Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

11/10/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Ya hay ganador de la séptima edición del concurso fotográfico Distrito Foto

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu duen “DISTRITO FOTO” argazki lehiaketaren zazpigarren edizioak gure hiriko barruti guztietako 1.538 argazki jaso ditu, 2010ean baino 75 gehiago. 1.500 eta 1.000 euro jaso dituzten lehenengo bi sariak, Alejandro Bregadoren Túnel Vision eta Mikel Arrizabalagaren Hiri Alegoria #4 lanak jaso dituzte, hurrenez hurren, eta Abandon eta Zazpi Kaleetan ateratako argazkiak izan dira. Bi proposamenek klasizismoa gainditzen zuten, epaimahaiak egindako balorazioaren arabera.

Aurtengo edizioko epaimahaia Miguel Ángel Ovejerok, UPV/EHU-ko Ikus-entzunezko komunikazio irakasleak, Josu Andoni Pérez de Viñasprek, Bizkaiko argazkilari profesionalen elkarteko presidenteak eta Susana Martínezek, Photo Arte Komiteko eta elkarlanean oinarritutako “There is beauty in the city” nazioarteko arte proiekuaren koordinatzaileak osatu dute. Sarien banaketa OSTIRAL honetan, urriaren 14an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Abando – Barrainkuako udaltegian.

Lehenengo bi sariekin batera, epaimahaiak 500 euroko zortzi akzesit eman ditu, hiriko zortzi barrutietako bakoitzeko argazkirik hoberenarentzat eta akzesit gazte bat, 16 eta 20 urte arteko egileentzat. Horrez gain, duten kalitatea dela eta azpimarragarriak diren hamabi argazki aukeratu ditu. Argazki horiek, Barrutietako Udalegietan antolatuko den erakusketan ikusi ahal izango dira, EXPODISTRITO programaren barruan.

Izan ere, ohikoa denez, lehiaketan saritutako argazki guztiak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako EXPODISTRITO erakusketa ibiltarien zikloaren barruan ikusi ahal izango dira. Horrela, erakusketa urriaren 17tik 31ra egongo da zabalik Begoñako Udaltegian, azaroaren 2tik 15era San Frantziskoko Udaltegian, azaroaren 16tik 30era San Inazioko Udaltegian eta, azkenik, abenduaren 1etik 23ra, Abando-Barrainkuako Udaltegian.

DISTRITO FOTOren hamaikagarren edizio honetako epaimahaiak oso modu positiboan baloratu du lehiaketa honek duen partaidetza handiak erakusten duen argazkigintzarako gero eta zaletasun handiagoa, eta baita aurkeztutako materialaren kalitatea ere.

DISTRITO FOTO lehiaketak Bilboko txokoak eta jendea islatu nahi ditu, bertako biztanleen begiradaren bitartez. Argazkiak, hiribildua osatzen duten zortzi barrutietako edozein auzotan hartu ahal izango dira. Oinarriek aukera ematen dute argazkiei ukituak emateko, baina ezin izango da jatorrizko lana aldatzen duen elementurik kendu edo gehitu. Aurreko edizioetan gertatu izan den bezala, argazki gehienak (606) Abandoko barrutian hartu dira, eta haren ondoren Ibaiondo (332) eta Deustua (208) etorri dira.

SARIAK

Lehen Saria: Akreditazio diploma eta 1.500 euro Leioako Alejandro Bergado Herránentzat, Tunnel Vision lanarengatik (Abando)

Ganador Distrito Foto -ko irabazlea

Bigarren Saria: Akreditazio diploma eta 1.000 euro Bilboko Mikel Arrizabalaga Fernandezentzat, Hiri alegoria #4 lanarengatik (Zazpi Kaleak)

DEUSTUA akzesita (1. barrutia): Julio Leandro García (Limpias, Kantabria), Zorrozaurre lanarengatik (Erribera)

URIBARRI akzesita (2. barrutia): Roberto Marcos Fernández (Bilbao), Intentas llegar pero no puedes lanarengatik (Uribarri).

OTXARKOAGA / TXURDINADA akzesita (3. barrutia): Lorea Rementeria Rodríguez (Artziniega, Araba), Otxarkoaga Guggenheim lanarengatik (Otxarkoaga).

BEGOÑA akzesita (4. barrutia): Sheila Velasco Castro (Bilbao), El ascensor del Siglo XXI lanarengatik (Santutxu)

IBAIONDO akzesita (5. barrutia): Estibaliz Mugeta Pérez de Mendiola, (Bilbao), Descanso al sol lanarengatik (Atxuri)

ABANDO akzesita (6. barrutia): Martin Presumido Szymczak (Portugalete), Tximinia lanarengatik (Abando)

ERREKALDE akzesita (7. barrutia): Sonia San Emeterio Blanco (Bilbao), Formas lanarengatik (Errekaldeberri).

BASURTU / ZORROTZA akzesita (8. barrutia): Mikel Martín Villacorta (Bilbao), Aquellas tardes de fútbol lanarengatik (Altamira).

Akzesit GAZTEA: Gonzaga Arias Pastor (Bilbao), Bilbao poético lanarengatik (Indautxu)