Bilbao International Logo

ART CITY

Artearen apustua oso lotuta dago Bilbok hartu duen hiri eta ekonomia garapenaren eredu aldaketarekin.

Ez Guggenheim Museoa bakarrik, arte garaikidearen erakusketarik sofistikatuenak ekartzeko gaitasuna duena, Arte Ederren Museoa ere, bere berrikuntza ikusgarriarekin, eta Bilbao Arte Fundazioa programak sustatzen ari dira artea bere esparru guztietan ekoiztu eta zabaltzeko.

Sartu

Artea kalean

Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da.

Salvador Dalí, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miquel Navarro, Manolo Valdés, Jeef Koons, Luis Borgoise, Vicente Larrea… bezalako artistek beren irudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria ematen diote hiriko zenbait lekuri.

Sartu

Hiri altzariak

Eserlekuak, paperontziak, txorkoak, luminariak, oztopo-zutoinak, autobus geltokiak, seinaleak...

Atal honetan hiria identifikatzen duten elementu urbanoak erakutsiko ditugu, askotan oharkabean pasatzen direnak.

Sartu

BILBAO DESIGN

Diseinuaren kontzeptua oso zabala da. Hain zabala da, askotan artearekin edo artearen beste esparru batzuekin dagoen muga oso lausoa dela.

Atal honetan saski-nahaski bat aurkezten dizuegu, diseinua ildo nagusi duten edukiekin.

Sartu

Bilbao Art District

Bilbao Art District jaio egin da, galeriek, museoek eta hiriko artearen esparruko eragilerik garrantzitsuenek elkarrekin martxan jarri duten ekimen bat, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea, babesa eta lankidetza ditu.

Sartu

19/09/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

La fotografía inundará Bilbao durante el mes de octubre con la quinta edición de Bilboargazki

Estatuko eta atzerriko argazkilarien bederatzi erakustaldi, oso estilo eta gai anitzetakoak, bisitatu ahal izango dira gure hiriko hainbat lekutan, urriaren amaiera bitartean, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak bultzatzen duen eta BBK-k laguntzen duen BILBOARGAZKI 2011ren barruan. Ekimenak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntza izango du.

Aurten bere bosgarren ediziora helduko den, eta gure hiria, hilabete batez, argazkigintzaren hiriburu bilakatu nahi duen programaren barruan, izen handiko zenbait artistarekin harreman zuzena ere sartzen da. Artista horien artean daude, besteak beste, Bosco Mercadal edo Sergio Tello –CEF 2011 Sari Nazionala–. Maisu hitzaldiak eta argazkigintzaren zenbait alderdiri buruzko tailerrak emango dituzte, hastapen zein hobekuntza mailan

BILBOARGAZKIren programazioa gaur goizean aurkeztu da Bilbon. Aurkezpenean egon dira Iñaki López de Aguileta, Bilboko Udaleko Kultura Zuzendaria; Juan Armentia, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteko presidentea eta BBK Fundazioko Gorka Martínez.

BILBOARGAZKI, beste ezer baino lehen, argazkigintzak, arte gisa, eskaintzen dituen aukera zabalez jabetzeko era bikaina da, programatutako erakusketetan egongo diren erreferentzia estetikoen eta edukien ugaritasun handia direla eta. Oraingo honetan, banakako eta taldekako lanen bederatzi erakustaldi izango ditugu, hainbat estilotakoak, argazkigintza sozial edo errebindikatzaileena, artistikoa, estudiokoa, edo ikuslea urruneko paisaietara eta errealitateetara eramango duena, Txinara edo Kanbodiara, besteak beste, Yi Zhijian eta Frederic Chaubin argazkilarien lentearen bitartez, hurrenez hurren.

Erakusketak

Iñigo Beristain “La letra pequeña de mi memoria”. Eibarko artista gazte horren erakusketa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza duen arte plastikoen eta ikusmenezkoen alorreko ikerketa proiektu baten parte da. UPV/EHU-ko Erakusketa Aretoan egongo da ikusgai (Espainiako Bankua kalea, 2) Urriaren 3tik 31ra.

Bosco Mercadal “Poemas fotográficos”. Bere bodegoi bikainak eta finak direla eta nazioarte mailan hainbat sari jaso dituen Menorkako argazkilari ezagun horren lana, zuri-beltzean zein koloretan egindako bodegoietan zentratu da batez ere. Bere argazkietan bere emozioen arabera osatzen du espazioa eta kokatzen ditu irudiak edo objektuak, argazkietan agertzen diren objektuen eta haien osaketaren bitartez sentsazio piktorikoa ematen saiatuz. Erakusketa Urriaren 3tik 14ra ikusi ahal izango da Burtsako Udaltegian (Pilota kalea, 10). Inaugurazio ofiziala urriaren 7an izango da, arratsaldeko 19:30etan, eta egilea bertan egongo da.

Sergio Tello “Imágenes de Rajasthan”. Azaroan CEF 2011 Sari Nazionala jasoko duen argazkilari katalan ezagun horrek, Indiako Rajastan lurraldean ateratako argazki bilduma aurkeztuko digu oraingoan, urrun eta biziz beteta dagoen errealitatea irudi bilakatzen duten argazkiez osatua. Erakusketa Urriaren 17tik 31ra ikusi ahal izango da Barrainkuako Udaltegian (Barrainkua kalea, 5). Inaugurazio ofiziala urriaren 28an izango da, arratsaldeko 19:30etan, eta egilea bertan egongo da.

Klass P. Schipper “Estados de ánimo y expresiones”. Klass P. Schipper argazkilari holandarrak hainbat sari jaso ditu nazioarte mailan, eta baita Espainian ere. Erakusketa honetan, gogo egoera sakonak eta keinuak irudikatzen dituzten zenbait argazki bildu ditu. Espacio de Los Mundos (Simón Bolivar kalea, 17) izenekoan egongo da ikusgai, urriaren 4tik 31ra.

2011ko XXXI. Argizaiola Saria. Euskadin urte gehien daramatzan lehiaketetako batean aurkeztutako lanen aukeraketa. Bertan argazki irabazlea eta hiru akzesitak sartzen dira, lehiaketan aurkeztutako beste zenbait argazkiz gain. Castañoseko Udaltegian (Castaños kalea, 11) ikusi ahal izango da urriaren 3tik 14ra.

Jóvenes valores: Aizkoa Pérez “Ying and Yang”. Bigarren urtez jarraian, programa barruko erakusketetako bat, nolabaiteko etorkizuna aurreikusten zaien argazkilari gazteen lehen lanak ezagutaraztera egongo da bideratuta. “Ying and Yang” erakusketa Café Iruñan (Albiako Lorategiak z/g) ikusi ahal izango da urriaren 3tik 31ra.

José Luis Ramírez “Mecánica Popular”. Lanbidez ingeniaria den arren, ibilbide luzea egin du argazkigintzaren munduan, zuri-beltzean batez ere, eta, azken aldian, baita kolorean ere. Bere lanak gai monografikoetan zentratzen dira, eta horiekin erakusketak eta argitalpenak burutu izan ditu. La colección “Mecánica popular” erakusketa Batzar Nagusietako Aretoan (Hurtado de Amézaga kalea, 6), bisitatu ahal izango da urriaren 10etik 31ra. Inaugurazio ofiziala urriaren 28an izango da, arratsaldeko 19:30etan, eta egilea bertan egongo da.

Frederic Chaubin “Sueños ideológicos – Los últimos años de la arquitectura soviética”. Frédéric Chaubin Kanbodian jaio zen 1959an. 2000. urtetik aurrera erregulartasunez erakutsi izan ditu arkitektura eta bidaiak konbinatzen dituen argazki lanak. SESB-ko eraikinei buruzko ikerketa lan hori, zazpi urte iraun zituen egitasmo ibiltari baten bitartez egin zuen. FNAC-ko erakusketa aretoan (Urkixo Zumardia, 4) ikusi ahal izango da urriaren 4tik 31ra.

Yi Zhijian (Txina). Txinako paisaiez osatutako bilduma horren ezaugarri nagusia elurraren presentzia da. BilbaoHistorikoko ExpoGela aretoan (San Frantzisko kalea, 32) egongo da ikusgai, urriaren 11tik 31ra.

Hitzaldiak

Bederatzi erakusketa horiekin batera, BILBOARGAZKIren programazioa hiru hitzaldirekin eta argazkigintzari buruzko hiru tailerrekin osatzen da. Lehenengo hitzaldia, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak, BBK Fundazioaren laguntzaz, argitaratzen duen “Fotógrafos vascos” bildumaren seigarren liburukiaren aurkezpenean zentratuko da. Oraingo honetan, liburukia Iñigo Beristain argazkilariaren lanari eskainiko zaio, eta, zehatzago esanez, “La letra pequeña de mi memoria” arte ikerketa egitasmoari. Ekitaldia urriaren 3an burutuko da, arratsaldeko 19:00etan, UPV/EHU-ko Erakusketa Aretoan.

Bigarren hitzaldia urriaren 7an izango da, eta mundu osoan sariak jaso dituen Bosco Mercadal argazkilariak emango du. Egileak bere erakusketa eta lana aurkeztuko ditu, “Poemas fotográficos” erakusketaren inaugurazioarekin bat etorriz, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Burtsako Udaltegian.

Amaitzeko, erakusketa bat aurkeztu behar duen beste argazkilarietako bat, Sergio Tello, izango da zaleekin hitz egingo duena, bere lanari eta “Imágenes de Rajasthan” erakusketari buruz. Hitzaldia urriaren 28an izango da, arratsaldeko 19:30etan, Barrainkuako Udaltegian.

Tailerrak

Argazkigintza tailerrak ere ohiko jarduera dira BILBOARGAZKIko programaren barruan. Maila aurreratueneko bi tailerrak, edizio honetan gonbidatutako bi argazkilariek eskainiko dituzte. Bosco Mercadalek estudio barruko lanean zentratuko du bere tailerra, elementuak, zirriborroak eta apunteak, argiztapena, konposizioa eta tratatze digitala (urriaren 8an). Sergio Tellori dagokionez, egilearen ideiak irudian zehaztasun handiagoz irudikatu ahal izateko ezagutu behar diren tekniketan zentratuko da, sormenezko argazkigintzaren alorrean zein edizioan, muntaketan eta ukituetan. Tailerra urriaren 19an eskainiko da.

Aurreko edizioetan antolatutako ikastaroek izan duten harrera bikaina dela eta, aurten ere umeei (8 eta 13 urte artekoei) zuzendutako argazkigintza hastapeneko ikastaroa errepikatuko da. Izen emateak 25 euro balioko ditu, eta prezio horren barruan, 9 MB-ko argazki kameraren oparia eta urriaren 16an Bilboko Alondegian, goizeko 10:30etatik aurrera, eskainiko den hiru orduko ikastaroa eta argazkiak egiteko kalera irteera bat sartuko dira. Ondoren, ateratako argazkiak Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkartearen web gunetik jaitsi ahal izango dira.

Tailer guztietan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago, eta www.federacionfotovasca.org edo www.bilboargazki.com web guneen bitartez egin ahal izango da.