Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

26/01/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Eskulturak Abandoibarran

Aire zabaleko sormena ere Bilboko profilaren parte da, Memoriaren Pasealekua bezala. Pasealeku hori, Abandoibarra zonaldeko hiri-birsorkuntzaren barne dago, Javier López Chollet arkitektoaren lana. Lorategi-museoa da, hiria lerroan zeharkatzen duena, eta La Naja kaia, Ripa, Uribitarte eta Olabeaga lotzen ditu.

Eskulturak Abandoibarra 1

1. DODECATHLOS (2001)

EGILEA: VICENTE LARREA (Bilbo 1934)

KOKALEKUA: Euskalduna Jauregia

EZAUGARRIAK: 72 tona burdina.

Dodecathlos edo Herculesen Lanak da Vicente Larreak (Bilbao, 1934) egokientzat jo zuen irudikapena Bilbo Handiko langileen ahalegina ohoratzeko.

2001ean Euskalduna Jauregiaren aurrean kokatua, besoak altxaturik dituen gorputz-enbor honek, hutsunez betea eta bere sortzailearen hasiera estilotik urrun, 72 tonako pisua dauka.

2. TERPSÍCORE (1971-2003) DANTZAREN MUSA

EGILEA: Salvador Dalí (1904-1989)

KOKALEKUA:Euskalduna Jauregia

EZAUGARRIAK: 5 metroko altueratik gora eta 2000kilo inguru.

Dalík sortu zuen eskultura honen moldea, 1971n, eta beren-beregi Bilbon erakusteko galdatu da lehen aldiz. Isidro Clot bildumatik dator, eta bi ale dituen mundu edizio baten lehena da, Europan ikusi ahal izango den bakarra.

Bizkaiko Foru Aldundiak eskuratu zuen Seguros Bilbaoren dohaintza baten bitartez, zerga ordainketa kontzeptupean, 600.000 euro inguru ordainduta, erakunde foraleko iturrien arabera. Dantzaren Musa 5 metroko altueratik gora dago, eta 2.000 kilo inguruko pisua dauka.

3. JITOAN -A la deriva- (2002)

EGILEA: JOSÉ ZUGASTI (Eibar, 1952)

KOKALEKUA: Erribera Parkea, Euskalduna Jauregia ondoan.

EZAUGARRIAK: Altzairuzko barra kurbatu eta kromatuak dituen konposizio espaziala, industrian inspiratua.

Higaduraren metafora, ontzi eta siderurgia iragana omendu nahi du. Euskalduna iragan industrialaren ikurra da: jaiotza, urrezko aroa, dekadentzia eta amaiera Nerbioi ondoan. “Jitoan” honek, Itsasadarrerantz, Paseorantz eta Jauregiaren burdinazko horma bikainerantz garden begira dagoena, bere ezegonkortasunak eta pisu existentzialak sostengaturik, memoria horren parte izan nahi du, garai baten gorputz estetikoa, eta aldi berean, industria garaiaren metafora, bizitzaren aldeko borrokarena, etengabeko higadura, eta jaio zen Itsasadarrean bertan, amaiera duena.

42 milimetroko altzairuzko arkuz osatuta dago, eta hango marrazkiek, 5 metroko altueratik burrunba erortzen diren sentsazioa ematen dute.

Eskulturak Abandoibarra 2

4. LEKUAK ETA TOKIAK -Sitios y Lugares- (2002)

EGILEA: ANGEL GARRAZA (Allo, Nafarroa 1950)

KOKALEKUA: Erriberako Parkea

EZAUGARRIAK: 100 tona, lauza zeramikoz alikatatutako hormigoia.

“Lekuak eta Tokiak”, lauza zeramikoz alikatatutako hormigoizko bi pieza konpaktuz osatuta dago. Bata oinarri lauaren gainean eusten da, eta bestea, etzana bezala dago.

Artistak harremanak eskaintzen ditu inguru fisiko eta antropologikoarekin, hurbilak eta ezagunak diren euskal kaiku tradizionalen formatik abiatuta, antzina esnea irakin edo gazta egiteko erabiltzen ziren egurrezko ontziak alegia. Eraldatu eta erraldoi egin ditu, edukiera gaitasuna ezabatuz. Modulu zirkular eta errepikakor batzuen estaldura daramate, eta azala bailiran, bolumen boteretsuen pertzepzio bateratua dinamizatzen dute.

5. IZENBURURIK GABEA (2002)

EGILEA: Ulrich Rückriem (ALEMANIA, 1938)

KOKALEKUA: Txurruka Kaia, Erribera Parkea.

EZAUGARRIAK: Bleu de Vire granito motazko lau metro karratu.

Ez da eskultura bateratu ez objektuala; ibiltaritza errazten du ordea, eta bere elementu desberdinen arteko bidaia proposatzen du. Estetika minimalistarekin, gutxiago gehiago dela alegia, oinarrizko formak eta bolumen geometriko errazak eskaintzen saiatzen da.

Granitozko lauzaz osatuta dago, baina badauka ere hegalak leunduta dituen eta goiko planoa zimurtuta eta malkartsua duen obra bat, paisaia organikoa bailitzan. Gainerako elementuak elkarrengandik banatuta daude, eta lerrokatuta, baina ez dira ia bereizten zoladuraren parte direlako. Lur gainera botatako mamitxoak jarraituko bagenitu bezala, lauza gainean aurrera egin beharra dago iradokitzen digun jokoa antzemateko. Lehenengoa, karratu baten azalera garbia baino ez da, zatikatzen doana; eta azkenak hamar parte dauzka. Ibilbidearen emaitza lurraldea ordenatzeko iradokizun natural, geometriko eta funtzional multzoa da.

6. MAIA (2002)

EGILEA: WILLIAM TUCKER (1935)

KOKALEKUA: Deustuko zubia eta Aita Arrupe pasabidea artean.

EZAUGARRIAK: 3,5 tonako pieza, brontzezkoa.

“Maia”, Brama jainkoaren izena, lurraren barnealdetik ateratzen den emakume haurdun bat irudikatzen du. Bimorfikoa da bolumena, eta itzartzearen mugikortasuna adierazten du azalera malkartsuaren bidez, aldaketa eta irtengunez betea.

Orrialdeak: