta. Halaber, prestakuntzara bideratutako hiru saio eskainiko dira, baita EIDE Euskadiko Diseinatzaileen Elkarteak koordinatutako mahai-inguru bat eta Academic LAB topaketa ere.

Selected Europe. Liburua

Ekitaldian zehar, Selected Europe. Visual Inspiration from Bilbao liburua aurkeztuko da. Bertan, inspirazio bisualaren alorrean bene-benetako erreferentzia diren proiektuen artistek eta diseinatzaileek egindako lanen sorta bilduko da. Inspiraziozko aberastasuna da sorta horren irizpide nagusia, diseinuaren diziplina bakoitzean proiektuak ebazteko eta ulertzeko moduagatik eta ikuspuntuagatik. Liburuan, zalantzan jarri ezin diren erreferentziazko garaikideen testigantzak jaso dira, Foster + Partners, Frank O. Ghery & Associated, DesignBrigde, Fernando Baptista, KesselsKramer eta Isidro Ferrer, kasurako.

Bilbao-Bizkaiari eskainitako berariazko atal bat du, hiriaren eta lurraldearen gaur egungo paisaia eratzen lagundu duten artisten obrekin, hau da, Frank O. Ghery & Associates, Foster + Partners, Maixu, Laura Varsky, Angélica Barco edo Begoña Viñuela artistekin, besteak beste. Azkenik, artista berriei atal bat eskaini zaie liburuan, Talentu berriak. Bertan parte hartu dutenak Europa osoko diseinu-eskoletara egindako deialdi baten bidez lortu dute sartzea.

Liburu hori berrikuntza bat da inprimatzearen alorrean, Otzarreta Comunicación enpresak proposatutako irtenbideei esker. Izan ere, azalean erabilitako serigrafia-teknikaren bidez eta inprimatzearen esparruan egindako RA+ innova irtenbidearen bitartez, inspirazio bisualaren izaera irudikatzen duen liburu bati esperientzia eta sormena eman diote, baita Selected From Bilbao-2015ean zehar biziko den berrikuntza ere.

“Come, look and vote” erakusketa

Selected From Bilbao-2015 garatzen den bi egunetan, “Come, look and vote” erakusketa ikusgai egongo da Azkuna Zentroko hallean, talentu berrien erakusketa, alegia. Erakutsi nahi diren obrak aukeratzeko, Europako diseinu-eskoletako maila guztietako ikasleei doako deialdi ireki bat egin zaie, eta horren arabera aukeratu dira. Hautatutako lanak Arquimaña enpresa donostiarrak diseinatutako KULUNKA egituran jarriko dira.

Selected From Bilbao-2015era bertaratzen diren guztiak gogokoen duten obraren aldeko botoa ematera animatuko dira, eta ekitaldia SELECTED Award saria ematearekin batera bukatuko da, boto gehien jaso duen lanarentzako sari berezia.

BILBAO – BIZKAIA

Jardun ekonomikoaren motor gisa diseinuaren, sormenaren eta kulturaren alde Bilbok eta Bizkaiak egindako apustua agerian geratzen da laugarren urtez jarraian Selected ekimena Bizkaiko hiriburuan ospatzerakoan. Topaketari esker, EAEko diseinu grafikoaren sektorea nazioarteko diseinuaren lehen lerroan jarriko da, eta, horrez gain, tokiko zein Europako diseinatzaile eta enpresen arteko lankidetza sinergiak sortuko dira. Bestalde, From Bilbao-2015 ekimenak, gainera, bitarteko bat izan nahi du diseinua herritarrei gerturatzeko eta kalitatezko enplegua eta jardun ekonomikoa sortzen duen sormen industria den aldetik diseinu grafikoari dagokion garrantzia hedatzeko.

Informazio gehiago: selectedeurope.com