Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

31/01/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

F. BASURTU

XX. mendearen hasieran, eta hirigunetik oso hurbil ez dagoenez, ezaugarri berezietako eraikinak hartu zituen, ez baitzirudien komenigarria existitzen zen hiri-sarearen barruan kokatzea ezaugarri horiengatik, hain zuzen ere. Ospitale eta desinfekzio zentroak, material arriskutsuen gordailuak, hiltegiak… kanpora atera beharra zeuden. Tamaina handiko eraikinak, eduki espezializatuak dituztenak, Basurtu-Zorrotza eremuan eraikitzen dira.

Industria aktibitatea eta Itsasadarraren arteko harremana ikusten da Zorrotzako kaietan dauden arkitektura-pieza berezietan. XX .mendean eraikitako eta handitutako azalera handiko eraikinen ildotik, duela gutxi lurrera botatakoak, hiri ideia berriak iritsi dira (unibertsitatea eta kirol ekipamenduak).

HOSPITAL DE BASURTO

F1. BASURTUKO OSPITALEA

Isolatutako pabiloien arkitektura, lorategi artekoa, Enrique de Epalza arkitektoarena. Eskema deszentralizatu berriak Europan, XIX. mendean, probatutako modeloa hartzen du, eta neoklasizismoaren organizazio hierarkikoarekin apurtzen du.

Erdiko ardatz baten gainean, simetrikotasunez banatuta daude, alde bietan, espezialitate medikoei dagozkien pabiloiak, eta bakoitza independentea da. Sartzekoa den aurreko atalak bulego arruntak dauzka, administraziokoak. Azken baten, esperientzia urbanistiko aitzindaria.

Arkitektura-eskalari dagokionez, Epalzak nortasun popularra eta domestikoa ematen dio bere lanari, estalki inklinatu koloretsuei eta teilatu-hegal zabalei esker. Gainera, zeramikazko materialak erabiltzeak (adreilua edo mosaikoak) eta horiek fatxadetan lantzeak tradizio neomudejarrera hurbiltzen gaituzte, baita modernismoaren lehen urratsetara ere.

ESCUELA DE INGENIEROS

F2. INGENIARIEN ESKOLA

Ibilbide profesionalean inflexio puntua izango duen Ingeniarien Eskolarako proiektuan, aurre egin behar zion orube konplexu bati, aukera handiekin baina. Ordura arte irakasle-arkitekturan indarrean zegoen eraikin trinkotik urrun, kontzeptu espazialista aplikatzen du hemen.

Aurreko proiektuetan, Jesús Rafael Basterrecheak formulazio anitzak hartu izan ditu, historizistak barne, Bartzelona edo Madrileko Eskolen teoria funtzionalista eta arrazionalistetako ikasle izan arren.

Multzoa ondo desberdindutako ataletan antolatzen da, eraikin adierazgarria –sarbidea daukana- iparraldera begira. Bi hegaleko nabek, ikasgela eta laborategiak dituztenak, hegoaldera begira dagoen erdiko patio irekia eratzen dute, eskailera nagusiarekin batzen dena. Bi zonaldeen artean, kristalezko pasabide batek lotuta, ekitaldi aretoa dago.