Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

26/10/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak, San Inazio Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubia aurkeztu dute

Gaur goizean, Bilboko Alkatea, Juan Mari Aburto eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua, Angel Toña buru izan diren ekitaldian, San Inazio Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubiaren aurkezpena egin da.

Proiektua, LKS Ingeniaritza enpresako Enrique Elkoroberezibar eta Sergio Saiz bide ingeniariek gauzatu dute.

Zubiak 75 metroko luzera edukiko du, euskarririk gabe ubidean eta bere taulak, guztira, 28 metroko zabalera, jarraiko banaketa honekin: ibilgailuentzat, bi karril izango duen 6,70 metroko galtzada, 7,00 metro autobusentzat bakarrik izango diren bi karrilentzat, 2,5 metroko bidegorria eta 8,8 metro oinezkoentzako espaloi birentzat, bakoitzak, 4,40 metro izanik.

Burututako diseinua, ubidetik taulapean irten eta zubiaren zentruan 3 metroko altuera izateraino leunki igoten diren bi arku zuri simetrikoetan oinarritzen da. Barandak, securit motako beirakoak izango dira, muntagarik gabe eta bertan jarri eta Itsasadarra begiratzera gonbidatzen zaituen altzairu erdolgaitzeko eskudela izurtuaz errematatuak. Elementu biek, zubia diseinu soilaz eta galantaz hornitzen dute, horrek, arintasun eta gardentasun sentsazioa ekarriz eta ondorioz, zubia hormigoizko estribo sendo biren gainean jarrita dagoen elementu arintzat hartzera eramanez.

Eraikuntzan erabiliko den material nagusia altzairua izango da. Espaloiek gris koloreko zur sintetikoko zorua edukiko dute eta bidegorria mikroagromeratu gorrixkaz egina egongo da.

Argiztapen orokorrerako, 12 metro altuerako zutabe bi diseinatu dira, bat zubiaren alde bakoitzerako. Gainera, arkuetarako, argiztapen berezia aurreikusi da.

Puente San Inazio - Zorrotzaurre

Zubia, 500 urteko itzultze aldiari dagokion Itsasadarraren uriola handiena pasatzen uzteko proiektatuta dago, eta isurbidea erreztatzeko, gutxienez, 40 metroko zabalerako tartean metro bateko behe-babesa izango du, kanalaren ardatzan zentratua.

Zubia eraikitzeko aurrekontu estimatua, 8 milioi eurokoa da, BEZ kanpo. Eusko Jaurlaritzak finantziatuko du eta lanek, 17 hilabete irautea aurreikusi da.

San Inazio-Zorrotzaurre zubia, Zorrotzaurreko hirigintza birsorkuntza proiektuaren barruan martxan jartzen den bigarrena da. Lehenengoa, Deustu Zorrotzaurrerekin lotzen duen Frank Gehry zubia, joan den irailaren 14an inauguratu zen oinezkoen erabilerarako.