Bilbao International Logo

26/08/2013

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Frank Gehry

Frank Owen Gehry, (Toronto, Kanada, 1929ko otsailaren 28a -) arkitektoa da, eskultura itxurako arkitektura proiektatzeagatik ezaguna. Haren egitura kurbo eta bihurrituak, askotan metal islatzailez estaliak, oso ezagunak egin dira gure artean Bilboko Guggenheim Museoa eraiki zuenetik.

Kanadako Toronton jaioa familia judu baten senean, Gehry Kaliforniara joan zen 17 urte zituela, eta bertan Los Angeles hirian ikasi eta arkitektura ikasketak egin zituen. Gero, hirigintza ikasi zuen Harvardeko Diseinu Eskolan.

1961an, ezkondurik eta bi alabekin, Gehry Parisera joan zen haren faliarekin eta bertan André Rémonder Estudioan lan egin zuen. Frantzesekin trebea zen Gehry, Kanadan eduki zituen ikasketak dela eta, beraz arazorik ez zituen lanean aritzeko. Urte bat igaro zuen Europan, eta denbora horretan Le Corbusierren lanak ikasi zituen baita beste arkitekto europarren lanak edota Frantziako eliz romanikoak ere.

Los Ángelesera bueltatu zenean bere Arketketura Estudioa ireki zuen. Ondorengo urteetan haren estiloa garatzen jarraitu zuen eta denbora berean nazioarteko aintzatespena hazi zen.

Azken urte hauetan, Gehry hedabideetako ikono bihurtu da, haren eraikinak, bere etxe pribatua barne, mundu guztiko turisten jomuga bihurtuz.

2005ean haren laguna Sidney Pollack zine-zuzendariak Sketches of Frank Gehry izeneko dokumentala egin zuen.

Guggenheim Bilbao