Bilbao International Logo

06/10/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

La Fundación Eisenhower se fija en la reestructuración urbana y social de Bilbao

Eisenhower Fundazioa Filadelfian (Ameriketako Estatu Batuak) egoitza duen irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, eta Bilboko hiri- eta gizarte-eraldaketan arreta jarri du arreta, prozesu horiek garatzen laguntzen duten faktore ekonomiko eta politikoak aztertzeko programaren barruan, hain zuzen ere.

USA Programa izenarekin ezaguna den ekimena dela-eta, Bilbo bisitatuko du Dovetail-eko Estrategia eta Berrikuntza bazkide eta Saint Louiseko St. Patrick Centre (Missouri) zentroko kontseilari ordezkari ohia den Thomas Etlingek. Eisenhower Fundazioak Ameriketako Estatu Batuetako liderrei beste herrialde eta hiriei buruzko ezagutza helarazten die, hazkunde pertsonal eta profesionala sustatzeko esperientzia gisa.

Bilboren kasuan, Eisenhower Fundazioak eta Thomas Etling ordezkariak hiriaren eraldaketa prozesua eta bertoko aldatzeko estrategiak aintzat hartu dituzte. Gaur, Eisenhower Fundazioko ordezkariei harrera egingo diete Mikel Álvarez Alkatetza, Garapen Ekonomikoa eta Gobernu Onaren zinegotziak eta Xabier Otxandiano Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak. Horrez gain, udal-gobernu berriaren politikak aurkeztuko dizkiete. Ondoren, Thomas Etling ordezkariak udaleko Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutiak Zuzendaritzan eskaintzen diren zerbitzuen berri izango du sail horretako zuzendari den Inmaculada Ereñarekin izango duen elkarrizketan. José Víñezek, Proiektu Estrategikoak, Berrikuntza eta Espazio Publikoko zuzendariak, Auzokide Plana aurkeztuko du, eta Mar Baelo InfoBilbao eta Auzoetako Hiri Behatokiko arduradunak ekimen horren funtzionamendua azalduko du.

Arratsaldeko saioan, Eisenhower Fundazioko ordezkariak bilera bat izango du Luis Berasategi Bilbao Berrikuntza Faktoria zentroko arduradunarekin, proiektuen, coworking-gunearen eta ekimen profesionalen sustatzailearen kudeaketaren berri izateko.

Eisenhower Fundazioa 1953. urtean sortu zen Dwight David Eisenhower presidentearen oroitzapena ohoratzeko, eta, ordutik, sortzen ari diren liderren arteko informazio- eta ideiatrukaketa sustatzen du. Thomas Etling, azken urteetan, St Patrick Centre Ameriketako Estatu Batuetako gizarte-berrikuntzako erakunderik garrantzitsuenetako batean kontseilari ordezkaria izan da. Gaur egun, Estrategia eta Berrikuntza bazkidea da marka arduradunak sortzeko Dovetail komunikazio eta marketin aholkularitza espezializatuan.