Bilbao International Logo

BILBAO URBAN EVOLUTION

Industria hiria izatetik, zerbitzu eta kultura hiria izatera.

Gaur egun, Bilbo, hiri-birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da. Hiribilduaren hiri-garapena ezagutu modu ikusgarri eta intuitiboan, hirian egindako lanik garrantzitsuenetatik ibilbide historikoa eginez.

Sartu

Bidean

Hiribilduaren eraldaketa ez da hasiera eta bukaera duen prozesua, denboran jarraitzen duen zerbait baizik.

Bilbo urbanismo eta arkitektura arloetan punta-puntako hiri bezala egonkortuko duten proiektuak ezagutu, etorkizuneko lorpenak.

Sartu

Lan berriak

Azkenaldian, Bilbo urbanismo eta arkitektura estreinaldi handiak dituen hiria da.

Atal honetan, xehetasun osoz erakusten ditugu bukatutako lan berriak, Bilbo Berriaren parte direnak.

Sartu

Eraikin historikoak

Bilbok bere historia gordetzeko guztia eman du.

Eraikin historikorik gehienak birmoldatu eta gorde egin izana ezinbestekoa da arkitektura berria aspaldiko artisten arkitekturarekin uztartzeko.

Sartu

IZARDUN ARKITEKTOAK

Nazioarteko arkitekto ospetsuek hiri xarmagarri honetan arte-lan modernoak utzi dituzten heinean (haietako askok Pritzker saria jaso dute, hots, Arkitektura arloko osperik handieneko saira), beste batzuek zenbait eraikin berri dituzte haien sinadura utziz.

Sartu

31/01/2011

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

G. REKALDE

Anbizio handiko proiektua, XX. mende hasieran elkarri atxikitako etxebizitzak eraikitzeko ekimen pribatua, ospe handikoa, eta tranbiaren ibilbidea, horiek biek hurbildu dute ingurua hirigunera naturaltasunez. Zutik dirauten etxebizitzek hurbildu egiten digute gizarte-antolakuntza alorreko esperientzia aitzindari hori. Eta handik ez oso urrun, Erdi Aroko inguruko azken aztarnak daude.

G1. URIZAR DORREA AUZOA

Ricardo Bastidak Europaren erdialdeko esperientzien –Berlin eta Vienakoak bereziki – oinarrizko ildoak ateratzen ditu bere proposamena garatzeko. Horiek, antzeko ezaugarrietako bizitegi-multzoetan tradizio handia dute.

Tradiziozko kargarako hormak dira hiri-morfologia berri hau (erdi irekia, bost solairutako blokeekin, orientazio oneko hiru plaza inguruan antolatuak, etxebizitzetarako sarrerak gordetzen dituztenak) sortzeko erabili diren sistemak. Etxebizitza tipologia berria da hirian eta Euskadin, Zabalgunean eraikitzen zirenen desberdina.

Funtzionaltasuna barruko espazioetan eta hurbiltze xumea baliabide arrazionalistetara, kutsu klasiko eta erregionalistatik erabat alde egin gabe, bai fatxadei dagokienez, bai erabilitako materialei dagokienez ere, etxebizitzen ezaugarri sozialekin bat datozenak.

G2. IRALABARRI AUZOA

Bilboko auzo berezi eta berritzaile honek periferiako urbanizazio anglosaxoien modeloak hartzen ditu erreferentzia, eta 3.000 biztanleko populazioa dauka. XX. mendeko lehen hamarkadetan gauzatua, 1916an bukatu zen eraikitzen, errenta merkeko txalet eta etxebizitza atxikiz osatu zen, lorategi eta patio pribatuak zituztenak.

Dentsitate baxuko eraikin multzoa izan zen emaitza, kalitate urbanistiko eta higieniko handikoa. Bilbo zaharrarekin eta Zabalgunearekin ondo komunikatua dago tranbiaren bidez, eta zerbitzu propioak dauzka auzoak: kapera, eskola, posta bulegoa, ekonomatua…

Sukaldea, komuna, saloia eta bi edo hiru logela, neoeuskal estiloko fatxadak, erreferentzia ingelesak eta xehetasun modernistak. Beranduagoko espekulazio eta utzikeria denborak gainditu dituzten horietako etxebizitza batzuek biziraun dute, bere garaian, honela kalifikatu zena: “gizarte-antolakuntzarako lehen saiakera, gauza berria Espainian”.

colegio elejalde

G3. ELEXABARRI ESKOLA

Barruko espazioen eta kanpoko bolumetriaren konposizio-argitasunak, ageriko adreilua oinarrizko material gisa erabiltzeaz gain, definitzen dute ildo arrazionalista duen eraikin hau. Fernando Olabarria eta Juan Daniel Fullaondo arkitektoek diseinatu zuten, eta ikasgela, haurtzaindegi eta gimnasioa zuen programa erakargarria sortu.

Erdiko pasilloak ikasgelak banatzen ditu alde bietara, eta zirkulazio elementu bertikalak eta komunak, kanpora nabarmen bereiziak, bi muturretan daude. Beheko solairuetan haurtzaindegia eta gimnasioa daude.