Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

17/04/2012

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Archivo Histórico de Euskadi

Barneko eta kanpoko fatxada.

María Díaz de Haro kaleko fatxadan gardentasun handia bilatzen da, eraikinak zelan funtzionatzen duen eta zelan egituratzen den ulertarazteko. Fatxadako beirak artxiboan gordetzen diren testu batzuetako serigrafiak dauzka, eraikina leku itxi, pribatu edo herritarrarengandik urrunekoa bezala uler ez dadin.

Sagar patiorako fatxada oihal jarrai eta berde bezala irudikatzen da, eta bertan, hutsune segida bat tartekatzen da, ondoan dauden gainerako eraikinen hizkuntzatik hurbilago. Irudi atsegina sortu nahi da lorategiko erabiltzaileentzat, eta bereziki, sagar patioa partekatzen duten gainerako auzokoentzat, normalean gutxi zaintzen den fatxada motari duintasuna emanez.

Orrialdeak: